85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, Nafarroako kirol-federazioei
eta Iruñeko kirol-klubei diru-laguntzak emateko

Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetza, Gaztedia eta Kiroleko Zinegotzigo Delegatuak 2015eko martxoaren 24an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdi hau onesten da:

Deialdia, 2014-2015eko denboraldian (urritik maiatzera) kirol-eskolak antolatu dituzten Nafarroako kirol-federazioei eta Iruñeko kirol-klubei diru-laguntzak emateko

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak -erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri. (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea:

1.–Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2.–Organo emailea: Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzigo Delegatua.

3.–Alor kudeatzailea: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorra

4.–Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1.–Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea da 2014-2015eko denboraldian (urritik maiatzera) kirol-eskolak antolatu dituzten Nafarroako kirol-federazioei eta Iruñeko kirol-klubei diru-laguntzak ematea.

2.–Deialdiaren helburua:

Deialdi honen helburua da hiriko federazioek eta kirol-klubek kirol-eskolak antola ditzaten bultzatzea eta sustatzea.

3.–Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Jarduerek baldintza hauek bete beharko dituzte, eta bete ezean eskaerak ez dira onartuko:

1.–Jarduerek Nafarroako Kirolari buruzko 15/2001 Foru Legean, uztailaren 5ekoan, eta deialdi honen klausuletan ezarritako printzipio eta lehentasunen araberakoak izan behar dute.

2.–Jardueren hartzaileek adingabeak izan behar dute, 6 eta 14 urte bitartekoak, salbu eskolaren ezaugarri bereziak direla-eta V. 2 Eranskineko (parte hartzen duten ikasleen zerrenda) behar bezala justifikaturiko kasuetan.

3.–Jarduerak Iruñeko udal-mugartean egitea edo, beste lekuren batean eginez gero, izena eman duten ikasle gehienak Iruñean erroldaturik izatea (betekizun hori betetzen dela ulertuko da ikasleen % 80 Iruñean erroldaturik dagoenean; portzentaje hori lortzen ez bada, onuradun izan daitezke baina diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko ez da kontuan hartuko betekizun hori betetzen ez duten ikasleen kopurua).

4.–Jarduera 2014-2015eko denboraldian (urritik maiatzera) egitea.

5.–Kirol-eskolak irekiak izatea, batere diskriminaziorik gabe, baldintza berdinetan herritar guztientzat, eta parte-hartzaileei kobratzen zaizkien kuotak, halakorik izanez gero, 45 euro baino gehiagokoak ez izatea ikastaro eta pertsona bakoitzeko, Nafarroako Kirol Egokituen Federazioaren kasuan izan ezik, zeinaren kasuan, eta bere ezaugarri bereziak kontuan hartuta, 90 euro artekoa izaten ahalko baita ikasle eta ikastaroko, laguntza-monitoreak kontratatzeak eta kirol-instalazioak alokatzeak dakartzaten gain-kostuak estaltze aldera.

6.–Oro har, gehienez ere 25 ikasle izanen dira modulu bakoitzeko, txirrindularitza, xake, ping-pong, pilota, piraguismo, padel eta triatloi kirol-modalitateetan izan ezik (kirol horien ezaugarriak direla-eta, gehienez ere 15 ikasle izanen dira) eta Nafarroako Kirol Egokituen Federazioaren kasuan (gehienez ere 12).

7.–Kasuan kasuko kirol-eskola dagokion Federazioak ere deialdi honi helduta antolaturik ez egotea.

Berariaz deialdi honetatik at daude honako kirol-eskola hauek:

1.–Iruñeko Udaleko alor beraren edo beste alor baten beste deialdi batean udal diru-laguntzen xede diren edo izan daitezkeenak.

2.–Iruñeko Udaleko beste edozein alorrek emandako berariazko diru-laguntza baten xede direnak.

3.–Aurten beste udal-programen eskutik finantzamendua jasotzen duten edo jaso dezaketenak; Iruñeko Udalarekin lankidetza-hitzarmena edo administrazioko kontratua sinatua dutenak.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:

1.–Deialdiaren gehienezko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan: 230.000 euro.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2.–Aurrekontu-saila: 90/45220/482090.

3.–Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Onuradun bakoitzari eman beharreko diru-laguntzak inola ere ezin izanen du gainditu izandako defizitaren % 100, eta 55.000,00 euroko muga egonen da eskola bakoitzeko.

4.–Hainbanatzeko aukera: BAI EZ.

Baiezkoa bada, nola hainbanatu: Eman beharreko diru-laguntzen baturaren emaitzak C.1 idatzi-zatian esleitutako aurrekontua gainditzen badu, diru-laguntzen onuradunen artean hainbanatuko da, kirol-eskola bakoitzean, aurreikusitako zenbatekoa, betiere eskatzaile bakoitzari aplikatuta, behetik jota, esleitutako aurrekontua zenbatean gainditu eta horrenbesteko portzentajea.

5.–Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ.

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

6.–Urtekoak:

Urte honetako zenbatekoa:

230.000 euro

2. urtekoa:

euro

4. urtekoa:

euro

1. urtekoa:

euro

3. urtekoa:

euro

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

1.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: BAI EZ.

Diru-laguntza eskatzen ahalko dute honako baldintza hauek betetzen dituzten federazioek eta kirol-klubek:

–Legearekin bat eraturik egon eta beren izaera juridikoarengatik dagokien Erregistroan izena emanda izatea, betiere indarra duten legeekin bat betekizun hori eska badaiteke.

–Irabazi-asmorik gabekoa izatea.

Egoitza nahiz zergetarako helbidea Iruñean edukitzea.

–Eguneratuak izatea Iruñeko Udalarekiko tributu-betebeharrak; hori Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du, eta egiaztapenari dagokion eginbidean jasoko du hori. Era berean, diru-laguntza emateko proposamena egin aurretik, Udalak bere kabuz egiaztatuko du ez dutela Udaleko Diruzaintzara itzuli beharreko zenbatekorik.

–Eguneratuak izatea tributuei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Iruñeko Udalarekin lankidetza-hitzarmenik sinaturik ez edukitzea, ez izatea Udalak egindako kontratu baten esleipendun diru-laguntza zein proiektutarako eskatu eta horretarako, eta Iruñeko Udaleko beste edozein alorren diru-laguntzarik ez jasotzea jarduera hori bera gauzatzeko. Aipatutako baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak ez dira onartuko.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik: BAI EZ

2.–Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak:

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: BAI EZ.

a) Diru-laguntzaren xede den helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo jarduteko modua hartzea.

b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete direla, bai eta jarduera egin dela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dela ere.

c) Men egitea organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jarduketei, bai eta kontrol-organo eskudunek egiaztatzeko zein finantzamendua kontrolatzeko egiten ahal dituzten beste guztiei ere, betiere jarduketa horien ondorioz eskatzen dizkieten argibideak oro eman beharko dituztelarik, halakoak udal-agiritegietan jasota egon ezean.

d) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

e) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatu beharra dute egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak. Iruñeko Udalak ofizioz eginen du harekiko tributu-betebeharrak egunean izatearen betebeharraren gaineko egiaztapena.

f) Kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik onuradunari kasuan-kasuan aplikatzen ahal zaizkion merkataritzako legeek eta lege sektorialek ezarritakoarekin bat, bai eta deialdiek edo ebazpenek egiaztapen- eta kontrol-eskumenak modu egokian gauzatuko direla bermatzeko galdatzen ahal dituzten egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere.

g) Gordetzea jasotako funtsak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.

h) Jasotako funtsak osorik edo hein batean itzultzea, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak horretarako zein kasu adierazi eta halakoetan.

i) Datuak jasotzean legezko ohartarazpenak betetzea, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 4., 5. eta 6. artikuluetan zein diru-laguntza eskatzeko ereduari atxikitako VII. Eranskinean (Galdatutako segurtasun neurriak) jasotakoarekin bat.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak: Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak:

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: BAI EZ.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu:

1.–Eskaerak aurkezteko tokia:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2.–Eskaerak aurkezteko epea: Diru-laguntzetarako eskabideak eta agiriak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina aurkezten ahalko dira, 2015eko ekainaren 19a bitarte.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3.–Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik -edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik- aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Estatutuak eta IFZ, betiere izaera juridikoa dela-eta dagokien Erregistroan izena emana dutela, eta entitatearen ordezkariaren NANa.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada -horiek publikoak zein pribatuak izaki-, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz. (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

IV. Eranskina aurkeztu beharko da, entitate eskatzailearen informazioari eta egindako jardueraren deskribapenari buruzkoa.

g) V. 1 Eranskina (Ikasleen moduluen eta monitore arduradunen zerrenda) eta V. 2 Eranskina (Parte hartzen duten ikasleen zerrenda), behar bezala beteta. V. 2 Eranskinaren kasuan, fitxa bat bete behar da ikasle-modulu bakoitzeko.

h) VI. Eranskina, orduen/ordainsarien aitorpenari buruzkoa, monitoreak sinatuta.

i) “Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea”, ereduarekin bat (VIII. eranskina), diru-laguntzaren zenbatekoa zein banku-kontutan sartu behar den jakiteko.

j) Agiri horiei gehitu beharko zaizkie koadro honen P atalean eskatutako egiaztagiriak.

Eskatutako agiriez gain, entitateak nahi beste agiri aurkezten ahalko ditu bere proiektuaren berri emateko.

Baldin eta a) eta i) ataletan galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoen eskuetan badaude eta haietan aldaketarik izan ez bada, haien ordez erantzukizunpeko aitorpena aurkezten ahalko da, eta bertan adierazi, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota. Edozein kasutan, ezin izanen dira bost urte baino gehiago igarota izan dagokien prozedura amaitu denetik.

Aurrekoan xedatutakoa gorabehera, Udalak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezin badute agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko diete hura aurkezteko, edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, hori guztia ebazpen-proposamena egin baino lehen.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak:

Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Behin egiaztatuta entitate eskatzaileak betetzen dituela koadro honetako B.3 eta D.1 letretan eskatutako betebeharrak, diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko honako irizpide hauek aplikatuko dira:

Diru-laguntzen xede diren kontzeptuak:

–Emandako eskola-ordu bakoitzak 14,00 euroko diru-laguntza jasoko du, gehienez ere, eta diruz lagundutako orduen kopurua ondoko eragiketaren emaitza izanen da: ikasle kopuru osoa zati eskola bakoitzari modulu bakoitzeko egotzitako ikasle-kopurua, bider eskola-orduak (gehienez ere 96).

–Jardueraren koordinazioa ikasle-kopuruaren arabera lagunduko da diruz, betiere honako taularekin bat:

–1.500 ikasle baino gehiago: 1.803,04 euro.

–1.250 eta 1.500 ikasle bitarte: 1.652,78 euro.

–1.000 eta 1.250 ikasle bitarte: 1.502,53 euro.

–750 eta 1.000 ikasle bitarte: 1.352,28 euro.

–500 eta 750 ikasle bitarte: 1.202,02 euro.

–250 eta 500 ikasle bitarte: 1.051,77 euro.

–100 eta 250 ikasle bitarte: 901,52 euro.

–100 ikasle baino gutxiago: 0 euro.

–Kirol materiala erostea diruz lagunduko da, 10 ikasleko 40,00 euro emanda.

Aurreko irizpideak aplikatzetik lortutako zenbatekoari kenduko zaio ikasleei izena emateko kuotak kobratzetik lorturiko diru-sarrerak –45 euro ikasle eta ikastaroko, eskola bakoitzak kobratzen duen zenbateko zehatza gorabehera–, betiere kontuan harturik koadro honen C.3 idatzi-zatian ezarritako banakako gehienezko zenbatekoa.

I.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea:

Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauek osatua:

Batzordeburua:

Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi delegatua. Ordezkoa: Gazteria eta Kirol Alorreko zinegotzi berezia.

Batzordekideak:

1.–Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko zuzendaria.

2.–Udaleko Kirol teknikaria.

3.–Idazkaria:

Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko letradua edo zuzenbidean lizentziaduna.

J.–Prozedura izapidetu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena:

1.–Prozedura izapidetzea:

Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen pertsona edo entitate onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen H) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.

Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2.–Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3.–Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.

–Izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.

– Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

K.–Emandako diru-laguntzen publizitatea:

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI
EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, eta honako datu hauek adieraziko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta -kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.

L.–Diru-laguntzen xede diren gastuak:

1.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen L.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

–Emandako eskola-orduak.

–Jardueraren koordinazioa.

–Kirol materiala erostea.

(*) Diru-laguntza jaso dezakeen gastu bakoitzaren zenbatekoa, banan-banan hartuta, 18.000 eurotik gorakoa bada -ekipamendu-ondasunen horniduraren kasuan edo aholkularitzako zein laguntza teknikoko enpresen zerbitzuen kasuan-, onuradunak gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko dizkie hornitzaileei dena delako zerbitzua edo ondasuna jasotzeko konpromisoa bere gain hartu baino lehen, salbu, diru-laguntza jasotzekoak diren gastuen ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori egin dezaketen behar adina entitaterik ez bada edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada. Aurkeztutako eskaintzen artean bat hautatzeko, eragimen eta ekonomia printzipioei egin behar zaie men, eta eskaintzarik merkeena hautatzen ez bada, memoria batean berariaz justifikatu behar da hartutako erabakia. Eskaintzak, bestalde, justifikazioari erantsiko zaizkio, edo, bestela, diru-laguntzaren eskabideari.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen P) letraren 2. zenbakian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: BAI EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

2.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak egiteko epea: 2014ko urritik 2015eko maiatzera.

M.–Azpikontratatzea:

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.

Portzentajea: Federazio eta klubek, programak betetze aldera, kanpoko eragileen laguntza jasotzen ahalko dute, hala nola ikastetxe, kirol-elkarte zein kirol-izaera duen beste edozein entitaterena.

N.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, idatzi-zati honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea: Emandako diru-laguntza erabiliko da, alde batez edo osorik, jarduera egiteak sortutako gastuak finantzatzeko. Udalaren diru-laguntzarekin estali ez den gastuaren partea ordaintzeko parte-hartzaileei kobratutako kuotak erabiliko dira, edo ekarpen propioekin zein beste bitarteko batzuetatik etorritakoekin.

Ñ.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna:

Udalaren diru-laguntza jasotzea BATERAGARRIA BATERAEZINA da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Deialdi honen diru-laguntzak Iruñeko Udaleko beste edozein alorretakoekin baino ez dira izanen bateraezin; aitzitik, beste edozein administraziok, entitatek edo pertsonak diru-laguntzaren xede berarentzat emandakoekin batera eskura daitezke.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

O.–Ordainketa:

1.–Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa. Diru-laguntza honek sustatzen dituen jarduerak egin direla frogatzen duten agiriak aurkeztu ondoren eman eta ordainduko dira diru-laguntzak, koadro honetako P atalarekin bat.

Konturako ordainketa.

Ordainketa zatikatua.

Ordainketa aurreratua.

Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, Udalak bere kabuz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

Diru-kopurua kobratu izanak diru-laguntzak jaso dituzten onuradunen kontabilitate edo erregistro liburuan agertu behar du, betiere halakorik izatera behartuta badaude.

2.–Bermeen eraketa: BAI EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

P.–Justifikazioa:

1.–Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: BAI EZ

Justifikazio-kontu sinplifikatua.

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak.

Moduluaren unitate-kostua.

Gainerako inguruabarrak.

Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

Beste sistemaren bat: Ezarritako baldintzak bete eta deialdian aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, diru-laguntzaren eskabideari honako hauek erantsi beharko zaizkio: emandako eskola-orduen kopuruaren araberako gastua adierazten duten eranskinak, emandako eskola-orduen egiaztagiriak (monitoreek sinaturik) eta ikasle-kopuruaren arabera egindako koordinazioaren egiaztagiriak (V. 1 Eranskina, V. 2 Eranskina eta VI. Eranskina), eta kirol materiala erosteari dagokion zenbatekoen justifikazio-kontua (kontu horretan, dirua jaso duen jarduera dela-eta aitortzailearen erantzukizunaren pean egindako gastuak oro justifikatu behar dira –ez bakarrik diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoa–, gastuen zuzeneko egiaztagiriak aurkeztuta). Fakturak eta gainerako egiaztagiri baliokideak aurkeztu behar dira, betiere trafiko juridikoan baliodunak izan edo indar administratiboa dutenak, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatze aldera.

Justifikazio-kontua agiri hauek osatuko dute:

a) Ebaluazio-memoria, diru-laguntzen xedea den jardueraren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua. Honako hau izanen da, gutxienez, memoriaren edukia:

–Programaren edo proiektuaren izena.

–Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

–Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

–Proiektua edo jarduera garatzean egindako aldaketak.

–Finantzabideak, zerrendatuta: Diru-laguntzarekin finantzatu diren jardueren deskribapena, haien kostua adierazita, bai eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak ere aipatuta.

b) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda.

c) Maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak (uztailaren 4ko 96/2005 Foru Dekretuak aldatua) aipatzen dituen egiaztagiriak, fakturak edo horien ordezkoak eta ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta, oro har, gastuak frogatzeko gainerako egiaztagiri baliokideak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, betiere modu korrelatiboan ordenaturik zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera. Agiri horien fotokopiak egin eta zerbitzu kudeatzaileak konpultsatu eta adostuko ditu; gero, jatorrizkoak interesdunei itzuliko zaizkie. Agiri jatorrizkoak edo horien kopia konpultsatuak entitate onuradunak gorde beharko ditu, gutxienez lau urtean.

Aurrekoaz gain, honako baldintza hauek bete beharko dira:

d) Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZetik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

e) Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku-zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

Nafarroako Kirol Egokituen Federazioak deialdian parte hartzen badu, aurrekoaz gain, ezarritako moduan aurkeztu beharko ditu laguntza-monitoreek emandako orduen gaineko egiaztagiriak eta kirol-instalazioak alokatzeari dagozkionak, betiere horien zenbatekoa nahikoa izanen delarik 45 euro-ren eta benetan ordaindutako kuotaren arteko aldea estaltzeko.

2.–Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Jardueraren agiri frogagarriak diru-laguntzaren eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira.

Q.–Dirua itzularazteko arrazoiak:

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.

–Diru-laguntza zertarako eman eta horren xedea betetzen ez denean.

–Diru-laguntzak eskatutako baldintzak bete gabe eskuratzen direnean, betiere onuradunei egozten ahal zaizkien zioak direla medio.

–Jasotako funtsen erabilera justifikatzeko betebeharra betetzen ez denean.

–Beste diru-laguntzaren bat aldi berean jasotzen denean, salbu horiek bateragarriak badira.

–Onuradunek jarduerak egiteko jaso dituzten eta bateragarriak diren diru-laguntzek egin beharreko jardueren kostuaren muga gainditzen dutenean, muga hori zenbatean gainditu eta hainbestean.

–Diru-laguntzak emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatu edo betetzen ez direnean.

–Oinarri honetan aipatzen diren egiaztapenei oztopoak jartzen zaizkienean edo ez direnean egiten uzten.

Diru-laguntza itzularazteko ebazpena organo emaileak emanen du, behin espedientea instruitu eta gero, betiere aplikagarriak diren lege orokorrekin bat. Itzuli beharreko kopuruak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira, eta, horiek biltzeko, diru-bilketarako indarra duten arauetan xedatutakoa aplikatuko da.

R.–Errekurtsoak:

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

S.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk:

T.–Eranskinen aurkibidea:

I. Eranskina. Eskabide-eredua.

II. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

IV. Eranskina: Entitate eskatzaileari buruzko informazioa eta egindako jardueraren deskribapena

V. 1 Eranskina: Ikasleen moduluen eta monitore arduradunen zerrenda

V. 2 Eranskina: Parte hartzen duten ikasleen zerrenda

VI. Eranskina: Orduen/ordainsarien aitorpena, monitoreak sinatua

VII. Eranskina: Datuen babesa. Galdatu beharreko segurtasun neurriak.

VIII. Eranskina. Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea

Ohar garrantzitsua: Agiri hau erabat ongi ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.

I. ERANSKINA

Diru-laguntzen eskabidea

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

HELBIDEA

TELEFONOA

Zk.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

[EZABATU EZ DAGOKIZUNA]

BEREZ edo HONAKO HONEN IZENEAN*:

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

HELBIDEA

Zk.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

TELEFONOA

FAXA

POSTA ELEKTRONIKOA

Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago deialdia egin dela, 2014/2015eko denboraldian (urritik maiatzera) kirol-eskolak antolatu dituzten kirol-federazio eta -klubei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, .........(e)ko NAOren ........... zenbakian argitaratua.

ESKAERA: Kontuan har dadila eskabidea. Horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:

Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: pertsona edo entitate eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

Ziurtagiria pertsona edo entitate eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, deialdiaren G.4) atalean zehaztutako moduarekin bat.

Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz. (III. eranskina).

Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.

Deialdi honen G.4) atalean zehazten diren agiriak.

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: ....................................IFZ: ....................

Telefonoa: .................. Fax zenbakia: ......... Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago deialdia egin dela, 2014-2015eko denboraldian (urritik maiatzera) kirol-eskolak antolatu dituzten kirol-federazio eta -klubei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko.

ADIERAZPENA:

–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Ez nau ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.

–Egunean ditut zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen dut aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egin eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea,

Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru
laguntzak eskatu izanaren gainean

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: ....................................IFZ: ....................

Telefonoa: .................. Fax zenbakia: ......... Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago deialdia egin dela, 2014-2015eko denboraldian (urritik maiatzera) kirol-eskolak antolatu dituzten kirol-federazio eta -klubei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko.

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, honako hau adierazten du:

Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri -ezta haiengandik halakorik jaso ere-.

Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri:

Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edota partikular hauen eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Iruñean,................(e)ko ................. aren ............... (e)an

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Entitate eskatzaileari buruzko informazioa eta
egindako jardueraren deskribapena

Entitate antolatzailea: .......................... IFZ:

Helbidea:

Telefonoa: ...................... Telefono mugikorra:

Helbide elektronikoa:

Entitatearen legezko ordezkaria (izen-abizenak):

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Sinadura: ..................................

Iruñean, 2015 ......(e)ko ..............aren .........(e)an

V. 1 ERANSKINA

Ikasleen moduluen eta monitore arduradunen zerrenda

Kirol eskola:

Koordinatzaile arduraduna:

Tel.: ...................... Tel.: ................. Mugikorra:

Ikasleen moduluen eta monitore arduradunen zerrenda.

(Koadro bat bete modulu bakoitzeko).

MONITOREA

IZEN-ABIZENAK

ESKOLAK ZEIN
ZENTROTAN EMATEN DITUEN

ESKOLA-EGUNAK ETA -ORDUAK

PREZIOA ESKOLA BAKOITZEKO

Sinadura

Iruñean, 2015 ..(e)ko ..............aren .........(e)an

V. 2 ERANSKINA

Parte hartzen duten ikasleen zerrenda

Kirol eskola:

Koordinatzaile arduraduna:

Tel.: ................................ Tel. mugikorra:

Jarduera zein zentro edo lekutan egiten den:

Monitore arduraduna: Tel.: Tel. mugikorra:

Eskola-egunak eta -orduak:

1.1. Parte hartzen duten ikasleen zerrenda.

IZEN-ABIZENAK

HELBIDEA ETA
TELEFONOA

JAIOTEGUNA

Fitxa hau bete beharko da 12, 15, 20 edo 25 (kirolaren arabera) ikasleko modulu bakoitzeko.

Sinadura: ............................

Iruñean, 2015 ....(e)ko ..............aren .........(e)an

VI. ERANSKINA

Nafarroako Federazioa / Kirol Elkartea: ............................

Nik, ............. jaun/andreak (NAN: ............), 2014-2015eko ikasturtean ........... eskola-ordu eman ditut, guztira, .................................. ikastetxean/zentroan, orduko ...... euro jasota, ............. Kirol Eskolaren programan. Guztira ..................... euro jaso dut.

Sin.: .....................................

VII. ERANSKINA

Galdatu beharreko segurtasun neurriak

Oinarrizko maila:

Ondoko puntuetan, Iruñeko Udalak Fitxategiaren Arduradun diren entitateendako ezarritako kontrol-helburuak adierazten dira, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko berme gisa, fitxategi eta trataera automatizatuei zein ez-automatizatuei aplikagarri zaizkien segurtasun neurriei dagokienez. Neurri horiek Oinarrizko Mailakotzat jotako datuetarako galdatu beharrekoak dira, eta laguntzak jasotzen dituzten entitateek hartu behar dituzte, datuen trataeraren arloan.

Fitxategi eta trataera automatizatuei aplikagarri zaizkien segurtasun neurriak, oinarrizko mailakotzat hartutako datuei dagokienez, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 1. Sekzioko III. Kapituluko VIII. Tituluan arautu dira.

1.–Arau hauek laguntzak jasoko dituzten entitateek biltzen ahal dituzten datu pertsonalak oro ukitzen dituzte, edozein euskarri motatan bilduta ere, bai eta tratamenduaren ondorioz eskuratu eta gordailutako guztiak ere.

2.–Halaber, ukitzen dituzte, baita ere, aldi baterako sortzen ahal diren fitxategiak oro, zeinak behin haiek sortzera behartu duten helburuetarako beharrezkoak izateari utzi eta ezabatuko baitira, halako moduz non ezinezko izanen baita geroago horiek berreskuratzea.

3.–Komunikazio-sareen bitartez datu pertsonalak eskuratzeko galdatu beharreko segurtasun neurriek datuak tokian-tokian eskuratzeko galdatzen den adinako segurtasun maila bermatu behar dute.

4.–Laguntza jaso duten entitateek bere gain hartzen dituzte datuen segurtasuna bermatze aldera hartu beharreko segurtasun neurriak, arauak eta prozedurak argitara emateko eta datuen tratamenduan zuzenean edo zeharka esku hartzen duten pertsona guztien artean zabaltzeko ardura, halako moduz non ekidinen baita datuak aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskuratzea. Halaber, Sekretua gorde beharraren gaineko informazioa emanen du; izan ere, Sekretua gorde beharra derrigorrezkoa da, legeak hala agindurik.

5.–Erabilitako informazio-sistema, prozesatutako datuen ezaugarriak eta horiek biltzen dituen euskarriaren izaera nolakoa, halako segurtasun neurriak hartu beharko dira. Hasieratik aitzina gerta litekeen edozein aldaketa edo eguneratzek berekin ekarriko du laguntzak jasoko dituzten entitateek hartutako segurtasun neurriak egokitzea.

6.–Laguntzak jaso dituzten entitateek bere gain hartzen dute erantzukizuna, zerbitzua eman bitartean datuen tratamenduan esku-hartzen duten pertsonek orok ezagut ditzaten hala helburuak eta haien eginkizunen norainokoa nola sortutako betebeharrak, bete behar diren arauak eta horiek ez betetzeak dakartzan ondorioak.

7.–Laguntzak jaso dituzten entitateek Gertakariak Erregistratzeko sistema bat ezarriko dute, eta bertan honako hauek agertuko dira:

Gertakariaren data eta ordua.

Gertakari mota.

Jakinarazpena egiten duenaren identifikazio-datuak.

Gertatutakoaren ondorioak.

8.–Funtzionamenduan atzemandako anomaliak edo okerrak oro berehalakoan jakinarazi beharko zaizkio Iruñeko Udalari, baldin eta haiek datu pertsonalen segurtasunean eragiten badute edo eragin badezakete.

9.–Laguntzak jaso dituzten entitateek beharrezko neurri prebentiboak edo zuzentzaileak hartuko dituzte hala gertakari hori konponduko dela bermatzeko nola datuen segurtasunaren gaineko ondorioak eta arazoak berriz gertatzeko aukera ezabatzeko edo minimizatzeko.

10.–Zerbitzua emateko tratamenduaren faseren batean parte-hartzea beharrezkoa duten pertsonek bakarrik izanen dituzte eskura datu pertsonalak, fitxategiak eta horiei lotutako baliabideak.

11.–Laguntzak jaso dituzten entitateek erabiltzaileen mapa bat izanen dute, eta bertan zehazturik izanen dute erabiltzaileetan zein irits daitekeen baliabide babestuetako zeinetara, eta sartzeko baimendutako bide mota ere. Sartzeko baimenak ezartzeko oinarri bakarra erabiltzaileari esleitutako eginkizunetatik datozen beharrak izanen dira, halako moduz non bermatuko baita datu eta baliabideetarako irismena murriztua izatea.

12.–Laguntzak jaso dituzten entitateek sistemetara sartzea duten erabiltzaileak baimentzeko mekanismoak ezarriko dituzte, erabiltzailearen identitatea segurtasun osoz egiaztatzeko, identitate faltsutuak eta sarrera ez baimenduak ekidite aldera.

13.–Laguntzak jaso dituzten entitateek beharrezko segurtasun neurriak hartuko dituzte, baimentzeko prozesuak seguruak direla bermatzeko. Berariazko segurtasun- eta kontrol-neurriak hartuko dira, erabiltzaileen pasahitzen kalitatea gordetzeko eta haien esleipena, hedapena eta biltegiratzea segurtasunez kontrolatzeko.

14.–Laguntzak jaso dituzten entitateek baliabideetara sartzeko kontrol mekanismo bat ezarriko dute, halakoa ezen erabiltzaileen sarrera baimendutako baliabideetara murriztuko baitu, betiere ezarritako baimenekin bat. Sarrera logikoaren kontrola administratzeko arduradunak identifikatuko ditu eta bakarrik horretarako izendatutako pertsonek eman, aldatu edo deuseztatu ahalko dute datu eta baliabideetarako sarrera, eta. betiere, ezarritako segurtasun irizpideekin bat.

15.–Datu pertsonalak dituzten euskarriak oro –hala oinarri-datuak nola diru-laguntzaren xedea den tratamendua osatzen duten prozesuetatik datozenak– inbentariatu eginen dira, eta fisikoki identifikatu, edozein mementotan hauen berri izan ahal izateko moduan:

Kokapen fisikoa.

Edukia.

Biltzen duten informazioaren sentsibilitate- eta konfidentzialtasun-maila.

16.–Laguntzak jaso dituzten entitateek behar diren segurtasun neurriak hartuko dituzte honako hauek bermatzeko:

Euskarriaren eta haren edukiaren babesa, betiere eskuragarritasuna bermaturik.

Kontrola, euskarrietara eta, ondorioz, horiek biltzen dituzten datuetara iristeko.

17.–Udalak eta laguntzak jaso dituzten entitateek beharrezko segurtasun-neurriak hartu behar dituzte datu pertsonalak biltzen dituzten euskarriak elkartrukatzean, euskarrien eta biltzen duten informazioaren osotasuna eta datuen konfidentzialtasuna babesteko egin beharreko joan-etorri guztietan. Fitxategiaren Arduradunak zehaztuko du, kasuan-kasuan, zein baldintzapetan eginen den lekualdaketa.

18.–Laguntzak jaso dituzten entitateen ardura da kontrolatzea haien tutoretzapean dauden euskarriak ez direla inongo kasutan eramanen haiek prozesatzeko edo biltegiratzeko izendatutako instalazioetatik kanpora, Fitxategiaren Arduradunak horren berri izan gabe eta horretarako baimenik eman gabe.

19.–Laguntzak jaso dituzten entitateek Fitxategiaren Arduradunaren jarraibideen arabera bakarrik tratatuko dituzte datuak, eta Arduradunak ez ditu datuok aplikatuko edo erabiliko diru-laguntzaren xede den jardueraz besteko inongo helburutarako. Ez die beste pertsonei jakitera emanen, ezta datuak kontserbatzeko ere.

Behin diru-laguntzaren xede den jarduera amaitu eta gero, deuseztatu beharko dira hala datu pertsonalak nola tratamenduaren xede izaki datu pertsonalen bat biltzen duen edozein euskarri edo agiri. laguntzak jaso dituzten entitateek datuak beste xede batera bideratu, horiek jakinarazi edo diru-laguntzaren xede den jardueraren klausulek ezarritakoaren kontra erabiltzen badituzte, tratamenduaren erantzuletzat ere joko dira, eta pertsona gisara egindako arau-hausteak direla eta erantzun beharko dute.

Iruñean, 2015eko apirilaren 24ean.–Zinegotzi delegatua, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1506327