Iragarkia
85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntzen deialdia, garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak gauzatzeko. 2015. urtea
Deialdi honen helburua da diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak –erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).
Iruñeko Udalak, 2015eko aurrekontuan, 1.202.548 euroko zenbatekoa aurreikusi du Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programa gauzatzeko, herrialde pobreenetako komunitate behartsuenei laguntze aldera.
Gure mundu honetan Iparraren eta Hegoaren arteko desorekak gero eta handiagoak dira; hortaz, pobrezia-maila areagotu eta oinarrizko gabeziak, gizarte-tentsioak eta epe luzerako pobretze-prozesuak sortzen dira. Horiek horrela, beharrezkoa dugu gizarte bidezkoago, sentikorrago eta solidarioago baten alde lan egitea, hori oinarri harturik herrialde ororen garapena sustatzeko, errespetua, elkarrizketa, lankidetza eta gizarte-egitura indartuz.
Deialdi honek udal alorretik sorturiko tresna bat izan nahi du Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak 2.000. urtean proposaturiko Milurtekorako Garapen Helburuak lortzeko.
Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak honako jardute-ildoak ditu oinarri:
a) Beste hainbatekin batera finantzatzea, Garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntzako jarduerak, betiere Hegoaldeko herrien egoera, egoera horren zio eragileak eta egoera horretan bizi diren komunitateak egoera bera gainditzeko egiten ari diren ahaleginak ardatz hartuta.
b) Garapenaren aldeko gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) garapenaren alde eginiko proiektuak finantzatzea beste batzuekin batera, bi helbururekin, hots, Hegoaldearen garapenaren alde aritzea eta Udalbarrutiko elkarte solidarioen sarea bizkortzea.
c) Larrialdietako jarduketa humanitarioetan laguntzea.
d) Udalaren zuzeneko inplikazioa Hegoaldeko toki entitateekin, lankidetza proiektuetan.
e) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) sortu duen Lankidetzako Toki Funtsean parte hartzea.
f) Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Kontseiluan eta gure hirian lanean ari diren GGKEekin jardutea, parte hartuz eta informazioa emanez.
A.–Entitate deitzailea:
1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
2. Organo emailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatua.
3. Alor kudeatzailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorra.
4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.
B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:
1.–Deialdiaren xedea:
Deialdi honen xedea da Iruñean Garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak beste hainbatekin batera finantzatzea; jarduketok, betiere, biztanleei orori zein talde jakin batzuei zuzendu behar zaizkie, helburu harturik sentsibilizatzea eta prestatzea Hegoaldeko herrialdeen egoerarekin, egoera horietara bultzatu dituzten zergatiekin eta komunitate horiek arazook gainditzeko egiten ari diren ahaleginekin zerikusia duten alderdien gainean. Engaiamendu solidarioko jarrera sustatu nahi da, Iruñeko herritarren artean Ipar-Hego harreman bidezkoagoen eta berdintasunezkoagoen alde.
2.–Deialdiaren helburua:
Deialdiaren helburua da ulergarriago egiten laguntzea garapenerako bidean dauden herrialdeek bizi duten egoera, aurrez aurre izaten dituzten zailtasunak eta egoera hobetzeko egiten dituzten ahaleginak. Modu horretan bilatzen da Iruñeko herritarrak kontzientziatzea herrialde garatuen eta garapenerako bidean diren herrialdeek bizi behar dituzten egoeren arteko aldeaz, tokian tokitik kontziente izan gaitezen egoera horretan dugun arduraz, eta, horren arabera, jarduteko aukera izan dezagun mundu solidario eta bidezkoago baten alde.
3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:
Diru-laguntzaren xede diren jarduerak 2015eko irailaren 1etik 2016ko abuztuaren 31ra bitarte eginen dira, Iruñean.
Proiektuek ondoko baldintzak bete beharko dituzte, diru-laguntzarik jasotzeko:
–Egokiak izatea deialdi honen xederako.
–Iruñeko udal-mugartean egitea. Tokikoa ez den beste esparru bati dagozkion kasuetan (estatua, eskualdekoa ..), udalerriaren interesaren aldekoa izan beharko du zuzenean edo zeharka. Kasu horretan zehaztu beharko da Iruñean izanen duen eragin zehatza.
–Behar bezain zabal ematea emaitzen, jardueren eta proiektua gauzatzeko behar diren baliabideen berri.
–Jarduerak 2015eko irailaren 1etik 2016ko abuztuaren 31ra bitarte gauzatzea.
–GGKE eskatzaileak ezagutza zabala erakustea proiektuaren gainean.
–Behar bezain zabal ematea proiektua gauzatzeaz arduratuko den entitatearen helburuen eta lan eskarmentuaren berri garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntzako esparruetan.
–Proiektua ikastetxe batean edo hezkuntza ez arautuko taldeekin garatuz gero, ikastetxearen edo dena delako taldearen ordezkaritzako organorik gorenaren erabakia atxiki beharko zaio dokumentazioari, eta aipatu erabakian organoak adierazi proiektu hori espresuki babesten duela eta, diru-laguntzarik jasoz gero, gauzatu nahi duela.
–Aurkeztutako proiektua 2013 eta 2014ko deialdietan diruz lagundutako beste proiektu baten jarraipena bada, dagokion deialdian eskatutako justifikazio-txostenak aurkeztuta izan beharko dituzte.
–Ez dira diruz lagunduko beste batzuen jarraipena diren proiektuak, baldin eta aurrekoak bete izana behar bezala justifikatu ez bada.
–Entitate eskatzaile bakoitzak diru-laguntza eskatu eta jasotzen ahalko du garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektu bat egiteko, bai banaka hartzen badu parte deialdian, bai entitateen talde bat ordezkatuz egiten badu.
Deialdi honen xedetik kanpo geratuko dira Garapeneko edo Larrialdi Humanitarioko beste proiektuetarako dirua biltzea helburu duten sentsibilizazio-jarduerak eta Iparraldeko biztanleen Hegoaldeko herrialdeetarako bidaiek eragindako gastuak.
C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:
1.–Deialdiaren gehienezko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan: 90.000 euro.
Atal honen amaieran adierazitakoa ezertan galarazi gabe, deialdi hau ebazten denean Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak 2015ean egiteko dituen beste zenbait jarduera gauzatu ezean, jarduera horietarako aurreikusitako kopuruak deialdi honetan erabiltzen ahalko dira. Horrek ez du berekin ekarriko deialdi berria egitea, eta aipatu kopuru horien onuradunak eskabidea deialdi honekin bat eta epearen barruan aurkezten dituzten elkarteak izanen dira.
Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.
2.–Aurrekontu-partida: 70/46200/482090.
3.–Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Onuradun bakoitzari emanen zaion kopuruak ezin izanen du gainditu aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren % 90, betiere 6.000 euroko gehienezko mugarekin, eskaria entitate batek banaka egiten badu, eta 8.000 euroko mugarekin, eskaria entitate batek egiten badu bi entitatek edo gehiagok osatutako talde baten izenean.
4.–Hainbanatzeko aukera: BAI EZ.
Baiezkoa bada, nola hainbanatu:
5.–Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ.
Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.
6. Urtekoak:
Aurtengo zenbatekoa: | 90.000 euro | 2. urtekoa: | euro | 4. urtekoa: | euro |
1. urtekoa: | euro | 3. urtekoa: | euro |
D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:
1.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:
Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.
Berariazko betekizunak: BAI EZ.
–Bere izaera juridikoarekin eta legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea, eta Garapenaren aldeko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erregistroan izena emanda izatea; halaber, dokumentazioa eguneratua izan beharko dute.
–Irabazi-asmorik ez izatea eta irabazi-asmoa duten entitateen mende ez egotea, ez ekonomikoki ez instituzionalki. Berariaz bazterturik geratuko dira irabazi-asmoa duten entitateak.
–Estatutuetan xede izatea, espresuki, garapenaren aldeko lankidetzari eta herrien arteko elkartasunari lotutako jarduerak egitea.
–Iruñean egoitza edo ordezkaritza iraunkor eta aktiboa izatea.
–Behar bezain zabal ematea proiektua gauzatzeaz arduratuko den entitatearen helburuen eta lan eskarmentuaren berri.
–Halako egitura bat edukitzea ezen nahikoa izanen baita hala bere helburu sozialak beteko direla bermatzeko nola proposaturiko helburuak erdieste aldera behar diren eskarmentua eta jarduteko gaitasuna egiaztatzeko.
–Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Programaren deialdi honetan zein besteren batean aurretik beste diru-laguntzarik jaso izanez gero, egunean izan behar dituzte diru-laguntza horiek jasotzeak berekin dakartzan betebeharrak. Horrela izan ezean, espresuki Deialditik kanpo geratuko dira.
Horretaz gain, diru-laguntza eskatzen ahalko dute bi entitate edo gehiagok osaturiko taldeak -nortasun juridiko propioa izan zein ez-, eta entitate onuradun izaten ahalko dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 8.2 eta 8.3 artikuluetan aurreikusitakoarekin bat. Kasu horretan, taldeko entitate guztiek aurreko betekizun guztiak bete beharko dituzte.
Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik: BAI EZ.
2.–Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.
E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak:
Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.
Berariazko betebeharrak: BAI EZ.
Entitate onuradunek betebehar hauek dituzte:
a) Diru-laguntzaren xede den proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo jarduteko modua hartzea. Jarduera Iruñeko lurralde-esparruan eginen da.
b) Iruñeko Udalari baimena eta laguntza ematea jardueraren garapena hedatzeko, iritzi publikoaren sentsibilizazioa sustatze aldera, lankidetzari eta nazioarteko elkartasunari dagokienez.
c) Organo emailearen aurrean justifikatzea, justifikazio-txostenak aurkeztuta, baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.
d) Men egitea organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jarduketei, bai eta kontrol-organo eskudunek egiaztatzeko zein finantzamendua kontrolatzeko egiten ahal dituzten beste guztiei ere, betiere jarduketa horien ondorioz eskatzen dizkieten argibideak oro eman beharko dituztelarik, halakoak udal-agiritegietan jasota egon ezean.
e) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.
f) Eguneratuak izatea tributuei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak. Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean dituela.
g) Gordetzea jasotako funtsak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak -agiri elektronikoak barne-, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.
h) Iruñeko Udalari jakinaraztea diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabar, betekizun eta baldintzetan gertatzen diren aldaketak oro, eta, behar izanez gero, hari behar den baimena eskatzea.
Proiektu bat aldatzeko eskabidea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehalakoan aurkeztu behar da, eta betiere aldaketak sartu baino lehenago, Deialdi honen F) idatzi-zatiaren arabera.
i) Iruñeko Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programari jakinaraztea proiektua garatzen den bitartean entitate eskatzailearen edo eskatzaileen nortasun juridikoan izandako aldaketen berri: estatutuak, entitatearen legezko ordezkaria, etab.
j) Jasotako funtsak itzultzea, hala deialdi honen Q) atalean nola Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean adierazitako kasuetan.
–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.
Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak: Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.
Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.
Oroitzapen-plakak.
Aipamenak hedabideetan.
Beste batzuk:
–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.
Xede-epea:
F.–Proiektuaren aldaketak:
Proiektuan aldaketak egiteko aukera: BAI EZ.
GGKEek egindako proiektuek, beren ezaugarriak eta proiektuak gauzatzeko testuingurua direla-eta, aurreikusi ezin diren inguruabarrak izan ditzakete, eta horiek berekin ekartzen ahal dute hasierako proposamena jarduketak egiteko errealitatera egokitzeko beharra:
a) Diru-laguntzaren zenbatekoa eskatutako zenbatekoa baino gutxiago denean, proiektua eta proiektuaren aurrekontua finantzazio aukera errealetara doitzeko eskatzen ahalko da.
Aurkeztutako aldaketak diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko ditu, eta ezin izanen du jarduketa edo ekipamendu berririk edo hasierako eskabidean sartu ez zirenik erantsi.
Aldaketa horiek egiteko, entitate kudeatzaileak -Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak- entitate onuradunei jakinaraziko die aurkezteko epea, eta epe hori 15 egun naturalekoa izanen da, gutxienez. Behin epea amaituta, unitate kudeatzaile horrek aurkeztutako aldaketak baloratuko ditu, eta emaitzen berri jakinaraziko die entitate onuradunei.
b) Aurreikusi gabeko inguruabarrak direla medio, aldaketak egiten ahalko dira proiektuan. Kasu horretan, organo eskudunak onetsi beharko ditu, behin Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak baloratu eta gero.
Funtsezko aldaketatzat joko dira hala proiektuaren helburuei, jarduerei eta proiektuaren jasotzaile diren taldeei eragiten dieten aldaketa funtsezkoak nola eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuari eragiten dietenak (% 20tik gora aldentzen diren kasuetan).
Aldaketa horiek egin ahal izateko, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko zaio unitate kudeatzaileari, hau da, Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programari, aldaketak justifikatzen dituzten inguruabarrak agertu eta berehala eta, betiere, aldaketak egin baino lehen. Proiektuak aldatzeko inprimakiarekin bat egin beharko da; inprimaki hori Programak berak emango du eta Iruñeko Udalaren web orrian (www.pamplona.es) deskargatzen ahalko da.
Proiektua gauzatzean gerta daitezkeen gainerako gertakariak eta aldaketak dagozkien jarraipen-txostenetan adieraziko dira.
G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu:
1.–Eskaerak aurkezteko tokia:
Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.
2.–Eskaerak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
3.–Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:
Eskabideak interesdunek sinaturik -edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik- aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.
Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.
Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.
Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.
4.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.
–Estatutuak.
–Egiaztagiria, Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzeko, betiere dokumentazioa egunean edukita.
–Identifikazio Fiskaleko Txartela.
–Entitate eskatzailearen legezko ordezkaria nor den aipatzea eta horren akreditazioa (nortasun agiri nazionala, pasaportea edo antzekoa).
b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.
c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:
Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.
Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).
Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.
d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada -horiek publikoak zein pribatuak izaki-, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.
e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.
f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.
Deialdi honen IV. eranskinarekin bat (Proiektuak aurkezteko formularioa) egin beharko da. Memoria horren barruan Word formatu digitaleko laburpen-orri bat aurkeztu beharko da, honako alderdi hauek jasota: aukeratutako gaiak, proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak, egin beharreko jardueren deskribapena, proiektua zein talderi eta eragile parte-hartzaileri dagoen zuzenduta, jarduerak non eginen diren, eta aipamen labur bat entitate eskatzaileak garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntzako esparruetan izan duen ibilbidea eta eskarmentua azalduta.
g) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea Egiaztagiri hau eguneratua aurkeztu behar da –aurreko urteetan aurkeztua izanagatik ere–, betiere data eskabideak aurkezteko epemugatik hurbileko behar duelarik. Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidearekin bat egin beharko da; inprimaki hori Programak berak emango du eta Iruñeko Udalaren web orrian (www.pamplona.es) deskargatzen ahalko da.
h) GGKE eskatzaileak azken urtean Iruñean garapenaren aldeko sentsibilizazioaren eta hezkuntzaren esparruan egindako jardueren gaineko egiaztagiriak. Deialdi honetako IV. eranskinarekin bat (Proiektuak aurkezteko formularioa) egin beharko da.
i) Edonola ere, jarduketa garatzeko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu banakatua aurkeztu beharko da, bai eta entitateak paratzen dituen baliabideena eta beste erakunde edo entitate batzuei eskatu edota horiek emandako diru-laguntzen aurrekontua ere. Deialdi honen IV. eranskinarekin bat (Proiektuak aurkezteko formularioa) egin beharko da.
j) Jarduera ikastetxe batean edo hezkuntza ez arautuko taldeekin garatuz gero, ikastetxearen edo dena delako taldearen ordezkaritzako organorik gorenaren erabakia atxiki beharko zaio dokumentazioari, eta aipatu erabakian organoak adierazi, jarduera hori espresuki babesten duela eta, diru-laguntzarik jasoz gero, gauzatu nahi duela.
k) Gauzatu beharreko proiektua edo jarduketa zuzen ulertzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein agiri: grafikoak, teknikoak, finantzakoak eta bestelakoak.
l) Taldeen kasuan, d) letran adierazitakoaz gain, agiri bat aurkeztu beharko da non agertu beharko baitira taldeko entitate bakoitzak, proiektua gauzatzeko, taldearen izenean eta kontura bere gain hartzen dituen eginkizunak, horiek betetzeko konpromisoa, eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa. Deialdi honetako IV. eranskinarekin bat (Proiektuak aurkezteko formularioa) egin beharko da.
Ahal den neurrian, eranskinen parte diren agiri guztiak modu digitalean aurkeztu beharko dira, salbu I. Eranskina, II. Eranskina, III. Eranskina, IV. Eranskina (Proiektuak aurkezteko formularioa) eta Diruz Lagundutako Proiektuak Justifikatzeko Formularioa, horiek paperean aurkeztu behar baitira.
a) idatzi-zatian adierazitako agiriak ez dira aurkeztu beharko, baldin eta Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren esku badaude, eta horietan aldaketarik izan ez bada; horrelakoetan, horien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkezten ahalko da, eta bertan adierazi noiz eta zein organotan eta bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota. Edozein kasutan, ezin izanen dira bost urte baino gehiago igarota izan dagokien prozedura amaitu zenetik.
Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.
H.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak:
Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proiektuaren kalitate teknikoa (40 puntu bitarte).
–Garatu beharreko proiektuari buruz aurkeztutako informazioaren maila eta kalitatea: proiektua zein ingurunetan zedarritu eta horren egoeraren azterketa, egin beharreko jarduerak, etab.
–Koherentzia, jardunaren justifikazioaren, ezarritako helburuen, aurreikusitako emaitzen eta proposatutako jardueren artean.
–Proiektuko jardueren garapena eta Hegoaldeko errealitatearekin duten harremana.
–Erabili beharreko baliabideak eta garatu beharreko jarduerak baliagarriak izatea (berritasun maila, lehengo urteetan garatutako sentsibilizazio jarduerak ez errepikatzea, jarduera horien eraginkortasuna, teknologia berrien erabilera eta abar).
–Aurrekontua proposatutako jardueretara egokitzea, aurrekontuaren garapen xehatua egitea eta deialdi honetan zehaztutako mugetara doitzea.
–Gauzatu beharreko jarduketen bideragarritasuna (bitarteko teknikoak, langileak barne).
–Behar bezala justifikatzea, aurkeztutako proiektua lehendik finantzazioa jaso duen beste baten jarraipena baldin bada.
–Aurreikusita dagoen ebaluazio-sistema: adierazleak, parametroak, tresnak eta ebaluazio-iturriak.
b) Jarduketaren xedea diren herrien parte-hartze aktiboa eragitea eta harremanak bultzatzea Hegoko erakundeekin (8 puntu bitarte).
–Boluntarioek elkartasunezko jardueretan parte har dezaten sustatzea.
–Proiektuak engaiatutako pertsonen parte-hartzea eta konpromisoa sustatzen duten jarduketa zehatzak txertatzea.
–Iruñeko edo Nafarroako immigranteen elkarteen parte-hartzea aurreikustea proiektuan.
–Proiektuaren atalen batean Iparraren eta Hegoaren arteko elkartasunezko jarduketak garatzea.
c) Aurkeztutako jarduera proiektu global baten baitan kokatzea (8 puntu bitarte).
–Jarduera proiektu global baten baitan kokatzea, Iruñean sentsibilizazio lanari jarraipena emanen diona.
–Proiektuaren ondorioak iraunkorrak izatea.
–Jarraipen-lan bat aurreikusia edukitzea lan egonkorreko taldeetan parte hartuta.
d) Hegoaldeko herrialdeetako errealitateaz eta hori eragiten duten zergatiez hausnarketa sakona egitea (12 puntu bitarte).
–Proiektuak ekarpenen bat egitea Iparraren eta Hegoaren arteko harremanei buruzko hausnarketan.
–Hegoaldeko gizarteen erreibindikazioak babestea, bereziki giza eskubideen esparruan.
–Iparraldeko bizitza estiloak (bizitza-azturak, nekazaritza-politikak, merkataritzakoak, ikuspuntu etnozentrista eta abar) Hegoaldeko gizarteetan eragiten dituen ondorioen isla agertzea.
e) GGKE ezberdinak edota Iruñeko hainbat gizarte-entitate lankidetzan aritzea jarduketa berean (8 puntu bitarte).
–Proiektua GGKEen taldeak aurkeztu eta garatzea.
(gutxienez bi GGKE). Entitateek zehaztu beharko dute bere engaiamendua proiektua garatzeko.
–Proiektuak hainbat talde edo entitate engaiatzea, halakoek ezen sektore batean, auzo batean edo hainbat ikastetxetan eragina izan eta sentsibilizazioa hedatzen laguntzen ahal baitute.
f) Emaitzetan jarduerarekin zerikusia duten material dokumentalak argitaratu eta hedatzeko aukera kontuan hartzea (5 puntu bitarte).
–Banaketa-planari buruzko informazioa eman beharko da.
g) Genero-ikuspuntua kontuan hartzea (6 puntu bitarte).
–Emakumeak ikusgarriago egitea, baita haien presentzia, lana eta proposamenak, Hegoaldeko gizarteetan.
–Iparraldeko eta Hegoaldeko emakumeek bizi dituzten ezberdintasunak eta antzekotasunak erakusteko ahalegina islatzea.
–Emakumeen ahalduntzea bultzatzea.
–Generoaren ikuspuntua sartzea lengoaian, komunikazioetan eta proiektuaren garapenean berean.
h) Lankidetza-proiektuekin zuzeneko erlazioa duten komunitateetako errealitatearen eta esperientzien berri ematea, baldin eta lankidetza-proiektu horiek Iruñean jarduten duten entitateek edota Iruñeko Udalak bultzatuak badira (3 puntu bitarte).
–Berariaz adieraziko da zein kooperazio-proiekturekin lotzen den.
i) Kontuan hartu beharreko beste irizpide batzuk (10 puntu bitarte).
–Entitate eskatzailearen eskarmentua eta gaitasuna sentsibilizazio jarduketetan (aurreko deialdietan finantzatutako proiektuen egoera baloratuko da).
–Aurreikusten den eraginaren norainokoa proiektu honetan prestatutako pertsonek geroan izan dezaketen parte-hartzeari dagokionez.
–Hegoaldeko pertsonek proiektuan parte-hartzea.
–Hizlarien edo egileen aintzatespena.
Proiektu batek, diru-laguntza jasotzeko, gutxienez 60 puntu lortu beharko ditu.
Emandako diru-laguntzek zuzeneko harremana izanen dute aurkeztutako proiektuek eskuratzen duten puntuazioekin, eta portzentaje-tarteak ezarriko dira erabilgarri dauden funtsen eta lortutako puntuazioen arabera. Diruz lagunduko diren proiektuen bideragarritasuna bermatze aldera, proiektuek eskatutako diru-laguntzaren % 70, gutxienez, jasotzea bermatuko da.
Hartara, zuzeneko harremana izanen da lortutako puntuazioaren, erabilgarri dauden funtsen eta finantzatu beharreko gutxieneko portzentajearen artean.
I.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea:
Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauek osatua:
Batzordeburua:
Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko zinegotzi delegatua.
Batzordekideak:
1. Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Zuzendaria.
2. Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Idazkari Teknikoa.
3. Iruñeko Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Programako Teknikaria.
Idazkaria:
Iruñeko Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Programako Teknikaria.
J.–Prozedura izapidetu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena:
1.–Prozedura tramitatzea:
Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen pertsona edo entitate onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen H) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.
Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.
2.–Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.
3.–Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:
–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.
–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.
– Epea kontatzeko beste sistema bat:
Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.
K.–Emandako diru-laguntzen publizitatea:
Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI
EZ.
Argitaratzeko bidea:
Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.
Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, eta honako datu hauek adieraziko ditu: deialdia, diru-laguntzak zein aurrekontu-programari eta -kredituri egotzi zaizkion, entitate onuradunak, emandako diru-kopuruak eta diru-laguntzen xedea.
L.–Diru-laguntzen xede diren gastuak:
1.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:
Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen L.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:
–Jarduerak. Deialdi honetan diruz lagunduko diren jarduerek izaera irekia izan beharko dute, eta publikoa, eta Iruñean eginen dira.
–Jarduerei dagozkien funtzionamendu-gastuak.
–Proiektuen koordinazioari edota kudeaketari lotutako gastuak. Giza baliabideak eta proiektuaren kudeaketarekin eta koordinazioarekin lotutako beste batzuk. Gastu horiek ezin izanen dute gainditu jasotako diru-laguntzaren % 20, eta Iruñeko (edo Nafarroako) egoitzako langileenak izanen dira. Giza baliabideen kontu-sail honi dagozkion gastuek Proiektuak Aurkezteko Formularioan Proiektuaren arduradun eta koordinatzaile gisa ageri den pertsonari dagozkionak izan beharko dute (argi geratu beharko da ez direla gauza bera atal honi egozten zaizkion koordinazio- eta kudeaketa-funtzioak eta teknikariek edo heziketako langileek betetakoak).
–Proiektuaren ebaluazioari edota sistematizazioari lotutako gastuak. Gutxienez hiru deialditan jarraian finantzatutako proiektuei buruzkoak izanen dira, bakarrik, eta hala ebaluazioari nola jardueren sistematizazioari buruzkoak izaten ahalko dira. Eranskin bat aurkeztu beharko da, ebaluazioaren zein sistematizazioaren informazio xehatua emanez, aurrekontu zehatza barne. Gastu horiek ezin izanen dira izan jasotako diru-laguntzaren % 20 baino gehiago.
–Administrazio- eta kudeaketa-gastuak. Epigrafe honetan sartuko dira entitate eskatzailearen lokalen mantentze-lanek eta bulegoko materialek sortutako gastuak eta ohiko beste gastu batzuk. Administrazio eta kudeaketako gastu horiek ezin izanen dute gainditu jasotako diru-laguntzaren % 7, eta Iruñeko (edo Nafarroako) egoitzan egindako gastuak izanen dira.
–Proiektuaren hedapenari dagozkion gastuak. Epigrafe honetan sartuko dira jarduerak hedabideen bitartez (prentsa, irratia eta telebista) zabaltzeari dagozkion gastuak. Gastu horiek ezin izanen dira izan jasotako diru-laguntzaren % 7 baino gehiago.
Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.
Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen P) letraren 2. zenbakian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: BAI EZ.
Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:
Ez dira diru-laguntzaren xede izanen entitate eskatzailearen barne funtzionamenduak sortutako jarduerak (barne prestakuntzako jarduerak, buletinen edo entitatearen ohiko jardueren hedabideen argitalpena, entitatearen bilerak edo barne topaketak eta abar).
Deialdi honen xedetik kanpo geratuko dira Garapeneko edo Larrialdi Humanitarioko beste proiektuetarako dirua biltzea helburu duten sentsibilizazio-jarduerak eta Iparraldeko biztanleen Hegoaldeko herrialdeetarako bidaiek eragindako gastuak.
2.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea 2015eko irailaren 1ean hasiko da, eta 2016ko abuztuaren 31n amaituko.
M.–Azpikontratatzea:
Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.
Portzentajea: % 80.
Entitate onuradunak azpikontratua egiten duela ulertuko da, hirugarrenekin ituna egiten badu, diru-laguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean egin dezaten. Diru-laguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko, onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.
N.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:
Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, idatzi-zati honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.
Zenbatekoa edo portzentajea: % 10.
Ñ.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna:
Udalaren diru-laguntza jasotzea BATERAGARRIA BATERAEZINA da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.
Modalitate honetan, diru-laguntza bateraezina izanen da Garapenaren aldeko Lankidetzako Iruñeko Udaleko beste udal diru-laguntzekin, urte berean eta jarduera berarako baldin bada.
Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.
Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.
O.–Ordainketa:
1.–Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:
Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.
Konturako ordainketa:
Ordainketa zatikatua.
Ordainketa aurreratua. Diru-laguntzaren % 100 aldez aurretik ordainduko da, ordainketa bakar batean.
Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).
Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.
Aurrekoa gorabehera, diru-laguntzaren izaera kontuan hartuta, Udalak bere kabuz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.
2.–Bermeen eraketa: BAI EZ.
Eratzeko modua eta zenbatekoa:
Diru-laguntza eman aurreko bermerako banku-abalik ez da eskatzen, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzak izan eta Garapenaren aldeko Lankidetzarekin zerikusia duten jarduketak egin behar dituztelako; gainera, oinarri hauetan beraietan ezartzen dira diru-laguntzak kontrolatzeko eta justifikatzeko mekanismoak eta jasotako diru-kopuruak itzultzeko aukera.
P.–Justifikazioa:
1.–Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:
Justifikazio-kontua:
Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).
Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko ardura duten GGKE onuradunek proiektuaren garapenaren txosten deskriptibo eta finantzarioak aurkeztu beharko dituzte Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo edozein erregistro osagarritan (justifikazio-txosteneko inprimakiarekin bat; inprimaki hori Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak berak emanen du eta Iruñeko Udalaren web orrian -www.pamplona.es- deskargatzen ahalko da).
a) Proiektuaren garapenaren berri emateko lehenengo txostena. 2016ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da.
b) Bigarren txosten bat, proiektuaren garapenaren berri emanez, eta finantza-kontu txosten bat, funtsen erabilerari buruz. Finantza-kontu txostenak egindako proiektu osoari buruzkoa izanen da (Iruñeko Udalaren diru-laguntza eta beste finantzatzaile batzuk). 2016ko urriaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko da, honako agiri hauekin batera:
–Udalaren diru-laguntzaz baliatuta egin diren material iraunkor guztien kopia (argitalpenak, kartelak, liburuxkak, ikus-entzunezkoak, etab.)
–Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda.
–Aurreko zerrenda hori egiaztatzeko, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu behar dira: fakturak, ordainagiriak, nominak, tributuak eta Gizarte Segurantzako kuotak eta balio frogagarria duten bestelako dokumentuak, betiere merkataritzako trafiko juridikoan baliozkotasuna edo administrazio-eraginkortasuna baldin badute eta horien zenbatekoa emandako diru-laguntzaren kargura ordaindu bada, modu korrelatiboan ordenaturik aurreko zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
–Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztuz gero, jatorrizkoekin batera aurkeztu beharko dira, Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren unitate kudeatzaileak behar bezala konpultsatu ditzan.
–Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta inongo kasutan ez dira onartuko ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak.
–Fakturak indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik faktura egin duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFZ, fakturaren jaulkitze data, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatu diren objektuen edo kontzeptuen xehekapena, zigilua, aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta jaulkitzailearen sinadura. PFEZren atxikipena ere zehaztuko da, pertsona autonomoen kasuan.
–Diru-laguntzaren xede izan diren administrazio- eta kudeaketa-gastuak justifikatzeko, gastu bakoitzaren izaerari dagozkion ziurtagiriak aurkeztuko dira. Administrazio-gastuek ezin izanen dute % 7 gainditu, eta entitate eskatzailearen lokalen mantentze-lanek eta bulegoko materialek sortutako gastuak eta ohiko beste gastu batzuk izanen dira.
Administrazio- eta kudeaketa-gastuak entitatearen Iruñeko/Nafarroako egoitzari egokituko zaizkio.
–Hartzailearen egiaztagiria, Udalarenaz besteko diru-laguntzen zenbatekoa, jatorria eta erabilera azalduta, baldin eta horiek proiektuaren xede den jarduerarik finantzatu badituzte, bai eta beste edozein diru-sarrera edo baliabiderenak ere.
–Ordainketa jaso izanaren egiaztagiria.
–Borondatez aurkez daitekeen beste edozein agiri -idatzizkoa zein grafikoa-, finantzatutako proiektuaren funtzionamendu edo gauzatze egokia egiaztatze aldera.
Behin diruz lagundutako GGKEek segimendu- eta justifikazio-txostenak aurkeztuta, deialdi honetako P) letrako 1. idatzi-zatian eta a) eta b) epigrafeetan ezartzen den moduan, Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak deialdiaren txostena eginen du. Txosten horretan jasoko dira hala egindako jarduketak nola diruz lagundutako proiektu guztien justifikazio ekonomikoa. Amaierako txosten hori organo eskudunari bidaliko zaio, onets dezan.
Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.
Bestelako edukirik: BAI EZ.
Justifikazio-kontu sinplifikatua.
Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):
Zehaztu beharrekoak:
Modulua osatuko duten unitateak.
Moduluaren unitate-kostua.
Gainerako inguruabarrak.
Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).
Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.
Beste sistemaren bat:
2.–Justifikazioa aurkezteko mugaeguna:
Proiektuaren garapenaren berri emateko lehenengo txostena 2016ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da.
Bigarren txostena, proiektuaren garapenaren berri ematekoa, eta finantza-kontu txostena, diru-laguntzen erabilerari buruzkoa, 2016ko urriaren 1a baino lehen aurkeztuko beharko dira.
Klausula honetan jasotako justifikazio-epeak betetzea galarazten duten arrazoitutako kausarik izanez gero, justifikazioa aurkezteko ezarritako epea luzatu daiteke, baldin eta horrekin ez badira hirugarrenen eskubideak kaltetzen.
Horretarako arrazoiak jakinarazi beharko zaizkio, idatziz eta dagokion txostena aurkezteko epea amaitu baino lehen, Iruñeko Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Programari, eta horren balorazio positiboa beharko da. Justifikazioa ez bada adierazitako epeetan aurkezten, diru-laguntza itzuli beharko da; horretarako, itzulketa-prozedura bideratuko da.
Diru-laguntzaren xede diren jarduketak nola gauzatzen diren kontrolatu eta jarraitu ahal izango da garatzen ari diren bitartean, eta, hartara, horren ardura duen entitateak eskatzen zaion edozein argibide edo agiri aurkeztu beharko dio Iruñeko Udalari.
Q.–Dirua itzularazteko arrazoiak:
Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.
Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.
–Esku-hartzearen esparruan zer emaitza eta jarduera egiteko konpromisoa hartu eta horiek osoki edo parte batez betetzen ez badira.
–Justifikazioa aurkezteko betebeharra betetzen ez denean, edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez denean.
–Diru-laguntza horretarako beharrezkoak ziren baldintzak bete gabe lortzen denean.
–Diru-laguntza zein xedetarako eman eta horiek betetzen ez badira.
–Edozein zio dela medio gastuak egiten ez badira, edo horietan funtsezko aldaketak egiten badira, Iruñeko Udalak organo kudeatzailearen bidez horretarako berariazko baimenik eman gabe.
–Finantzatutako entitateari diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira.
R.–Errekurtsoak:
Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.
S.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk:
T.–Eranskinen aurkibidea:
I. Eranskina. Eskabide-eredua.
II. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.
III. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.
Eranskin osagarriak.
IV. Eranskina: Proiektuak aurkezteko formularioa.
Ohar garrantzitsua: Agiri hau erabat ongi ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.
I. ERANSKINA
Diru-laguntzen eskabidea
PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK | ||||||||||
IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA | ||||||||||
NAN, IFZ, AIZ edo IFK | HELBIDEA | TELEFONOA | ||||||||
Zk. | ESKAILERA | SOLAIRUA | PK | HERRIA | ||||||
[EZABATU EZ DAGOKIZUNA] BEREZ edo HONAKO HONEN IZENEAN*: | ||||||||||
IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA | NAN, IFZ, AIZ edo IFK | |||||||||
JAKINARAZPENETARAKO DATUAK | ||||||||||
IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA | ||||||||||
NAN, IFZ, AIZ edo IFK | HELBIDEA | |||||||||
Zk. | ESKAILERA | SOLAIRUA | PK | HERRIA | TELEFONOA | |||||
FAXA | POSTA ELEKTRONIKOA | |||||||||
Jakinaren gainean nago ........ datan NAOren ...... zenbakian deialdia argitaratu dela, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak gauzatzeko.
Eskaera: Kontuan har dadila eskabidea. Horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:
Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.
Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: pertsona edo entitate eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.
Ziurtagiria pertsona edo entitate eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, deialdiaren G.4) atalean zehaztutako moduarekin bat.
Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz. (III. eranskina).
Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.
Deialdi honen G.4) atalean zehazten diren agiriak.
Iruñean, 2015eko ...............aren ......................(e)an
(Sinadura)
Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.
II. ERANSKINA
Erantzukizuneko aitorpena
Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: ....................................IFZ: ....................
Telefonoa: .................. Fax zenbakia: ......... Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzen deialdia egin dela, norgehiagokako araubidean, garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak egiteko, 2015. urtean.
ADIERAZPENA:
–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.
–Ez nau ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.
–Egunean ditut zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.
–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.
–Konpromisoa hartzen dut aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egin eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,
Iruñean, 2015eko .................aren ................(e)an
(Sinadura)
Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.
III. ERANSKINA
Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako
diru laguntzak eskatu izanaren gainean
Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: ....................................IFZ: ....................
Telefonoa: .................. Fax zenbakia: ......... Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzen deialdia egin dela, norgehiagokako araubidean, garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak egiteko, 2015. urtean.
Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, honako hau adierazten du:
Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri -ezta haiengandik halakorik jaso ere-.
Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri:
Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edota partikular hauen eskutik:
Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):
Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):
Iruñean, 2015eko ................aren .....................(e)an
(Sinadura)
IV. ERANSKINA
Proiektua aurkezteko formularioa
1.1. Entitate eskatzailearen datuak.
Proiektua ONGDen talde batek aurkeztuz gero, taldea osatzen duten entitateek fitxa bana aurkeztu behar dute.
ENTITATEAREN DATUAK | ||||
GGKE/Entitatearen izen osoa eta siglak: | IFK: | |||
Legezko helbidea, osorik: | Posta-kodea: | |||
Herria: | Probintzia: | Eratze-data: | Izaera juridikoa: | |
Telefonoak: | Faxa: | Helbide elektronikoa: Webgunea: | ||
Proiektuaren arduraduna eta koordinatzailea (izen-abizenak): | Kargua: | Harremanetarako tel.: | ||
GGKEren legezko ordezkaria (izen-abizenak): | Harremanetarako tel.: | |||
Datuen babesa.–Datu Pertsonalak Babesteko 1999-12-13ko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, jakitera ematen dizugu jasotako datuak Iruñeko Udalarena (Udaletxe plaza, zk.g.–31001 Iruña) den fitxategi automatizatu batean bilduko direla, datuak zertarako diren eta horren arabera. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea. Eskubide hori gauzatzeko, Udaleko Erregistro Orokorrera jo dezakezu (Kondestablearen jauregia - Kale Nagusia 2, behea, 31001 Iruña), edo Iruñeko Udalaren egoitza elektronikora (pamplona.es)
GGKE ESKATZAILEA(K) IRUÑEAN EGINDAKO JARDUERAK
Proiektua ONGDen talde batek aurkeztuz gero, taldea osatzen duten entitateek fitxa bana aurkeztu behar dute.
–Adierazi entitateak garapenaren aldeko lankidetzan eta sentsibilizazio- zein hezkuntza-jarduketetan jorratzen dituen gai nagusiak. Aipatu beharko dira GGKE eskatzaileak azken urtean Iruñean garapenaren aldeko sentsibilizazioaren eta hezkuntzaren esparruan egindako jarduerak. (Adierazi jarduerak, data, tokia eta gainerako oharrak). |
Proiektua GGKEen elkarte batek aurkeztuz gero, entitate bakoitzak taldeka aritzeko proiektuan duen zeregin zehatza adierazi: |
A.1) Proiektuaren identifikazioa:
Proiektuaren izena (gehienez ere 95 karaktere, zuriuneak barne) | |
Proiektu hau lehenago finantzatu du Iruñeko Udalak? | |
Noiz hasi: | Noiz bukatu: |
A.2) Proiektuaren laburpena.
Gehienez orri batean egin proiektuaren laburpena: Proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak, espero diren emaitzak, egin beharreko jarduerak, jardueretan parte hartuko duten taldeak, jarduerak non eginen diren, eta aipamen labur bat entitate eskatzaileak garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntzako esparruetan izan duen ibilbidea eta eskarmentua azalduta. (Orri honen kopia bat formatu digitalean aurkeztu behar da).
A.3) Aurreikusitako aurrekontuaren laburpena.
Proiektuaren guztizko kosturako aurreikusitako finantziazioa | Aurreikusitako gastuak, Iruñeko Udalari eskatutakoak | ||
Iruñeko Udala (Lankidetza) | Jarduerei lotutakoak: –Materialak eta hornigaiak –Giza baliabideak –Lokalak –Beste batzuk | – – – – | |
Iruñeko Udala (beste zenbait programa) | Proiektuaren koordinazioari edota kudeaketari lotutakoak (% 20): –Giza baliabideak –Beste batzuk | – – | |
Nafarroako Gobernua | Proiektuaren ebaluazioari edota sistematizazioari lotutakoak: | ||
Toki-korporazioak | Hedapenari dagozkion gastuak (% 7): | ||
Beste zenbait finantza-bide (zehaztu zein): | Beste gastu batzuk | ||
Norbere funtsak | Administrazio-gastuak (% 7) | ||
Proiektuaren guztizko kostua | euro | Proiektuaren guztizko kostua (Iruñeko Udala) | euro |
B) Proiektuaren deskribapena.
1.–Proiektua zein testuingurutan txertatzen den eta horren aldez aurreko identifikazioa eta diagnostikoa. Justifikatu landuko den gaia zergatik aukeratu den.
2.–Proiektuaren helburuak.
3.–Proiektua gauzatzean espero diren emaitzak.
4.–Garatu beharreko jarduerak.
5.–Jarduerak non eta noiz eginen diren (jarduerak Iruñeko lurralde-esparruan eginen dira).
6.–Taldeen eta proiektuaren jasotzaileen eta parte hartzen duten beste agenteen identifikazioa.
–Proiektuan hasieratik engaiaturik dauden taldeak (xede taldeak) identifikatzea, amaierako hartzaileengana iristeko lotura izanen direnak.
–Amaierako talde hartzaileak identifikatzea.
–Parte hartzen duten beste agente batzuk.
7.–Nola bermatzen da proiektuaren bideragarritasuna?
8.–Adierazi proiektuan azpimarratu nahi dituzun alderdi garrantzitsuenak, eta egin nahi beste iruzkin -interesgarri jotzen baduzu-.
9.–Adierazi proiektuaren formulazioan aurkitutako zailtasun nagusiak.
Tokikoa ez den beste esparru bati dagozkion kasuetan (estatua, eskualdekoa...), Iruñean duen eragin zehatza adierazi beharko da.
C) Aurrekontua eta behar diren baliabideak.
1.–Zein izanen da Iruñeko Udalari eskatutako diru-laguntzaren xedea?
2.–Zer giza baliabiderekin garatuko da proiektua (ordainpeko langileak eta boluntarioak)?
3.–Aurreikusitako baliabide tekniko eta material garrantzitsuenak.
Proiektuaren koordinazio- eta kudeaketa-gastuek ezin izanen dute jo diru-laguntzaren % 20 baino gehiago.
Jardueren ebaluazio edo sistematizazioarekin lotutako gastuek ezin izanen dute jo diru-laguntzaren % 20 baino gehiago.
Administrazio-gastuek ezin izanen dute % 7 gainditu, eta entitate eskatzailearen lokalen mantentze-lanek eta bulegoko materialek sortutako gastuak eta ohiko beste gastu batzuk izanen dira.
Proiektua hedabideen bitartez (prentsa, irratia eta telebista) zabaltzeari dagozkien gastuek ezin izanen dute % 7 gainditu.
D) Proiektuaren ebaluazioa eta segimendua,
1.–Ekintza egin bitartean, zer ebaluazio-prozedura erabiliko da?
2.–Adierazi, halakorik izanez gero, erabiliko diren ebaluazio-irizpideak, -tresnak eta -iturriak.
C2) Sentsibilizazioko proiektuaren aurrekontu banakatua. |
GASTU-PARTIDAK | IRUÑEKO UDALA (LANKIDETZA) | BESTE EKARPEN BATZUK (*) | BESTE EKARPEN BATZUK (*) | BESTE EKARPEN BATZUK (*) | ENTITATE ESKATZAILEAREN FUNTSAK | GUZTIRA |
A. ZUZENEKO KOSTUAK | ||||||
A.I. Jarduerekin lotutakoak | ||||||
–Materialak eta hornigaiak | ||||||
–Giza baliabideak | ||||||
–Lokalak | ||||||
–Beste zenbait | ||||||
A.II. Proiektuaren koordinazioari edota kudeaketari lotuak (% 20) | ||||||
–Giza baliabideak | ||||||
–Beste zenbait | ||||||
A.III. Proiektuaren ebaluazioari edota sistematizazioari lotuak (% 20) | ||||||
A.IV. Jarduerak hedabideen bitartez zabaltzeari lotuak (% 20) | ||||||
Zuzeneko kostuen guztizko partziala | ||||||
Guztizko partzialaren % | % | % | % | % | % | % |
B. ZUZENEKO KOSTUAK | ||||||
B.I. GGKE eskatzailearen administrazio-gastuak (% 7) | ||||||
Zeharkako kostuen guztizko partziala (% 7) | ||||||
Guztizko partzialaren % | % | % | % | % | % | % |
GUZTIRA | ||||||
Guztizkoaren % | % | % | % | % | % | % |
(*) Argi adierazi beste ekarpenen jatorria: Nafarroako Gobernua, Udalak, Unibertsitateak, funts pribatuak, etab. Diru-laguntza ematearen aldeko ebazpenik izanez gero, eranskin moduan aurkeztu beharko da. | ||||||
DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOAREN OINARRIAK, GARAPENAREN ALDEKO SENTSIBILIZAZIO ETA HEZKUNTZA PROIEKTUAK GAUZATZEKO 2015eko DEIALDIA
V. ERANSKINA
Diru-laguntza justifikatzeko txostenaren formularioa
GGKE onuradunak agiri honi atxikirik doan ereduaren arabera bidaliko ditu txostenak, betiere txostenaren atal guztiak jarraian azaltzen diren jarraibideekin bat beteta.
Hona, jarraian eta puntuz puntu, jarduera-txostenaren ereduan eskatzen den informazioa:
Azala:
Proiektuaren izena, entitatearen izena, Proiektua zein urtetako deialdian izan zen finantzatua, Txostena noiz egin zen eta harremanetarako pertsona: Ez du azalpen beharrik, garbi dago-eta zertan den.
Txostenak hartzen duen aldia: Zehaztu hasiera eta bukaerako urte eta hilabeteak.
Aurkeztutako agiriak: Markatu X batez txosten honekin batera aurkezten diren agiriak.
I.–Proiektuaren garapenari buruzko txostena:
1.–Txostenak hartzen duen aldirako aurreikusi ziren xedeak. Behin zehazturik txostenak hartzen duen aldia, labur azaldu behar dira aldi horretan lortzea espero ziren helburuak. Esan gabe doa halako korrespondentzia izan behar dela atal honetan azaldutakoaren eta diru-laguntza eskatzeko Udalari aurkeztu zitzaion proiektuaren artean.
2.–Proiektua egitean doitu behar izan diren alderdiak.
Atal honetan zertan desbideratu diren azaldu behar dute, kontuan harturik aldi honetan benetan egin dutena eta diru-laguntza eskatzeko Udalari aurkeztu proiektuaren arabera egitekoak zirenak. Desbiderapenik izan ezean, bete gabe utzi behar da atal hau.
3.–Txostenak hartzen duen aldian egindako jarduerak eta lortutako emaitzak.
Labur azaldu behar dira egindako jarduerak eta horiei esker lortutako emaitzak, txostenak hartzen duen aldian zehar.
4.–Jarduera-programazioa, hurrengo aldirako.
Hurrengo aldian gauzatzeko aurreikusitako jarduerak azaldu.
Amaierako txostena izanez gero, bete gabe utzi behar da atal hau.
5.–GGKEk egiten duen ebaluazioa lortutako emaitzei buruz.
Atal honetan, entitateak azaldu behar du zer eragin izan duen proiektuak komunitate onuradunean, intereseko jotzen dituen alderdiak jasota: proiektua gauzatzeak ekarritako onurak, proiektua egitean agertutako arazoak, edo proiektua egiteak ekarritako alderdi negatiboak.
–Adierazi proiektua edo ekintzak egitean sortutako zailtasun nagusiak.
Adierazi proiektua edo ekintzak egitean zer hobetu behar den.
II.–Finantza- eta kontu-txostena:
1. Koadroa.–Laburpen orokorra.
1.–Iruñeko Udalaren diru-laguntza. Udalak guztira emandako diru-laguntza da. Bigarren zutabean jaso beharko da diru-laguntzak zer portzentajea egiten duen proiektuaren kostu osoari dagokionez.
2.–Diru-sarreraren data. Dagokion zutabean jarri behar da diru-laguntza benetan noiz sartu zuten GGKEaren kontuan. Gris koloreko hurrengo zutabea hutsik utzi beharko da.
3.–Proiektuaren beste finantzatzaile batzuen ekarpenak. Beste finantzatzaile batzuen ekarpenekin edo entitatearen funts propioekin ordaindutako diru-laguntzaren parte osoari dagokio. Bigarren zutabean jaso beharko da diru-laguntzak zer portzentajea egiten duen proiektuaren kostu osoari dagokionez. “Data” zutabea ez da bete behar.
4.–Egindako proiektuaren kostua, guztira. Proiektuaren kostu osoari dagokio, hau da, aurreko bi lerroen arteko batuketa. Bigarren zutabea proiektuaren % 100arekin bat etorriko da. “Data” zutabea ez da bete behar.
5.–Txosten honetan justifikatutako gastua. Txostenak hartzen duen aldian justifikatutako gastuak guztira zenbat jotzen duen. Bigarren txostena izanez gero, ez da kontabilizatu behar aurreko txostenean justifikatutako gastua.
6.–Aurreko txostenetan justifikatutako gastua. Aurreko txostenetan justifikatutako gastuek guztira zenbat jotzen duten, txosten honetan justifikatutakoak sartu gabe. Lehen txostena izanez gero, bete gabe utzi behar da atal hau.
7.–Txosten honetan justifikatutako eta beste finantzatzaile batzuei egotzi beharreko gastuak. Beste finantzatzaile batzuek edo diru-laguntzaren onuradun den entitateak berak funts propioekin proiekturako emandako zenbatekoa. Finantzatzaile nor den lehenengo zutabean zehaztu behar da. Adierazi beharko da beste finantzatzaile horiek zeintzuk diren eta bakoitzak emandako zenbatekoa.
8.–Justifikatutako saldoa, guztira. Txostenean justifikatutako gastu guztien batura, hau da, Iruñeko Udalari egotzitakoak eta egindako proiektuaren beste finantzatzaile batzuei egotzitakoak –hala publikoak eta pribatuak nola entitateak berak finantzatutakoak–.
2. Koadroa.–fakturen erregistroa.
Iruñeko Udaletik jasotako diru-laguntzari egotz dakizkiokeen gastuak.
Koadro honek hiru zutabe ditu. “Kontzeptua” zutabean gastu-partidaren izena zehaztu behar da. Modu horretan gastuak eragin dituzten gastu-partida guztien zerrenda sortuko dugu, kontzeptuen arabera ordenaturik. Gastu-partida horietako bakoitzak faktura baten bermea izanen du, hori jatorrizkoa edo zerbitzu kudeatzaileak konpultsatua izan daitekeelarik. Faktura horiek “Kontzeptua” zutabean zehaztutako zerrendaren arabera ordenatuko dira, eta batetik hasita zenbatuko.
“Fakturaren hurrenkera-zenbakia” zutabean fakturaren zenbakia parez pare jarriko da dagokion gastu-partidarekin.
“Eurotan zenbat” zutabean dagokion kopurua jarriko da.
Fakturak zergei buruz indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik fakturatzen duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFK, fakturatutako objektu edo kontzeptu bakoitzaren jaulkitze-data, kontzeptua, zenbatekoa eta xehekapena, zigilua, ezarritako BEZa eta faktura-egilearen sinadura. PFEZren atxikipena ere zehaztuko da, pertsona autonomoen kasuan.
3. Koadroa.–Beste finantza-bideetatik jasotako diru-laguntzari edo finantzazio propioari egotz dakizkiokeen gastuen laburpena.
Koadro honetan Udalaz besteko finantzaketaren kargura proiektuak egindako gastuak laburbiltzen dira. Banan-banan aipatu entitate finantzatzailea eta beste finantza-bideetatik -publikoak zein pribatuak- proiekturako jasotako funtsak.
“Fakturaren hurrenkera-zenbakia eta jaulkitze-data” zutabean fakturaren zenbakia parez pare jarriko da gastuetan dagokion gastu-partidarekin eta faktura noiz eta nork jaulki duen jarri behar da.
“Eurotan zenbat” zutabean dagokion kopurua jarriko da.
Fakturak indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik fakturatzen duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFK, jaulkitze-data, fakturatutako objektu edo kontzeptu bakoitzaren kontzeptua, zenbatekoa eta xehekapena, zigilua, ezarritako BEZa eta faktura-egilearen sinadura. PFEZren atxikipena ere zehaztuko da, pertsona autonomoen kasuan.
4. Koadroa.–Aurreikusitako gastuen eta egindakoen arteko alderaketa.
Gogorarazi beharra dago, atal honetarako, kopuruak eurotan adierazi behar direla bi zutabeetan, eta “Aurreikusitakoa” zutabeak bat etorri behar duela Udalari diru-laguntza eskatzeko aurkeztutako proiektu-agirian adierazitakoarekin. Haien artean desbideratze garrantzitsurik gertatuz gero, koadroaren azpian azaldu behar da.
III.–Administrazio-agiriak.
GGKE onuradunak administrazio-agiri hauek bidali behar ditu:
Fakturen zerrenda. Kontuen atalaren 2. koadroan jasotako fakturak dira (jatorrizkoak edo erakunde kudeatzaileak konpultsatuak).
Ordainketa jaso izanaren egiaztagiria.
JARDUEREN GAINEKO TXOSTENA
2015e Deialdia
Iruñeko Udalaren Garapenaren aldeko Lankidetza Programa/ Iruñeko Udalaren Garapenaren aldeko Lankidetza Programa.
Proiektuaren izenburua: GGKEaren izena: Zein urtetakoa da proiektua finantzatzeko Deialdia? Txostenak hartzen duen aldia: Txostena noiz egin den: Harremanetarako pertsona, Iruñean, eta haren telefono zenbakia: |
Aurkeztutako dokumentazioa | |
Txostena proiektuaren garapenaren berri emateko | |
Finantza-txostena, eredu honekin bat | |
Egindako gastuen zerrenda osoa | |
Egindako gastuen egiaztagiriak: jatorrizko fakturen edo horien kopia konpultsatuen zerrenda, egindako gastua justifikatzeko (administrazio-gastuak barne harturik, halakorik balitz) Ordainketa jaso izanaren egiaztagiria | |
Iruñean, 2015eko ...............aren ..... (e)an
(Diru-laguntza jaso duen entitatearen legezko ordezkariaren sinadura)
I. PROIEKTUAREN GARAPENAREN BERRI EMATEKO TXOSTENA
1.–Txostenak hartzen duen aldirako aurreikusi ziren xedeak.
2.–Egin behar izan diren doikuntzak.
3.–Txostenak hartzen duen aldian egindako jarduerak eta lortutako emaitzak.
4.–Jarduera-programazioa, hurrengo aldirako.
5.–GGKEk egiten duen ebaluazioa lortutako emaitzei buruz: alderdi positiboak eta negatiboak.
II. FINANTZA-TXOSTENA
1. Koadroa. Laburpen orokorra
PROIEKTUAREN GUZTIZKO KOSTUA | EURO | % (KOSTUA, GUZTIZKOAREN GAINEAN) |
Iruñeko Udalaren diru-laguntza | ||
Diru-sarreraren data | ||
Beste finantzatzaile batzuek egindako ekarpena | ||
Egindako proiektuaren kostua, guztira |
EURO | |
Txosten honetan justifikatutako gastua, Iruñeko Udalaren diru-laguntzari egotzi beharrekoa | |
Aurreko txostenetan justifikatutako gastuak | |
Txosten honetan justifikatutako gastua, beste finantzatzaile batzuei egotzi beharrekoa: – – | |
Justifikatutakoa, guztira |
2.Koadroa. Fakturen erregistroa
(Iruñeko Udaletik jasotako diru-laguntzari egotz dakizkiokeen gastuak bakarrik).
KONTZEPTUA | FAKTURAREN HURRENKERA ZK. ETA DATA | BALIOA, EUROTAN |
ZUZENEKO GASTUAK Jarduerei lotutako gastuak: –Materialak eta hornigaiak –Giza baliabideak –Lokalak –Beste batzuk Proiektuaren koordinazioari edota kudeaketari lotutako gastuak: –Giza baliabideak –Beste batzuk Proiektuaren ebaluazioari edota sistematizazioari lotutako gastuak: Zuzeneko beste hainbat gastu: Hedapenari dagozkion gastuak ZEHARKAKO GASTUAK Administrazio-gastuak | ||
GUZTIRA |
Fakturak hurrenkera korrelatiboan zenbatzen dira (1etik hasita) eta zenbaki bakoitza “Fakturaren hurrenkera-zk.” zutabean jarri behar da, dagokion gastuaren deskribapenaren ondoan.
3. Koadroa. Beste finantza-bideetatik proiektu bererako
jasotako diru-laguntzari (finantzazio propioa barne)
egotz dakizkiokeen gastuen laburpena
FINANTZATZAILEA ETA KONTZEPTUA | FAKTURAREN HURRENKERA ZK.(*) ETA JAULKITZE-DATA | BALIOA, EUROTAN |
1. finantzatzailea –1. kontzeptua –2. kontzeptua –.. 2. finantzatzailea –1. kontzeptua | ||
GUZTIRA |
(*) Hurrenkera korrelatiboa jarraituko da Iruñeko Udalaren diru-laguntzari egotzitako fakturekiko.
Koadro honetan Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaz besteko finantzaketaren kargura proiektuak egindako gastuak laburbiltzen dira. Beste finantza-bideetatik -publikoak zein pribatuak- proiekturako jasotako funtsak banan-banan aipatu beharko dira.
4. Koadroa. aurreikusitako gastuen eta egindakoen arteko alderaketa
KONTZEPTUA | AURREIKUSIA (EUROTAN) | EGINDAKOA (EUROTAN) |
ZUZENEKO GASTUAK: Jarduerei lotutako gastuak: –Materialak eta hornigaiak –Giza baliabideak –Lokalak –Beste batzuk Proiektuaren koordinazioari edota kudeaketari lotutako gastuak: –Giza baliabideak –Beste batzuk Proiektuaren ebaluazioari edota sistematizazioari lotutako gastuak: Hedabideetan zabalkundea egiteari lotutako gastuak: ZEHARKAKO GASTUAK: Administrazio-gastuak | ||
GUZTIRA |
Desbideratzerik izanez gero, jarraian azaldu horren zergatia:
III. ADMINISTRAZIO-AGIRIAK
Hemendik aitzina, ondoko administrazio-agiriak gehitu:
–Fakturen zerrenda (jatorrizkoak edo erakunde kudeatzaileak konpultsatuak) egindako gastua justifikatzeko.
–Ordainketa jaso izanaren egiaztagiria.
DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOAREN OINARRIAK, GARAPENAREN ALDEKO SENTSIBILIZAZIO ETA HEZKUNTZA PROIEKTUAK GAUZATZEKO 2015eko DEIALDIA
VI. ERANSKINA
Aldaketarako formularioa
A.1. Proiektuaren identifikazioa
Proiektuaren izena (gehienez ere 95 karaktere, zuriuneak barne):
Hasiera-data:
Amaiera-data:
A.2. Aldatutako proiektuaren laburpena
Gehienez orri batean egin proiektuaren laburpena: Proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak, espero diren emaitzak, egin beharreko jarduerak, jardueretan parte hartuko duten taldeak, jarduerak non eginen diren, eta aipamen labur bat entitate eskatzaileak garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntzako esparruetan izan duen ibilbidea eta eskarmentua azalduta. (Orri honen kopia bat formatu digitalean aurkeztu behar da)
1.2. B. Proiektuaren deskribapena.
1. Proiektua zein testuingurutan txertatzen den eta horren aldez aurreko identifikazioa eta diagnostikoa. Justifikazioa, landuko den gaia zergatik aukeratu den adierazteko.
2. Proiektuaren helburuak:
a) Helburu orokorra.
b) Helburu zehatzak:
b1) Hasiera batean aurreikusitakoak.
b2) Proiektu aldatuan.
3. Proiektua gauzatzean espero diren emaitzak:
a) Hasiera batean aurreikusitakoak.
b) Proiektu aldatuan.
4. Egitekoak diren jarduerak, eta non eta noiz eginen diren (Iruñeko lurralde-esparruan egin beharko dira):
a) Hasiera batean aurreikusitakoak.
b) Proiektu aldatuan.
5. Taldeen eta proiektuaren jasotzaileen eta parte hartzen duten beste agenteen identifikazioa: 1) Hasieratik proiektuan inplikatutako taldeak (xede taldeak), zeinekin lan eginen baita eta amaierako hartzaileengana iristeko lotura izanen baitira. 2) Amaierako talde hartzaileak eta 3) Parte hartzen duten beste agente batzuk:
a) Hasiera batean aurreikusitakoak.
b) Proiektu aldatuan.
6. Nola bermatzen da proiektuaren bideragarritasuna?
7. Adierazi proiektuan azpimarratu nahi dituzun alderdi garrantzitsuenak, eta egin nahi beste iruzkin –interesgarri jotzen baduzu–.
8. Adierazi proiektuaren formulazioan aurkitutako zailtasun nagusiak.
Tokikoa ez den beste esparru bati dagozkion kasuetan (estatua, eskualdekoa...), Iruñean duen eragin zehatza adierazi beharko da.
C. Aurrekontua eta behar diren baliabideak:
4. Zein izanen da Iruñeko Udalari eskatutako diru-laguntzaren xedea?
5. Zer giza baliabiderekin garatuko da proiektua (ordainpeko langileak eta boluntarioak)?
6. Aurreikusitako baliabide tekniko eta material garrantzitsuenak.
Proiektuaren koordinazio- eta kudeaketa-gastuek ezin izanen dute jo diru-laguntzaren % 20 baino gehiago, eta entitateak Iruñean duen egoitzari buruzkoak izanen dira. Ebaluazio edo sistematizazioarekin lotutako gastuek ezin izanen dute jo diru-laguntzaren % 20 baino gehiago. Administrazio-gastuek ezin izanen dute % 7 gainditu, eta entitate eskatzailearen lokalen mantentze-lanek eta bulegoko materialek sortutako gastuak eta ohiko beste gastu batzuk izanen dira. Proiektua hedabideen bitartez zabaltzeari dagozkion gastuek ezin izanen dute % 7 gainditu.
C2. Sentsibilizazioko proiektuaren azken aurrekontuaren banakapena. |
GASTU-PARTIDAK | IRUÑEKO UDALA (LANKIDETZA) | BESTE EKARPEN BATZUK (*) | BESTE EKARPEN BATZUK (*) | BESTE EKARPEN BATZUK (*) | ENTITATE | GUZTIRA |
A. ZUZENEKO KOSTUAK | ||||||
A.I. Jarduerekin lotutakoak | ||||||
–Materialak eta hornigaiak | ||||||
–Giza baliabideak | ||||||
–Lokalak | ||||||
–Beste zenbait | ||||||
A.II. Proiektuaren koordinazioari edota kudeaketari lotuak (% 20) | ||||||
–Giza baliabideak | ||||||
–Beste zenbait | ||||||
A.III. Proiektuaren ebaluazioari edota sistematizazioari lotuak (% 20) | ||||||
A.IV. Jarduerak hedabideen bitartez zabaltzeari lotuak (% 7) | ||||||
Zuzeneko kostuen guztizko partziala | ||||||
Guztizko partzialaren % | % | % | % | % | % | % |
B. ZUZENEKO KOSTUAK | ||||||
B.I. GGKE eskatzailearen administrazio-gastuak (% 7) | ||||||
Zeharkako kostuen guztizko partziala (% 7) | ||||||
Guztizko partzialaren % | % | % | % | % | % | % |
GUZTIRA | ||||||
Guztizkoaren % | % | % | % | % | % | % |
(*) Argi adierazi beste ekarpenen jatorria: Nafarroako Gobernua, Udalak, Unibertsitateak, funts pribatuak, etab. Diru-laguntza ematearen aldeko ebazpenik izanez gero, eranskin moduan aurkeztu beharko da. | ||||||
Iruñean, 201.........(e)ko ...............aren ...............(e)an | ||||||
TRANSFERENTZIA BIDEZ ORDAINTZEKO ESKABIDEA |
HARTZEKODUN ESKATZAILEA (Eskabide hau lehenengo aldiz aurkezten baduzu, IFZren edo IFKren fotokopia aurkeztu behar duzu) | |||
Abizenak eta izena (edo sozietate-izena): | IFZ / NAN: | ||
Helbidea (kalea, plaza, etorbidea ..): | Zenbakia, Eskailera, Solairua, Atea: | Telefonoa: | |
Posta-kodea: | Herria: | Probintzia: | |
BANKU-KONTUA | |
Kontuaren titularra (hartzekodun eskatzailearen izen eta bi deiturek edo sozietate-izenak bat etorri behar dute titularrarenekin): ........................................................................................................................................................................................................................................................................ | |
IBAN kodea: __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ | |
BANKU-ZIURTAPENA (Kontuaren titularra pertsona fisikoa bada, nahikoa da aurrezki-libretaren fotokopia aurkeztea, edo Bankuak emandako txeke edo laburpen batena edo beste edozein agirirena, titularraren izena eta banku-datuak -24 digitu- jasota) | |
BANKU-AHALDUNEN DATUAK: Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................................................ Kargua edo lanpostua: ............................................................................................................................................................................................................... eta Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................................................ Kargua edo lanpostua: .............................................................................................................................................................................................................. Bankua: ...................................................................................................................................................................................................................................... ZIURTAPENA: Aipatu bankuaren ahaldun garen aldetik, ZIURTATZEN DUGU banku-kontu bat dagoela irekita “Banku-kontua” izeneko atalean adierazitako datuekin, eta hala egiten dugu jasota gera dadin, IRUÑEKO UDALAk honako pertsona honi egin beharreko ordainketak helbideratzeko: Eskatzailearen izena edo sozietate-izena: .................................................................................................................................................................................... Eskatzailearen IFZ / NAN: ............................................................................................................................................................................................................. Ziurtagiri hau egiten dugu: ................................(e)an, 2014ko ........................................aren (e)an (tokia) (data) (Ziurtagiri honek ahaldunaren edo ahaldunen sinadurak eraman behar ditu, eta bankuaren zigilua). | |
Eskatzailearen edo haren ordezkariaren izen-abizenak: | |
Honako honen izenean(1): ESKAERA: Iruñeko Udalaren Diruzaintzari eskatzen dio hartzekodunaren aldeko igorpenak “Banku-kontua” izeneko atalean adierazitako kontuan ordain ditzala, eta jakinaren gainean geratzen da ordainketak jasotzeko emandako banku-kontua aldatzekotan prozedura hau bera baliatu beharko duela hori egiteko. ......................(e)an 2014ko ......................aren ...........(e)an (eskatzailearen sinadura) (1) Azaldu zure izenean ari zaren edo, bestela, zer pertsona edo entitateren izenean. Bigarren kasu horretan, ahalordeari buruzko datuak eman, atal honetan: | |
AHALORDEA | ||
Notarioaren izena (eskritura noren aurrean egin eta horrena): | Notarioaren bizitokia (herria): | |
Protokolo-zk.: | Eskrituraren data: | |
Inprimaki hau helbide honetara igorri: IRUÑEKO UDALA (Toki Ogasuneko Alorra) -Diru-bilketa eta Diruzaintza Departamentua-Merkatuko k. 7-9, 2. solairua. 31001 (IRUÑA). Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak Administrazio honek berezko dituen eskumenak gauzatzeko baino ez direla erabiliko, ordainketak kudeatzeko helburuz, eta Iruñeko Udaleko Toki Ogasuneko datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña), edo, bestela, www.pamplona.es helbidera. | ||
L1506326 | ||
Iragarkiaren kodea: L1506326
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
