85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Trafikoaren udal ordenantzan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batez onestea Trafikoaren udal ordenantzako aldaketa, espedienteko agirian jasotzen baita.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko epean egon ere, iragarki hau Aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita. Hasiera batean onesteko erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Hala izanez gero, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.”

Hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita, espedientea Herritarren Segurtasunerako Arloko Idazkaritza Teknikoan egonen da jendaurrean (Iratxe monasterioa, 2), herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Iruñean, 2015eko apirilaren 22an.–Herritarren Segurtasuneko Alorreko idazkari teknikoa, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1506199