85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2015eko martxoaren 12an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoa.

Erabaki hori 2015eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n.

Jendaurreko epea iragan baita erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Oteitzan, 2015eko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, José Angel Bermejo Berdonces.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak.

–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera administratiboa: hutsik. Lanpostuko osagarria: %39,88.

–Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera administratiboa: jardunean. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Lanpostuko osagarria: %14,52. Mailako osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %5. Egoera administratiboa: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak.

–Lanpostua: liburuzaina. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera administratiboa: hutsik. Lanpostuko osagarria: %3,36.

Administrazio-kontratudunak.

–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %39,88. Egoera administratiboa: jardunean.

–Lanpostua: liburuzaina. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Egoera administratiboa: jardunean. Lanpostuko osagarria: %3,36.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

–Sánchez Ros, M.ª Socorro. Administraria. Maila: C. Gradua: 3. LPko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997ko apirilaren 15a.

–Nieto Echeverría, Juan Jesús. Zerbitzu anitzetako arduraduna. Maila: C. Gradua: 4. LPko osagarria: %14,52. Mailako osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %5. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1988ko ekainaren 16a.

Administrazio-kontratudunak.

–León Gárriz, Eva M.ª Idazkaria. Maila: A. LPko osagarria: %39,88. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2003ko uztailaren 11.

–Urteaga Alameda, Jon. Bitarteko idazkaria. Maila: A. LPko osagarria: %39,88. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2014ko maiatzaren 27a.

López de Zubiria Otamendi, M.ª Teresa. Liburuzaina. C maila. LPko osagarria: %3,36. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009ko ekainaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L1506196