85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Balorazio txostena. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erriberriko balorazio txosten partziala, La Fraila eta La Cayako parke eolikoei eragiten diena. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko oholean argitaratuta, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Erriberrin, 2015eko apirilaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Legaz Egea.

Iragarkiaren kodea: L1506447