85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa Arau Subsidiarioetan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2015eko apirilaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Planeamenduko Arau Subsidiarioetako Hirigintzako Arauetan, lurzoru urbanizaezineko finken itxiturei buruz, Bajo Campo alderdian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluetan xedatuaren indarrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2015eko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.

Iragarkiaren kodea: L1506175