2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Eskumenak bertze baten esku uztea
Los Arcosko Udaleko alkate udalburu Jerónimo Gómez Ortigosak, gaurko egunarekin, dekretu hau eman du:
"Kontuan harturik Jerónimo Gómez Ortigosa Los Arcosko Udaleko alkate udalburua, oporrak direla-eta, kanpoan egonen dela 2015eko apirilaren 18tik 26ra bitarte, bi egun horiek barne.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. eta ondoko artikuluetan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluan ematen dizkidaten eskurantzekin bat,
XEDATU DUT:
Cristina Obanos García de Galdiano lehen alkateordea eskuordetzea aipatu datetan, Alkatetza honen eskumen arrunt guztietarako, aipatu araudiak aurreikusten dituen mugen barrenean".
Los Arcosen, 2015eko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: L1506097