1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
130/2015 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, curriculum egokituko programetarako diru-laguntzaren modulu ekonomikoa eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoriako prestatzaileen modulua, 2014tik 2015era luzatzen dituena, Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera Zentroko eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroko ikasleen arreta osatzeko, eta 2014-2015 ikasturteko bigarren ordainketa baimentzen duena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren ondotik duen idazketan, 5. artikuluan ezartzen du administrazio publikoei dagokiela ikasketa malguen eskaintzak sustatzea, oinarrizko gaitasunak eskuratzea ekartzen dutenak, bai eta kasuan kasuko titulazioak ere, hezkuntza sistema titulaziorik gabe utzi zuten gazte eta helduentzat, eta, orobat, hezkuntza sistemak erraztu eta administrazio publikoek sustatu behar dutela herritar guztiek eskuratzea Derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntzaren prestakuntza edo horren baliokidea.
Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ekainaren 25ean emandako 345/2009 Ebazpenak curriculum egokituko programak garatzeko baimena eman zien Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko entitateei.
Gobernuak 2014ko abenduaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion zuzenean eman zitzan Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko erakundeetako curriculum egokituko programak finantzatzeko behar ziren diru-laguntzak, hots, ekainaren 25eko 345/2009 Ebazpenak 2013-2014 ikasturterako baimendutako programak.
Abenduaren 31ko 888/2014 Ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak eman zitzaizkien ikastetxe itunduei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, curriculum egokituko programek irailetik abendura bitartean sortutako gastuetarako.
Horrenbestez, departamentu honetako Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non 2014tik 2015era luzatzea proposatu baitu Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko erakundeen curriculum egokituko programetarako diru-laguntzaren modulu ekonomikoa eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoriako prestatzaileen modulua, Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera Zentroko eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroko ikasleen arreta osatzeko; orobat, 2014-2015 ikasturteko diru-laguntzen bigarren ordainketa baimentzea proposatu du.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2014. urtetik 2015. urtera luzatzea curriculum egokituko programen modulu ekonomikoa, eskola unitate bakoitzekoa, hau da, 90.400,17 euro, aipatu irakaskuntzak emateko baimenduta diren irabazi asmorik gabeko entitateei, doakotasun baldintzetan, diru-laguntza emateko funts publikoen kopuru orokorra banatzearren; orobat, Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoriako prestatzaileei emandako diru-laguntzaren modulu ekonomikoa luzatzea, hau da, 36.518,09 euro urtean 2015. urterako, Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera Zentroko eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroko ikasleen arreta osatzeko.
2. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxeei modulu ekonomikoaren %45 ordaintzeko baimena ematea, 472.130,55 euro alegia, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuko “Eskolaratzeko zailtasunak dituzten ikasleei sostengua ematea” izeneko 410003 41140 4811-322D02 kontu-sailaren kargura (kontabilitateko espedientea: 40000117).
Gainerako %15a 2015eko azken hiruhilekoan ordainduko da, ebazpen honen 4. atalean aipatutako egiaztagiriak aurkeztu eta gero.
3. Diru-laguntza honen xedea da ikasle horiei dohainik ematea arreta eta ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduan aipatzen diren sustatze eta konpentsatze neurriak eta curriculuma jasotzeko aukera ematea.
Diru-laguntza kontzeptu hauetarako erabili beharko da:
Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.
Behar den ekipamendua erosi eta amortizatzeko gastuak eta funtzionamendu gastuak.
Zeharkako beste kostu batzuk.
Hezitzaileen kostuan (lansariak gehi gizarte segurantzako gastuak) hezitzaileen ratio bat sartzen da, astean 30 irakastordu emateko, eta lanaldi laurden bat irakasleak ez diren langile osagarri bakoitzeko.
4. Diru-laguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2015eko urriaren 15a baino lehen:
1.–Hezitzaileen gastuen frogagiriak.
Enpresaren ziurtagiria, programan lan egin duten pertsonen nominak ordaindu izanarena, haien izenak eta zenbatekoak eta lan hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazita.
Langileen Gizarte Segurantzako kotizazioen frogagiriak.
PFEZari dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.
Langile autonomoak baldin badira, ordainketaren frogagiria, BEZaren likidazioarena eta dagozkion zerbitzuak emateko kontratua.
2.–Funtzionamendu gastuen frogagiriak.
Diru-laguntzaren bidez erositako material inbentariagarria entitatearen inbentarioan sartu izanaren ziurtagiria.
Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda zenbakiduna eta ordenatua (jatorrizkoak eta fotokopiak).
Jasotako diru-laguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen diru-laguntza murriztea.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
7. Ebazpen hau eta eranskina igortzea entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2015eko martxoaren 23an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
ERANSKINA 410003-41140-4811-322D02 kontu-saila |
IFZ | HERRIA | IKASTETXEA | UNIT. | ORDAINKETA %45 |
G31725484 | ILUNDAIN | “Haritz Berri” baserri-eskola | 3 | 122.040,23 |
G31725484 | ILUNDAIN | “Haritz Berri” baserri-eskola | 1 | 16.433,14 |
G48469803 | BASAURI | Berriztu hezkuntza elkartea | 0,5 | 8.216,57 |
G31780562 | IRUÑA | “Etxabakoitz” lantegi-eskola fundazioa | 2 | 81.360,15 |
R3100108 D | GARES | “Puente” ikastetxea | 2 | 81.360,15 |
G31729114 | CASCANTE | “La Ribera” | 2 | 81.360,15 |
G31279961 | BERRIOZAR | “Lantxotegi” lantegi-eskola | 1 | 40.680,08 |
G71005235 | TUTERA | “El Castillo” lantegi-eskola | 1 | 40.680,08 |
GUZTIRA | 472.130,55 |
F1504736 |
Iragarkiaren kodea: F1504736