84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 16koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Nafarroako okindegien sektoreko hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako okindegien sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zk.: 31005305011981), 2015. urteari dagokiona, aztertu da. Erregistro honetan 2015eko otsailaren 9an sartu zen, eta sektoreko ugazaben eta sindikatu batzuen (UGT eta CCOO) ordezkariek izenpetu zuten, 2015eko urtarrilaren 23an, honako hauen arabera: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatiak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

AKTA

NAFARROAKO OKINDEGIEN SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOA

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 23ko 13:00etan, Nafarroako okindegien sektoreko enpresen hitzarmen kolektiborako batzorde paritarioa bildu zen, honako entitate eta ordezkari hauek osatua:

–"Asociación de Empresarios Fabricantes y Expendedores de Navarra" elkartearen aldetik: Miguel Angel Irañeta, Javier San Miguel, Iñaki Miguéliz eta Joaquín Pascual jaunak.

–UGT sindikatuaren aldetik: M.ª Victoria Pastor andrea.

–CCOO sindikatuaren aldetik: Jesús Ceras jauna.

Adierazi dute:

Nafarroako okindegien sektoreko indarreko hitzarmen kolektiboaren (kodea: 31005305011981) 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin jakinik kontsumorako prezioen indizearen aldaketa 2014. urtean %-1koa izan dela, bidezkoa da soldata taula berriak onestea, 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarterakoak. Beraz, ekitaldia irekirik, alderdi sinatzaileek

ERABAKI DUTE:

Lehenbizikoa.–Kontuan izanik Espainiako KPI errealak, 2014. urtean, %-1ko aldaketa negatiboa izan duela, hitzarmen honen alderdi sinatzaileek erabaki dute, 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, 2014ko indarreko soldatei eustea, eta ez da aldaketarik izanen akta honi eransten zaizkion tauletan.

Bigarrena.–Gainerako kontzeptu ekonomikoek ere ez dute aldaketarik izanen.

Hirugarrena.–Indarreko soldaten taulen bi ale, 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31rakoak, igortzea Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura, jakin dezan. Espresuki eskatuko zaio behar dena xedatu dezala gero erregistratzeko, gordetzeko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Eta aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta akta hau prestatu da, nik sinatu dudana, lehendakari naizen aldetik, idazpuruan aipatutako toki eta egunean.

1. ERANSKINA

Nafarroako okindegien hitzarmenaren soldaten taula
2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako aldia

TEKNIKARIAK ETA ADMINISTRARIAK

HILEKO SOLDATA

Fabrikazioko burua

1.241,97

Tailerreko burua

1.274,71

Bulegoko eta Kontabilitateko burua

1.194,02

Administrari-ofiziala

1.110,07

Bulegari laguntzailea

1.069,13

Mekanizatutako eta erdi mekanizatutako okindegietako eta gainerako okindegietako langileak

BEHARGINAK

SOLDATA, EGUNEKO

Maisu arduraduna, arduradunaren laguntzailea eta palako ofiziala

40,24

Oratzailea, oradurako ofiziala eta 1. mailako mekanikaria

39,59

Oratzailearen laguntzailea, labezaina, gasista, piztailea eta 2. mailako mekanikaria eta ofiziala

39,23

Espezialista, urgazlea eta 3. mailako mekanikaria

39,04

Prestakuntzaldian, praktika-ordu eta teorika/praktika-ordu bakoitzeko lansariak

18 urtetik gorakoa, prestakuntzaldian

6,02

18 urtetik beherakoa, prestakuntzaldian

4,15

Beharginak: zerbitzu osagarriak

BEHARGINAK

SOLDATA, EGUNEKO

Maiordomoa

39,32

Gidari banatzailea

40,24

Dendako saltzailea

39,04

Garbitzaileak

39,04

Kamerako langilea

39,23

2. ERANSKINA

Mekanizazio edo erdi mekanizaziokoen antzinatasuna kalkulatzeko oinarriak, 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako aldirako

TEKNIKARIAK ETA ADMINISTRARIAK

HILEKO SOLDATA

Fabrikazioko burua

589,85

Tailerreko burua

589,85

Bulegoko eta Kontabilitateko burua

589,85

Administrari-ofiziala

526,52

Bulegari laguntzailea

484,80

Mekanizatutako eta erdi mekanizatutako okindegietako eta gainerako okindegietako langileak

BEHARGINAK

SOLDATA, EGUNEKO

Maisu arduraduna, arduradunaren laguntzailea eta palako ofiziala

17,24

Oratzailea, oradurako ofiziala eta 1. mailako mekanikaria

16,57

Oratzailearen laguntzailea, labezaina, gasista, piztailea eta 2. mailako mekanikaria eta ofiziala

16,23

Espezialista, urgazlea eta 3. mailako mekanikaria

16,05

Prestakuntzaldian, praktika-ordu eta teorika/praktika-ordu bakoitzeko lansariak

18 urtetik gorakoa, prestakuntzaldian

2,46

18 urtetik beherakoa, prestakuntzaldian

1,89

Beharginak: zerbitzu osagarriak

BEHARGINAK

SOLDATA, EGUNEKO

Maiordomoa

16,36

Gidari banatzailea

17,24

Dendako saltzailea

16,05

Garbitzaileak

16,05

Kamerako langilea

16,23

Beste kontzeptu ekonomiko batzuk

15. artikulua. Aparteko orduen prezioa.

ALDIA

DENDAKO SALT.

GAINERAKO KAT.

2015-1-1etik
2015-12-31ra

10,27 euro

12,56 euro

20. artikulua. Gaueko lanaren plusa, txandakako lanaren plusa eta igande eta jaiegunak.

1.–Gaueko lana:

–2015ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte: 2,02 euro orduko.

2.–Txandakako lana.

–2015: 204,00 euro gordin hilean.

21. artikulua. Kamerako langilearen plusa.

–2015-1-1etik 2015-12-31ra: 2,02 euro orduko.

28. artikulua. Aseguru poliza.

A.–Laneko istripuaren ondoriozko erabateko ezintasunagatiko kalte-ordaina: 2015. urtean: 34.199,83 euro.

B.–Laneko istripuaren ondoriozko heriotzagatiko kalte-ordaina: 2015. urtean: 26.477,29 euro.

Iragarkiaren kodea: F1504642