4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 49/2015 prozedura
Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 49/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Miguel Ángel Murugarren Mañasi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko apirilaren 22an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1506279