84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Jarduera sailkatua. Handitzea

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68. artikuluan xedatua betetzearren, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Construcciones y Montajes Metálicos Ebro, S.L. Jarduera: mozketa, estanpazioa, trokelgintza eta makinen eta tresnen muntaketa, prozesu mekanikoen eta erresonadore laserraren bidez. Tokia: industrialdea, 48. zenbakia. 3. poligonoko 1938. lurzatia.

San Adrianen, 2015eko apirilaren 20an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1506034