84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

142/2015 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2015-2016 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia arautzen duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 58.6 artikuluan dioenez, goi mailako ikasketa artistikoak ematen dituzten ikastetxeek jakintza arlo horretako ikerketa programak bultzatuko dituzte.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege organikoaren bidez araututako goi mailako arte ikasketak antolatzen dituen urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak, 19.2 artikuluan dioenez, goi mailako ikasketa artistikoen kalitatea aztertzearen helburuetako bat ikerketa lana hobetzea izanen da. Bosgarren xedapen gehigarriak, bestalde, arestian aipatu Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 58.6 artikuluari egiten dio erreferentzia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak, 2.3 artikuluan dioenez, musikako goi mailako ikasketa artistikoak ematen dituzten ikastetxeek jakintza arlo horretako berariazko ikerketa zientifiko eta teknikoen programak bultzatuko dituzte, esparru horretan ezagutza sor eta heda dadin eta berrikuntzak ager daitezen. Aditzera ematen du, bestetik, hezkuntzako administrazioek behar diren mekanismoak ezarriko dituztela ikastetxe horiek ikerlan zientifiko eta teknikoa egin ahal izan dezaten, edo hori egiteko euskarria eman dezaten, eta Espainiako Zientzia eta Teknologia Sisteman sartu ahal izateko.

Alde horretatik, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak ekainaren 18an eman 329/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2013-2014 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia arautu zen.

Proiektuak irizpide hauen arabera hautatuko dira: proposamenaren egilearen ikerketarako prestakuntza, proiektatutako ikerketaren bideragarritasuna, interesa eta erabilgarritasuna, eta abar. Irakasleek, proiektua hautatua gertatzen bada, murrizketa izanen dute irakastorduetan, 2015-2016 ikasturtean. Haiek aurkezteko epeak eta baldintzak garaiz emanen dira aditzera.

Ikusirik Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak egindako txostena, zeinean proposatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2015-1016 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdi bat onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2015-2016 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia onestea. Deialdia ebazpen honen I. eranskineko erregulazio oinarriek arautuko dute.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak sor ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora.

Iruñean, 2015eko apirilaren 20an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako
ikasketetako irakasleek ikerketa proiektuak egiteko deialdia
2015-2016. ikasturterako. Oinarriak

1.–Xedea eta helburua.

Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko irakasleen ikerlana erraztu, akuilatu eta bultzatzea da deialdia honen xedea, irakasleek goi mailako irakaskuntzako irakasleek bere duten ikertzaile profila eskuratu dezaten.

2.–Onuradunak.

2.1. 2014-2015 ikasturtean Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan eskolak eman dituzten irakasleak aurkezten ahalko dira deialdi honetara, betiere “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorio Profesionaletik Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatoriora pasatu ez badira.

2.2. 2015-2016 ikasturterako, urte osorako bi ikerlan onetsiko dira gehienez.

2.3. Kontzesioa puntuazioaren arabera eginen da, handienetik txikienera, 7. oinarrian ezarritako baremazioari jarraituz. Gutxienez ere 5 puntu lortu beharko dira, ikerketa proiektua hautagaien artean egoteko.

2.4. Proiektua onartu zaien irakasleek 3 ordu izanen dituzte lanaldiaren barrenean ikerketa proiektua egiteko.

3.–Aplikatzeko gaiak.

3.1. Ikerketa arloa hautatzeko askatasuna izanen da.

3.2. Proiektuak originalak izanen dira, behin ere argitaratu gabeak, salbu eta aurreko deialdian kontzesioa izan duen proiektu baten luzapena bada. Behin bakarrik eman dakioke luzapena proiektu bati.

3.3. Proiektuak maila goragoko beste proiektu batzuetan sartuta badaude, behar bezala identifikaturik eta zehazturik egonen dira multzoaren barnean, edo ikerketaren ildo nagusietan.

4.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

4.2. Eranskineko ereduari jarraikiz aurkeztu behar da eskabidea. Eredu horretan eskatzen diren datu guztiak jarri behar dira. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko zuzendariak izenpetua egonen da, edo, hura ez badago, zuzendaritza taldeko beste kide batek izenpetuko du.

Eskaera Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera zuzendurik aurkeztuko da, toki hauetako batean: Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetan (2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 7koa), Hezkuntza Departamentuarenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako batean, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautzen duen erregistro elektronikoa erabiliz.

5.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

5.1. Eskabidearekin aurkezteko unean, harekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen NANaren edo AITaren fotokopia (bi aldeetatik), edo pasaportearena.

b) Eskatzailearen curriculum vitae-a, paperean eta euskarri digitalean.

c) Eskatzaileak ikerlanetan duen ibilbidearen deskripzioa, paperean eta euskarri digitalean.

d) Proiektua deskribatzen duen memoria edo haren luzapenarena, paperean eta euskarri digitalean. Gutxienez III. eranskinean aipatzen diren atalak bilduko ditu.

5.2. Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak prozeduraren edozein fasetan eskatzen ahalko ditu argibideak edo datu osagarriak alegaturiko inguruabarrei buruz, agiriei buruz eta eskaerarekin eta esleipenarekin zerikusia duten bestelako inguruabarrei buruz.

5.3. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatzen ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpenik ez bada, agiriak ez dira kontuan hartuko.

6.–Eskaera onartuak eta baztertuak.

6.1. Eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukatu ondoren, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak argitaratuko du, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Nafarroako Bulegoko web orrian, zerbitzu katalogoari dagokion fitxan (www.navarra.es), onartutako eskatzaileen izenen zerrenda, baita baztertutako eskatzaileen izenen zerrenda ere, baztertzeko arrazoia azalduta.

6.2. Baztertutako eskatzaileek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, baztertzeko arrazoia zuzentzen ahal duen dokumentazioa aurkezteko. Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera zuzenduko da dokumentazioa, eta ebazpen honen 4. oinarrian aurreikusitako edozein tokitan aurkeztuko da.

6.3. Atal horrek balizko erreklamazioei helduko die eta eskatzaile onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko du, lehenago aipatutako bideak erabiliz. Baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia zehaztu beharko du.

7.–Eskaeren ebaluazioa. Gehienez 10 puntu.

7.1. Eskatzailearen ibilbidea eta historial zientifikoa, gehienez 3 puntu, honela banatuta:

a) Eskatzailearen curriculum vitae-a: Doktoretza, goi mailako tituluak, irakaskuntzako esperientzia, meritu artistikoak, etab. Gehienez: 1,5 puntu.

b) Eskatzaileak ikerlanetan duen ibilbidea: Argitalpenak, ikerketa-proiektuak, etab. Gehienez: 1,5 puntu.

Merezimenduen egiaztagiria aurkeztuko da.

7.2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna, edo haren luzapenarena. Gehienez 6 puntu, honela banatuta:

a) Finkatutako helburuen berrikuntza, interesa eta garrantzia. Gehienez ere, puntu bat.

b) Ikerlan proiektuak egin lezakeen kontribuzio zientifiko eta/edo teknikoa. Gehienez 1 puntu.

c) Ikerlanak Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan izan lezakeen eragina eta egin diezaiokeen mesedea Gehienez ere, puntu bat.

d) Ikerlanaren bideragarritasuna. Gehienez ere, puntu bat.

e) Diseinu metodologikoaren eta lan planaren egokitasuna, azaldutako helburuei dagokienez. Gehienez ere, puntu bat.

f) Ikerlanaren iraupenaren egokitasuna, ezarritako helburuak kontuan hartuta. Gehienez 0,5 puntu.

g) Aztertzaileak aintzat hartzeko beste aspektu batzuk. Proiektuaren edo haren luzapenaren emaitzen hedapenerako eta zabalkunderako plana eta/edo aukerak. Gehienez ere, 0,5 puntu.

7.3. Bestelako aspektuak, gehienez puntu bat, honela banatuta:

a) Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan lanaldi osoan irakasle ibili izana 2014-1015 ikasturtean. 0,5 puntu.

b) Beste titulu batzuk: hizkuntzak, lanbide-tituluak, etab. Gehienez: 0,5 puntu. Merezimenduen egiaztagiria aurkeztuko da.

8.–Prozeduraren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

8.1. Proiektuen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta hasiko da prozedura. Horretarako, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendaritza nagusiaren ebazpena argitaratuko da.

8.2. Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala izanen da prozeduraren instrukzio organoa, eta ofizioz ezarriko ditu eskaeren datuak eta ebaluazioa zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak, gero ebazpena eman ahal izateko. Zehazkiago, instrukzio jarduketen artean, besteak beste, ondokoak izanen ditu: beharrezkotzat jotzen dituen ebaluazio txostenak eskatzea, ebazpena aplikatzetik sor litezkeen auziak konpontzea eta ebazpena garatzeko eta betetzeko jarraibideak ematea.

8.3. Eskaerak Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak aztertuko ditu.

8.4. Jasotako eskaerak barematu eta gero, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak behin-behineko banaketaren proposamena argitaratuko du Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Nafarroako Gobernuaren web-gunean, www.navarra.es orriko zerbitzuen katalogoaren barrenean dagokion fitxan.

Interesdunek behin-behineko proposamen horren kontrako erreklamazio edo alegazioak aurkezten ahalko dituzte lau egun balioduneko epean, gehienez ere, behin-behineko ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, espedientea interesdunen eskura izanen da Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalean, dagozkien datu zehatzak kontsultatzeko modua izan dezaten.

Erreklamazioak Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari zuzenduko zaizkio. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta, bidezkoa bada, haiek erantzun ondoren, deialdi honetako ikerketa proiektuen behin betiko ebazpena emanen da.

8.5. Deialdia ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez ere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Deialdia Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak ebatziko du, instrukzio organoak proposatuta.

8.6. Proiektuak esleitu zaizkion onuradunen batek ez badu plazarik hartzen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, prozedura honetan sortu den zerrendako hurrengo eskatzaileak eskuratuko ditu proiektuen esleipenak.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Nafarroako Gobernuaren web orrian ere (zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan).

9.–Onuradunen betebeharrak.

9.1. Irakasle onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Oro har, proiektuaren jarraipen egokia egiteko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak ematen dituen jarraibideak onartzea, eskatzen zaizkion txostenak egitea eta ikuskapen-eskaerei kasu egitea.

b) Onartutako ordu liberazioaren xedeko proiektua hura onartzeko ebazpenean adierazitako moduan eta epean egitea.

c) Egindako lanaren berri ematea, deialdiaren 10. oinarriak agintzen duen moduan eta epean.

d) Onetsitako proiektuan edonolako aldaketak egiteko, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari baimena eskatzea, idatziz.

e) Ikerketaren aurrerapenen bat eginez gero argitalpenen, komunikazioen edo beste baliabide baten bidez, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari jakinaraztea.

9.2. Deialdi honetan ezarritako betebehar edo baldintzaren bat betetzen ez bada, ezin izanen da beste proiektu bat egiteko eskaerarik aurkeztu hurrengo bi ikasturteetan.

10.–Proiektuaren segimendua eta amaiera.

10.1. Ikerketa proiektua deialdi honetan ezarritakoaren arabera egin duten irakasleek paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dute egindako lan guztiaren eta emaitzen berri ematen duen testu osoa. Testuak honako atal hauek izanen ditu bere barrenean: egindako proiektuaren memoria osoa, xehetasunez emana, eta ikerlanaren emaitzen berri ematen duten artikulu, argitalpen, hitzaldi eta bestelako ekitaldiak. Hori dena azkeneko ebaluaziorako oinarria izanen da. Aipatu testua Hezkuntza Departamentuko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari aurkeztuko zaio, 2016ko ekainaren 15etik 30era bitartean, eranskin honen 4. oinarrian ezarritako bideetako bat erabiliz.

10.2. Ezarritako epea igarota, dokumentaziorik jaso ez bada, interesdunari errekerimendu formala eginen zaio bost eguneko epe luzaezinean aurkez dezan. Epe berri horretan egin ezean, 9.2. oinarrian ez-betetzeetarako adierazitako ondorioak izanen ditu dokumentazioa ez aurkezteak.

10.3. Azken memoria ikastetxeko zuzendariak ikus-onetsiko du eta, gutxienean, IV. eranskinean aipatutako atalak agertuko dira.

10.4. Espedientearen bukaera.

Aurkeztutako dokumentazioa eta proiektua garatu bitartean izaten diren gorabeherak ikusita, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak ikerketa proiektuen ebaluazio txosten bat eginen du.

Egindako lanaren eta emaitzen ebaluazio negatiboak 9.2. oinarrian ez-betetze kasuetarako adierazitako ondorioak izanen ditu.

Ikerlanaren balorazioa positiboa baldin bada, hurrengo deialdian parte hartzeko baimena emanen zaie irakasleei, proiektu berri batean nahiz aurreko deialdiko proiektuaren luzapen batean, betiere deialdiaren betebeharrak konplitzen badituzte.

11.–Atzera jotzea eta uko egitea.

11.1. Deialdiaren ebazpena eman aurretik, eskatzaileak noiznahi erretiratzen ahalko du bere eskaera, baita ebazpenaren behin-behineko proposamenari alegazioak aurkezteko epean ere. Horretarako, interesdunak ikastetxeko zuzendariaren oniritzia duen idazki bat aurkeztu beharko dio Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, 4. oinarrian ezarritako bideak erabiliz.

11.2. Eskabidean dauden akatsak zuzentzen ez dituen eskatzailearen eskaera baztertu eginen da, 6.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

11.3. Ikerketa-proiektuen deialdia ebatzirik, ezin izanen zaie uko egin.

II. ERANSKINA

Eskabide orria

DEITURAK ETA IZENA

DEIALDIA

NANa/AIT/PASAPORTEA:

2015 / 2016

HELBIDEA (kalea, plaza, zenbakia, solairua)

P. K.

HERRIA

PROBINTZIA

TELEFONOA

SAKELAKO TELEFONOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

DEPARTAMENTU DIDAKTIKOA:

ESPEZIALITATEA:

KONTRATU MOTA:

IKERKETA PROIEKTUAREN GAIA / IZENBURUA

Seinalatzen diren agiriak erantsi dira (x bat jarri dagokion tokian):

NANaren edo AITaren fotokopia (bietan bi aldeetatik), edo pasaportearena.

Eskatzailearen curriculum vitae-a.

Eskatzaileak ikerlanean duen ibilbidearen deskripzioa.

Proiektua edo haren luzapena deskribatzen duen memoria, euskarri digitalean eta paperean.

Iruñean, 2015eko ......aren ............(e)an

(Eskatzailearen sinadura) Nafarroako Goi Mailako
Musika Kontserbatorioaren zuzendaria

III. ERANSKINA

Azalpen memoria

1. Aurrekariak eta “gaia zertan den”. Ikerlanaren oinarri bibliografikoa.

2. Ezarritako helburuak. Espresuki aipatuko da helburuek dakarten berrikuntza, garrantzia eta interes orokorra.

3. Proiektua egiteak Nafarroako goi mailako hezkuntza sistemari nolako onura ekar diezaiokeen espresuki azaltzen duen atala.

4. Ikerlanaren metodologia eta erabiliko diren teknikak.

Proiektua egiteko behar diren bitartekoak.

–Eskuragarri dauden Instalazio, baliabide eta teknikak.

–Egileek beharko lituzketen beste baliabide batzuk.

5. Lanaren kronologia: hasiera eta bukaera datak, ikerlanak izanen dituzkeen faseak eta aurreikusitako epeak betetzeko aukerak.

6. Iturri bibliografiko eta dokumentalen erreferentzia.

7. Ikerlanak erraztu litzakeen aplikazio praktikoen azalpena.

8. Proiektuari loturiko doktoretza tesiaren deskribapena, halakorik baldin badago.

IV. ERANSKINA

Azken memoria

1. Proiektuaren izenburua. Ikastetxea eta departamentua.

2. Ikerlanaren hasierako eta bukaerako datak.

3. Proiektuaren garapen kronologikoa. Egindako aldaketak eta hasierako aurreikuspenen aldean izandako desbideratzeak.

4. Lortutako emaitzak:

–Proiektuaren hasierako helburuen eta lortutakoen azalpen konparatiboa.

–Proiektuak emandako informazio zientifiko eta teknikoa.

–Proiektuaren babespean garatutako doktoretza tesiak.

–Ikerlanaren emaitzei buruzko argitalpenak: artikulu zientifikoak, zabalkuntza-artikuluak, liburuak, etab.

–Biltzar, bilkura eta simposiumetan aurkeztutako lanak.

–Ikerlanaren ondoriozko aplikazio praktikoak.

–Irakaskuntzaren kalitatea hobetzerakoan duen eragin zuzenekoa edo zeharkakoa.

5. Proiektua tamaina handiagoko beste baten barrenean sartua dagoenean, proiektuaren kontestualizazioa eta finantzabideak.

6. Deialdiak ezarritako zailtasun eta abantailen balorazioa.

Iragarkiaren kodea: F1506184