84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGI

2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Oieregiko Kontzejuko Batzarrak, 2015eko martxoaren 31n egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Oieregin, 2015eko apirilaren 17an.–Alkatea, José Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L1506039