84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
14-15/14 kreditu gehikuntzen baterako espedientea,
2014ko ekitaldiko aurrekontuan

2015eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an, aurrekontuan 14-15/2014 aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2014ko aurrekontuan egin diren aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

–311 463 00 kontu-saila.–Transferentzia, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea: 377,00 euro.

–443 60102 kontu-saila.–Hilerriko eskailerak kentzea: 3.436,70 euro.

Guztira: 3.813,74 euro.

Gastuetako kontu-saila hura finantzatzeko:

–870 kontu-saila.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 3.813,74 euro.

Guztira: 3.813,74 euro.

Irañetan, 2015eko apirilaren 17an.–Alkatea, Pedro Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1506040