84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

7E/2015 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioei laguntzak emateko 2015. urteko deialdia onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioek lan esanguratsua egiten dute Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan.

Parte-hartze hori hedatzen da eskola-dinamika bultzatzera bideratzen diren hezkuntzako eta kulturako jarduerak programatu eta antolatzera, ikasleen gurasoen elkarte eta federazioen bidez, baita ikastetxeetako hezkuntza-lanetan beren parte-hartzea sustatzera ere, esate baterako gurasoen prestakuntzarako jarduerak eta parte-hartzea bultzatzekoak, besteak beste.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu du Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioei laguntzak emateko 2015eko deialdia onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioei laguntzak emateko 2015eko deialdia eta haren oinarriak onestea. Deialdia eta oinarriak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

2. Deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, gehieneko gastu hau baimentzen da 2015era luzatutako 2012ko gastuaren aurrekontuan.

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

45.000

425005/42110/4819/324200

2015

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Eskolatze Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko martxoaren 18an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

OINARRI ARAUTZAILEAK ETA ERANSKINAK

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioen aldeko laguntzak 2015ean eskatzeko deialdia

Nafarroako Foru Komunitateko ikasleen gurasoen elkarteen federazioek jarduerak egitea bultzatu eta sustatu beharraz jabeturik, Hezkuntza Departamentuak laguntzak emateko 2015eko deialdi hau argitaratu du. Hauek dira deialdiaren oinarriak:

OINARRIAK

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da ikasleen gurasoen elkarteen federazioek hezkuntza eta kultura arloan antolatutako jarduerak programatu eta antolatzea finantzatzeko laguntzak emateko oinarriak ezartzea.

2. Helburua.

Laguntzen helburua da eskolaren dinamika sustatzea ikasleen gurasoen elkarteen federazioen jardunaren bidez eta haien parte-hartzea bultzatzea ikastetxeetako hezkuntza lanetan.

3. Onuradunak.

Deialdi honetan parte hartzen ahal dute legearen arabera eratutako Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioek, betiere Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan inskribatuta baldin badaude.

4. Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen jarduerak.

4.1. Federazioek honako jarduera hauek aurkezten ahalko dituzte, diruz laguntzen ahal diren jarduera gisa: gurasoen prestakuntza jarduerak, partaidetza sustatzekoak, berdintasunerako hezkuntzari eta bizikidetza baketsuaren garapenari lotutako informazio eta prestakuntza ekintzak, ingurumen hezkuntza, kontsumo arduratsua, aurrezki eta eraginkortasun energetikoa, hondakinen ingurumen kudeaketa zuzena eta abar, baita federazioek antolatu eta zuzentzen dituzten eta federazioko kideei, elkarteei eta hezkuntza komunitateko gainerako kideei zuzenduta dauden edozein jarduera ere.

4.2. Ezin izanen dira diruz lagundu giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetza balioak errespetatzen ez dituzten jarduerak, herritarrentzat iraingarriak izaten ahal diren, haien duintasuna urratzen duten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikurrak edo elementuak agertzen dituztenak, edo jarduera eta argitalpen politikoak.

5. Eskaera aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean aipatutako bideetako edozein erabiliz, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, ekainaren 23ko 70/2009 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala.

6. Aurkeztu beharreko agiriak.

6.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten federazioek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Behar bezala betetako eskabidea, II. eranskineko ereduari jarraikiz.

b) Laguntzen xede diren jarduera guztien deskribapena, III. eranskineko ereduaren araberakoa.

c) Deialdi honetara aurkezten diren jarduera guztien zerrenda-laburpena, IV. eranskineko ereduaren arabera.

d) Laguntza transferentzia bidez jasotzeko eskabide-orria, banketxeak behar bezala betea, Nafarroako Gobernuari laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada, edo aurreko urteetako laguntzak jasotzeko bankuko kontua aldatu bada. Eskabide-orria Interneten eskura daiteke, helbide honetan: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm.

6.2. Aurkeztutako dokumentazioa aski izan ez edo deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, gehienez ere 5 egun balioduneko epean dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko eskatzen ahalko zaie laguntzak eskatzen dituztenei, eta ohartaraziko zaie hala egin ezean ezetsi eginen dela beraien eskaera.

7. Balorazio irizpideak eta diru-laguntzaren zenbatekoa nola finkatuko den.

7.1. Federazio eskatzaile bakoitzari esleitu beharreko zenbatekoa finkatzeko, batzordeak, onartzen diren eskaeren kopuruaz gainera, honako hauek ere hartuko ditu kontuan: federazio bakoitzari atxikitzen zaizkion elkarteen kopurua, kidetuta dauden familien kopurua eta programatutako jardueren kopurua.

7.2. Ondorio horietarako, irizpide hauek kontuan hartuko dira:

a) Federazioentzat bideratutako diru guztiaren %15 zati berdinetan banatuko da onartutako eskaeren artean.

b) Diru guztiaren %25, federazio bakoitzean federatutako elkarteen kopuruaren arabera.

c) Diru guztiaren %30, federazio bakoitzaren elkarteetako familien kopuruaren arabera.

d) %30, federazio bakoitzak 4. oinarrian ezarritakoari loturik egindako jarduerengatik aurkeztutako gastuaren aurrekontuaren arabera.

8. Diru-laguntzak emateko prozedura.

Norgehiagokako prozedura erabiliko da laguntzak emateko, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17 artikuluan aurreikusitako moduan.

9. Prozedura tramitatu eta instruitzeko organoak.

9.1. Eskaerak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu, eta instrukzio organoa Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua izanen da.

9.2. Aurkezten diren eskaerak honako hauek osatuko duten balorazio batzorde batek aztertuko ditu:

–Epaimahaiburua: Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua.

–Epaimahaiko kideak: Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko bi teknikari.

9.3. Batzordearen eginkizuna da aurkezten diren eskaerak baloratzea eta dagokien puntuazioa esleitzea, 7. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz.

9.4. Behin-behineko balorazioa eta kalkulu horretarako aintzat hartutako datuak Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan argitaratuko dira, eskatzaileek behar diren egiaztapenak egin ditzaten. Behin-behineko balorazioan akatsen bat sumatuz gero, eskatzaileek hiru eguneko epea izanen dute behar den erreklamazioa egiteko, balorazioa argitara ematen den egunetik hasita.

10. Ebazpena.

10.1. Aurreko oinarrian adierazitako epea bukaturik, eta, kasua bada, behin-behineko balorazioaren aurka aurkezten diren erreklamazioak azterturik, balorazio batzordeak behin betiko balorazioa egin eta Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari igorriko dio, laguntzak emateko behin betiko proposamena egin dezan.

10.2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari dagokio deialdia ebaztea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenen ondorioz.

10.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hilabete igarotzen badira espresuki ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 23. artikuluan xedatu bezala.

11. Jakinarazpena eta errekurtsoak.

11.1. Deialdiaren ebazpena administrazio prozedurari buruzko legerian ezarritako moduan jakinaraziko zaie interesdunei.

Deialdiaren ebazpena Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan ere argitaratuko du Hezkuntza Departamentuak, honako hauek adierazita: laguntza hauen onuradun diren federazioen zerrenda, bakoitzari ordaindu beharreko dirua eta baztertu diren federazioen zerrenda, halakorik bada, baztertzeko arrazoiak azalduta.

11.2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

12. Laguntzaren ordainketa eta justifikazio ekonomikoa.

12.1. Finantzatzeko moduko gastu justifikatua.

Gastu justifikatutzat joko da, diru-laguntza ordaintzeari begira, diruz lagundutako ekintza edo jarduerarako gastua, betiere 2015eko urtarrilaren 1etik azaroaren 15era bitarte egin eta ordaindu bada.

12.2. Diru-laguntzaren ordainketa.

12.2.1. Diruz lagundutako jarduera bakoitzari dagokion diru-laguntza jasotzeko, entitate onuradunak honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkio instrukzio organoari 2015eko azaroaren 15a baino lehen:

a) Egindako jardueraren gaineko txosten edo memoria labur bat, aurreikusitako helburuak noraino bete diren azalduta. Memoria horri elementu material edo grafikoak (argazkiak) erantsi beharko zaizkio, Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jardueren berariazko erreferentzia azaltzeko. Zehazki, diruz laguntzen den jarduera sustatzeko edo hartaz informatzeko egiten diren agirien ale bana sartu beharko da, eta, hala balegokio, kartelarena, esku-orriarena, triptikoarena edo publizitatearen beste edozein euskarrirena, baita, kasua bada, diruz lagundu diren argitalpenen aleak ere.

b) Gastuen justifikazio kontua. Kontu hori V. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da, jardueran egindako gastuak bilduko ditu eta, horietako bakoitzerako, hartzekoduna, zenbateko osoa eta ordainketaren data adieraziko ditu.

c) Justifikazio kontuarekin batera, hantxe adierazitako gastuak justifikatzen dituzten fakturen jatorrizkoak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira, baita ordainketa benetan egin dela frogatzen duten agiriak ere.

Fakturak indarra duen legediari jarraikiz luzatuak izanen dira, honako datu hauek jarrita: fakturatzen duen enpresaren izena edo sozietate-izena eta IFZ, faktura luzatzen deneko eguna, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatutako objektu edo kontzeptu bakoitza, zigilua, aplikatu den Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) eta luzatzailearen sinadura.

Erreziboak eta/edo kutxako tiketak ez dira inola ere onartuko.

d) Laguntza hartzen duen entitateko idazkariaren ziurtagiria, entitateko buruak ontzat emana, non entitateak ekitaldi horretan organo ofizial edo pribatuetatik harturiko bestelako laguntzak azalduko baitira, horrelakorik bada.

12.2.2. Justifikatutako gastua aurrekontuko gastua baino txikiagoa bada, proportzio berean murriztuko da 7.2.d) oinarrian zehaztutako diru-laguntzaren alde aldakorra.

13. Bateraezintasuna.

Diru-laguntza hau bateraezina izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, Espainiakoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin.

14. Onuradunen betebeharrak.

Hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Diru-laguntza ematea ekarri duten jarduerak oinarri arautzaileei jarraikiz egitea.

b) Diruz lagundutako jardueraren edo proiektuaren publizitate eta hedatze lan guztietan diru-laguntzaren jatorria adieraztea. Ildo horretan, elkarteek sustatzen dituzten eta deialdi honen arabera emandako laguntzak jaso dituzten programetan, argitalpenetan, iragarkietan eta abarretan Nafarroako Gobernuak babestuta daudela adierazi beharko da. Aipamen hori Hezkuntza Departamentuaren jarraibideen arabera egin beharko da.

c) Organo emaileak egin ditzakeen egiaztapenei men egitea.

d) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea diru-laguntza eman duen organoari.

e) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

f) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

g) Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

15. Gardentasun-betebeharrak.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen dituzten entitate onuradunek gardentasunez aritzeko betebeharra izanen dute, bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako kopuruak gainditzen diren zehazteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, eta ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua. b) Hala bada, diru-laguntza ematen duenean entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra edo aurrekontua.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasunari lotutako betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari emandako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabete batekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko deklarazio bat aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

16. Ikuskapena eta kontrola.

Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko.

Bere eskumenen esparruan, Hezkuntza Departamentuak federazio eskatzaileei ofizioz eskatzen ahalko die dokumentazio osagarria aurkezteko, federazioa osatzen duten elkarteen kopuruari eta elkarturiko familiei dagokienez horiek ematen dituzten datuen egiazkotasuna eta, hala denean, horiek ordaintzen dituzten kuotak egiaztatzeko.

Horregatik, deialdira aurkezten diren federazioek dokumentazio hori izan eta, hala denean, eman beharko diote Hezkuntza Departamentuari, egiaztapen eta kontrol jarduketak izan baititzakete.

17. Betebeharrak ez betetzea eta laguntza itzultzea.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoa ez betetzeak, laguntza eman zen xederako ez erabiltzeak, laguntza zertan erabili den ezarritako modu eta epeetan ez justifikatzeak edo gezurrezko datuak emateak laguntza galtzea eta jasotako dirua itzuli beharra ekarriko dute, baita ordainketaren dataz geroztikako berandutza-interesak ordaintzea ere, hala badagokio, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluak ezarritakoaren arabera kalkulatuak, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako gainerako erantzukizunak, besteak beste hurrengo deialdietan parte hartzeko eskubidea galtzea.

18. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta haren aplikazio egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen edo jakinarazten denetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

19. Aplikatu beharreko legeria.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

II. ERANSKINA

Ikasleen gurasoen elkarteen federazioek laguntza jasotzeko eskabidea, 2015. urterako

Federazioaren izena:

Helbidea: ....................................... Telefonoa: ...................................

Herria: ...................................... Posta kodea: ...................................

Jakinarazpen elektronikoa (Posta Zerbitzuak emandako helbide elektronikoa badu) Bai Ez

Baiezkoa bada, helbidea idatzi: .........................................................

IFK/IFZ: ......................... Erregistro zk.: .............................................

Kontseiluko burua: ............................ Telefonoa: ..............................

Afiliatutako elkarteen kopurua: ...........................................................

Federazioak ordezkatzen dituen guraso elkarteetako familien kopurua: ..........................................................................................................

Ezaugarri horiek dituen federazioak eskatzen du Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteentzako laguntzen 2015. urteko deialdian parte hartzea.

Federazioak bere erantzukizunpean deklaratzen du Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan diru-laguntzak jasotzeko ezarritako debeku egoera batean ez dagoela.

Federazioko lehendakariak ziurtatzen du deialdi honetan aurkeztu diren jarduerak kudeaketa batzordeak onetsi dituela eta, halaber, ziurtatzen du eskabidean ageri diren datuak egiazkoak direla.

....................... (e)n, 2015eko ................... aren ........(e)an
Federazioko burua (sinadura eta zigilua)

III. ERANSKINA

Informe-descripción de actividades

Jardueraren izena: .............................................................................

Jardueraren deskribapena: ................................................................

Nori zuzendua: ..................................................................................

Parte-hartzaileen kopurua: ................................................................

Lortu nahi diren helburuak: ................................................................

Jarduerak egiteko egunak (adierazi eguna, hilabetea, urtea, edo aldizkakotasuna): .............................................................................................

Egiteko tokia: ......................................................................................

Jardueraren arduraduna: ....................................................................

Gastuen aurrekontua (kontzeptuak zehaztu):

1.–Kontzeptua:

Zenbatekoa:

2.–Kontzeptua:

Zenbatekoa:

3.–Kontzeptua:

Zenbatekoa:

Guztira: ...............................................................................................

Oharrak: .............................................................................................

....................... (e)n, 2015eko ................... aren ........(e)an

(Oharra: jarduera bakoitzeko bat bete)

IV. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarte eta federazioen aldeko laguntzetarako deialdian aurkeztutako 2015eko jardueren zerrenda eta laburpena.

1.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

2.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

3.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

4.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

5.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

6.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

7.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

8.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

9.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

10.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

11.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

12.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

13.–Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

Zenbatekoa, guztira:

....................... (e)n, 2015eko ................... aren ........(e)an

Federazioko lehendakaria

(Sinadura eta zigilua)

V. ERANSKINA

Gastuen justifikazio kontua

Diruz lagundutako jarduera.

DOKUMENTU ZK.

HARTZEKODUNA

ZENBATEKOA

ORDAINKETA DATA

1

2

3

4

5

6

..

KOSTUA, GUZTIRA

Iragarkiaren kodea: F1504667