84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGARI

Ehiza barrutia enkantean

Igariko Kontzejuak enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, NA-10563 ehiza barrutia errentan emateko, Igariko Kontzejuko mugape osoa hartzen baitu, lursail partikularrak eta Igariko herrilurrak barne.

Hasierako prezioa: 14.000,00 euro (BEZa kanpo), urteko.

Iraupena: 5 urte (2019-2020 denboraldia).

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: 280,00 euro.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Igariko Kontzejuko Etxean. Telefonoa: 948-890436.

Enkantea eginen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamaborzgarren egun naturaleko eguerdiko hamabietan. Proposamenak horren ondotik irekiko dira.

Igarin, 2015eko apirilaren 15ean.–Kontzejuko burua, Celestino Larrambe Pascualena.

Iragarkiaren kodea: L1505968