84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZ

Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Elorzko Kontzejuak, 2015eko apirilaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, behar den bezala, eta hilabetean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Udal Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Elortzen, 2015eko apirilaren 20an.–Kontzejuko burua, Miren Balda Clavería.

Iragarkiaren kodea: L1506022