84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

Faktura elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea

El Bustoko Udaleko Alkatetzak, 2015eko otsailaren 15ean, erabaki zuen Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorraren Plataformari (FACE) atxikitzea, sistema hau gainerako administrazio publikoen eskura jartzen den puntutik eta plataforma hori erabiltzeko baldintzei jarraikiz, El Bustoko Udalaren izenean 5.000 eurorainoko faktura luzatzen duten hornitzaileei faktura elektronikoa luzatzeko eta igortzeko betebeharra kenduta; hori guztia 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legean biltzen diren gainerako baldintza eta salbuespenekin bat.

El Buston, 2015eko apirilaren 16an.–Alkatea, Jesús María Ripa Asensio.

Iragarkiaren kodea: L1505961