84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an, 2015eko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erabaki den kreditu-gehikuntza:

A.–Kreditu-gehikuntza:

GASTUAK:

Kontu-saila: 1-4524-62202.–“Inbertsioa futbol zelaian”: +50.000 euro gehiago.

B.–Finantzaketa:

DIRU-SARRERAK:

Kontu-saila: 1.870.–”Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 50.000 euro.

Donezteben, 2015eko apirilaren 17an.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L1505998