84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

620/2015 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2015eko gastua egiteko baimena ematen duena.

Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, zerbitzu eta programa hauek modu koordinatuan kudeatuz: enplegua, lanean hastea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza sustatzekoak eta Nafarroako enpleguaren egoera eta horren gaineko politikak aztertzekoak. Diru-laguntza horien oinarri arautzaileak 2014. urtea baino lehenago onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Azaldutakoarekin bat, proposamen txostena ikusita eta martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 13. artikuluaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2015eko gastua baimentzea, 291.000 euro, lanerako orientabideko ekintzak gauzatzeko diru-laguntzetarako. Horiek Nafarroako Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 17ko 178/2012 Ebazpenak (Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 10eko 2406/2012 Ebazpenak eta urriaren 30eko 2298/2014 Ebazpenak aldatua) arautu zituen, laneratzeko orientabide eta jarraipen ekintzetarako diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi baitzituen. Espedienteak diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 5004 zenbakia du, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Entitate laguntzaileen ekintzak laneratzeko orientazioa emateko. Konferentzia Sektorialak kofinantzatuak” izeneko 170003-15400-4819-241102 kontu-sailaren kargura.

2. Ebazpen hau Bitartekaritza eta Orientazio Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko martxoaren 26an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1504769