84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURUTAIN

Ikerketa espedientea hastea, Mendigaingo bidearen mugak zehazteko

Burutaingo Kontzejuko Batzarrak, 2015eko martxoaren 3an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Ofizioz hastea Mendigaingo bidearen mugak zehazteko espedientea, katastroko 8. poligonoko 478. eta 479. lurzatien alboko eremuan (lurzati berrantolamenduko 1. poligonoko 15. finka), eta katastroko 8. poligonoko 478. lurzatiaren alboan (Burutaingo lurzati berrantolamenduko 14. finka), 1–2015–02 espedientea, dokumentu honi erantsitako ortoargazkian azaltzen den moduan.

Bigarrena.–Ikerketa espedientea hasteko erabakia ediktuen bidez argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta 15 egunez jendaurrean edukitzea Kontzejuaren eta Udalaren iragarki oholean. Ukituek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak eta agiriak aurkezten ahal dituzte, epe hori bukatu eta biharamunetik hasita hilabetez.

Hirugarrena.–Ikerketa espedientea hasteko erabakia igortzea Anueko Udalera, Nafarroako Gobernuko Toki Administraziora, Azpiegituren Zerbitzura eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunera, bidezkoa iruditzen zaiena alegatzeko aukera izan dezaten.

Laugarrena.–Erabakia jakinaraztea José Ignacio Iragui jaunari, Burutaingo katastroko 8. poligonoko 478. lurzatiaren jabea baita, eta Marta Rípodas Baráibar eta Laura Rípodas Baráibar andreei, Burutaingo 8. poligonoko 479. lurzatiaren jabeak baitira.

Burutainen, 2015eko martxoaren 3an.–Kontzejuko burua, sinadura ulertezina.

ERANSKINA

Mendigaingo bidea. Bide horren mugak zehazteko ikerketa espedientea hasi da

L1505806_0.pdf

Iragarkiaren kodea: L1505806