84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2. poligonoko 97. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Burlatako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko apirilaren 15ean egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, oztopo arkitektonikoak erabat kendu eta igogailua paratzeko, tokiko jabari publikoko 5,00 m² hartuz hegalkinean; horren ondorioz egungo bolumena handitzen da eta, goiko solairuetan, eraikinaren fatxada nagusiaren lerrokadura aldatzen, Elizako zeharkalea-An (udalerri honetako 2. poligonoko 97. lurzatia). Elizako zeharkalea-A, 2ko jabekideen elkarteak aurkeztu du eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatu du 2015eko martxokoa den xehetasun azterlan hau.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burlatan, 2015eko apirilaren 20an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1506010