84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Hirigintzaren Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioaren aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2015eko apirilaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du Buñuelgo Udalaren Plan Orokorreko egiturazko antolamenduko determinazio baten aldaketa puntual baten proiektua, 6. poligonoko katastroko 13. lurzatia aldatzeko, natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua (nekazaritzako produktibitate handikoa) azpikategoriatik natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua (nekazaritzako eta abeltzaintzako produktibitate ertainekoa) azpikategoriara igarotzeko, Los Daríos, SCk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluak ezarritakoa aplikatu beharrez.

Buñuelen, 2015eko apirilaren 27an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1506011