84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2015eko aurrekontuan kreditua sortzea: inbertsio batzuk (2015/3 espedientea). Hasierako onespena

Udalak, 2015eko apirilaren 14an egin osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste, A.F.E.ren 206 artikuluaren salbuespenarekin:

1. Hasiera batez onestea Kontu-hartzailetzak 2015eko apirilaren 7an egindako txostenean agertzen diren kreditu gehikuntzak, Herriko Etxeko 2. solairua egokitzeko, Eskola Publikoan obrak egiteko eta Beralandeta-baratzetako bidea egokitzeko inbertsioak gauzatzeko direnak.

2. Aipatu espedientea (2015/3), Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean aldez aurretik iragarrita, Idazkaritzan edukitzea jendaurrean, 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

3. Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez badago, espediente hau behin betiko onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.

Beran, 2015eko apirilaren 22an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1506244