84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Behin betiko onespena

2015eko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

–Kreditu berezia.

453-48204 kontu-saila.–Diru-laguntza, Untzizu erretiratuen elkartea: 850,00 euro.

Gastuen zenbatekoa: 850,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Finantzaketa:

Kontu-saila: 1-870.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 850,00 euro.

Diru-sarreren zenbatekoa: 850,00 euro.

Arellanon, 2015eko apirilaren 20an.–Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1506057