84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

1.tik 7.era bitarteko aldaketak 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2015eko apirilaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea bost kreditu-gehikuntza eta bi kreditu berezi gaitzeari buruzko espedienteak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar dira espediente hauek. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedienteak aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.

Andosillan, 2015eko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1505801