84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

147/2015 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2015/2016 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musikako goi mailako arte ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egiten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluaren VI. kapituluan arte ikasketak arautzen dira, besteak beste musikako goi mailako ikasketak. 54.2 b) artikuluak ezartzen du musikako goi mailako ikasketak egiteko, beste betebehar akademiko batzuk betetzeaz gainera, beharrezkoa dela sarrera proba bat gainditzea. Proba horretan izangaiek erakutsi beharko dute behar bezalako ezaupide eta trebetasun profesionalak dituztela kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko.

Urtarrilaren 23ko 21/2015 Errege Dekretuaren 12. artikuluan eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren 5. artikuluan, araututa dago goi milako titulua lortzeko irakaskuntza ofizialetan berariazko proba bat eginez sartzeko bidea, betiere izangaiak batxiler-titulua badu edo 25 urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko proba gainditu badu, edo, 19 urtetik gorakoen kasuan, musikako goi mailako arte ikasketetan sartzeko betebehar akademikoen ordezko heldutasun probak gainditu baditu.

Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututako musikako ikasketa profesionalen curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatu zituen abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuak bigarren xedapen gehigarrian ezartzen du hezkuntza administrazioei dagokiela musikako ikasketa profesionalen espedientearen batez bestekoari goi mailako ikasketetan sartzeko proban emanen zaion balorazioa finkatzea.

Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 48/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean musikako goi mailako arte ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko arauak eman dira.

Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 22an emandako 34/2014 Foru Aginduaren bidez, musikako goi mailako arte ikasketen plana ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak martxoaren 20an emandako 102/2015 Ebazpenaren bidez, goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun probarako deia egin zen 2015. urtean.

Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak emandako aldeko txostena ikusirik, bidezkoa da 2015/2016 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musikako arte ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2015/2016 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musikako goi mailako arte ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egitea, ebazpen honi lotu zaizkion oinarri eta eranskinen arabera (hurrenez hurren, I. II. eta III. eranskinak).

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora eta “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorio Profesionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko apirilaren 23an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Oinarriak

1.–Xedea eta eremua.

Ebazpen honen xedea da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musikako goi mailako arte ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egitea 2015/2016 ikasturterako, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, horren bidez arauak eman baitira Nafarroako Foru Komunitatean musikako goi mailako ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko.

2.–Eragina eta balioa.

Sarrera proba gainditzeak ahalmena ematen du soilik 2015/2016 ikasturtean matrikula egiteko, eta ahalbidetzen du ikasketa horiek ematen dituen Estatuko edozein ikastetxetara joateko; betiere, haietan plazarik izanez gero.

3.–Probak egiteko tokia eta egunak.

Probak Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eginen dira (Musikaren Hiria, Antonio Pérez Goyena pasealekua, 1, Iruña).

Dena dela, beste lekuren bat erabili beharko balitz, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak horren berri eman beharko luke, behar den bezala eta behar den denborarekin, bai ikastetxeko iragarki-oholean, bai probak eginen diren tokietan.

Sarrera probak deialdi batean eginen dira. Ekainaren 8tik aurrera hasiko dira, eta behar den denborarekin iragarriko dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren iragarki oholean.

Epaimahai bakoitzak probaren zati bakoitza egiteko eguna eta ordua jakinaraziko ditu, hala nola emaitzak argitara emateko eguna, 48 ordu lehenagotik gutxienez, probak egiten diren tokian.

4.–Betebeharrak.

Musikako goi mailako ikasketetan sartzeko, beharrezkoa izanen da betebehar hauek betetzea:

a) Batxiler-titulua izatea, edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba edo 19 urtetik gorakoentzako heldutasun proba (5. oinarrian agertzen dena) gainditua izatea.

b) Berariazko sarrera proba bat gainditzea, izangaiak ikasketa horiek probetxuz egiteko behar diren ezaupide eta trebetasunak dituela erakusteko.

5.–Ikasketetan sartzeko betebehar akademikoen ordezko heldutasun proba.

Ebazpen honen 4.a) oinarrian ezarritako betebehar akademikoak betetzen ez dituzten 19 urtetik gorako izangaiak heldutasun proba bat gaindituz sar daitezke. Proba hori maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren 5.2 artikuluan aipatzen diren hezkuntzako administrazioek antolatuko dute, dekretu horren bidez arautu baitzen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako arte ikasketen oinarrizko edukia.

Ikasturte honetan, Hezkuntza Departamentuak goi mailako arte ikasketetan sartzeko betebehar akademikoen ordezko heldutasun probarako deialdi bat egin du Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 102/2015 Ebazpenaren bidez.

6.–Probetan inskribatzea.

6.1. Proba egin nahi dutenek izena emateko eskabidea aurkeztu beharko dute, ebazpen honen II. eranskinean adierazitako ereduaren arabera. Bertan, aukeratu nahi duten espezialitatea eta musika tresna aipatu beharko dute. Espezialitate bat baino gehiago egin nahi izanez gero, lehentasunen arabera adieraziko dira.

6.2. Desgaitasunen bat duten izangaiek, horrek galarazten badie probak ohiko baliabideekin egitea, hala adierazi beharko dute inskripzioa egitean eta, eskariarekin batera, desgaitasun mailaren ebazpena edo ziurtagiria, organismo eskudunak emana, aurkeztuko dute, baita irizpen tekniko fakultatiboa eta denbora eta baliabideak egokitzeko eskaria ere. Epaimahaiak neurri egokiak eta bidezkoak hartuko ditu denborak eta baliabideak egokitzeko, eta, betiere, errespetatuko du izangaiaren ezagutzak eta trebetasun profesionalak egiaztatzeko aukera, hartu nahi dituen ikasketak probetxuz egiteko.

6.3. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren, atzerritarren identifikazio txartelaren, pasaportearen, nortasuna frogatzen duen bidaia agiriaren edo bisaren fotokopia, bi aldetakoa.

b) Egiaztagiria, hala balegokio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketarako kontuan sarrera probaren tarifarako ezarritako zenbatekoa ordaindu dela frogatzeko. Zenbateko hura Hezkuntzako Kontseilariaren maiatzaren 19ko 43/2014 Foru Aginduan ezarri zen, agindu horren bidez ezartzen baitira Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak eta ikasleen egoitzenak.

–Inskripzioa berariazko sarrera probetarako: 61,30 euro.

–%50eko hobaria, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat. 30,65 euro.

–%100eko salbuespena, kategoria bereziko familia ugarientzat eta ekintza terroristen biktimentzat, baita haien ezkontide eta seme-alabentzat ere.

c) Familia ugariaren tituluaren fotokopia, edo Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriarena, hala balegokio.

d) Batxiler-tituluaren fotokopia edo hura eskatu izanaren gordekina, titulua lortu badu.

Probetarako izena emateko orduan batxilergoko azkeneko kurtsoa egiten ari diren izangaiek, artikulu honetan aipatutako agiriak izanen ez dituztenez, 2015eko uztailaren 2a baino lehen aurkeztuko dituzte.

e) 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren agiriaren fotokopia, halakorik bada.

f) Goi mailako musika ikasketak egiteko ezarritako betebehar akademikoak betetzen ez dituzten 19 urtetik gorako izangaientzat, Nafarroako Foru Komunitateak edo beste edozein hezkuntza administraziok deitzen duen heldutasun proba gainditu izanaren gordekinaren fotokopia.

Izena emateko orduan, heldutasun proba gainditzeko duten izangaiek eskabidean adierazi beharko dute proba hori egiteko izena eman dutela eta, behin betiko emaitza izan bezain laster, eta, edozein kasutan, matrikula egin baino lehen, hura gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

g) Musikako ikasketa profesionalak egin dituzten izangaiek horien egiaztagiria aurkeztuko dute, lortutako musikako titulu profesionaleko batez besteko nota agertzen duena, edo, hori ezean, ikasketen ziurtagiria.

h) Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera, musikako irakasle titulua duten izangaiek tituluaren fotokopia eta ikasketen ziurtagiria aurkez ditzakete.

i) Izangaiak probara aurkeztutako lanen zerrenda.

j) Minusbaliotasun mailaren ebazpena edo ziurtagiria, organismo eskudunak emana, hala balegokio, baita irizpen tekniko fakultatiboa eta denborak eta baliabideak egokitzeko eskaera ere.

Administrazioak edozein unetan eskatzen ahalko dizkie eskatzaileei eskaerarekin batera aurkeztutako agirien jatorrizkoak edo horien fotokopia konpultsatuak.

6.4. Eskaera non eta noiz aurkeztu.

Eskabidea eta adierazitako dokumentazioa Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan aurkeztuko dira, maiatzaren 6tik 15era, biak barne.

6.5. Eskaera onartuak eta baztertuak.

Inskripzioak egiteko ezarritako epea bukatu ondoan, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioak aditzera emanen du, zentroan bertan, onartutako eskatzaileen izenen zerrenda, espezialitateen arabera, eta, hala balegokio, ibilbideen arabera, bai eta baztertuena ere, eta, kasu horretan, zehaztuko du zergatik dauden bazterturik. Baztertutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, baztertzeko arrazoia zuzentzen ahal duen dokumentazioa aurkezteko. Ebazpen honen 6.4 oinarrian ezarritako tokian aurkeztuko da dokumentazioa. Izan daitezkeen erreklamazioei kasu eginen zaie eta, goi mailako zentroan, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da, eta, baztertuen kasuan, baztertzearen arrazoia zehaztuko da.

7.–Espezialitateak eta ibilbideak.

Espezialitate hauetarako sarrera probak deitu dira: Konposizioa, Musikologia, Pedagogia eta Interpretazioa, ibilbide hauetan: Akordeoia, Harpa, Jazzeko Baxu Elektrikoa, Jazzeko Bateria, Kantua, Jazzeko Kantua, Klarinetea, Klabea, Kontrabaxua, Jazzeko Kontrabaxua, Fagota, Moko-flauta, Zeharkako Flauta, Gitarra, Jazzeko Gitarra Elektrikoa, Oboea, Organoa, Perkusioa, Pianoa, Jazzeko Pianoa, Saxofoia, Jazzeko Saxofoia, Tronboia, Jazzeko Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Jazzeko Tronpeta, Tuba, Txistua, Biola, Biolina eta Biolontxeloa.

8.–Sarrera proba berariazkoaren egitura eta edukia eta probako atal bakoitzaren balorazio partziala espezialitatearen arabera.

Sarrera proba berariazkoaren egitura eta edukia, baita probako atal bakoitzari ematen zaion balorazio partziala espezialitatearen arabera, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduaren eranskinean ezarritakoak izanen dira, horren bidez arauak eman baitira Nafarroako Foru Komunitatean musikako goi mailako ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko.

9.–Sarrera proba berariazkoa gainditzea eta ziurtapena.

Berariazko probaren kalifikazioa bi dezimalekin adieraziko da. Sarrera proba gainditutzat joko da lortzen den azken kalifikazioa, espezialitate bakoitzean probaren atal guztien ponderazio partziala egin ondoren, 5,00 puntukoa edo altuagoa baldin bada.

Sarrera proba berariazkoa gainditzen dituen ikasleei ziurtagiri bat emanen zaie, ebazpen honen III. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa, non besteak beste ikasturtea, espezialitatea eta lortutako kalifikazioa agertuko diren.

10.–Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eskaintzen diren ikaspostuak.

Espezialitate bakoitzean eskaintzen den ikaspostu kopurua Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 98/2010 Ebazpenean eta Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 137/2010 Ebazpenean adierazten dena izanen da. Ebazpen horietako lehenak Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitate bakoitzean eskura daitezkeen ikaspostuen urteko eskaintza zehaztu zuen, eta bigarrenak martxoaren 26ko 98/72010 Ebazpenaren eranskina aldatu.

11.–Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan onartzea.

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduaren 10. artikuluan jasotzen den bezala, Musikako Titulu Profesionala izatea aintzat hartuko da musikako goi mailako ikasketetako sarrera probaren azken kalifikazioan.

Sarrera proba berariazkoa gainditu eta Musikako Titulu Profesionala edo Musikako Irakasle Titulua (irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera) duten ikasleen kasuan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan sartzeko azken puntuazioa kalkulatzeko, beren ikasketa espedientearen batez besteko notaren araberako puntuazio gehigarria erantsiko zaio sarrera proba berariazkoan lortzen duten notari.

Berariazko sarrera proba gainditzen duten izangaiei ikasketa profesionalen balorazioa gehitu ondoren, espezialitate bakoitzerako eta, hala badagokio, musika tresna bakoitzerako zerrenda bakar bat osatuko da, puntuazio altuenetik txikienera ordenatua.

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan onartzea espezialitate bakoitzerako bakarka lortzen den puntuazioaren arabera eginen da, altuenetik txikienera.

Onarpen prozesua bukatuta ikasposturik gelditzen bada, Kontserbatorioak beste ikastetxe bateko proba gainditu duten ikasleei esleitzen ahalko dizkie.

12.–Epaimahaia.

Espezialitate bakoitzerako epaimahai bat osatuko da, hiru kide izanen dituena: epaimahaiburua, idazkaria eta epaimahaikidea. Gainera, Interpretazioaren espezialitatean, musika tresnaren araberako epaimahaiak eratzen ahalko dira.

12.1. Epaimahaien osaera.

Ikastetxeko zuzendaritzak ikastetxean kasuan kasuko espezialitatean dauden irakasleen artetik aukeratuko ditu epaimahaikideak. Horrelako irakasle aski ez badago, antzeko espezialitateetako irakasleengana joko da. Epaimahaiak ariketen arloetako irakasleen aholkularitza izan dezake, hala erabakiz gero.

12.2. Epaimahaien publikotasuna.

Epaimahaien osaera probak egin baino gutxienez bost egun lehenago iragarriko da, probak eginen diren tokiko iragarki oholetan.

13.–Elkarrizketa.

Epaimahaiak elkarrizketa bat egiten ahalko die izangaiei, bakoitzaren prestakuntza eta lanbide esperientzia ezagutzeko eta, goi mailako musika ikasketak direla-eta, dituzten asmoak ezagutzeko. Epaimahaiak ikasleen jardueren eta esperientzien gaineko egiaztagiriak eska ditzake.

14.–Erreklamazioak.

Proben kalifikazioen aurkako erreklamazioak, halakorik bada, epaimahaiburuari zuzenduak, probak egiten diren tokian aurkeztuko dira, bost egun balioduneko epean, emaitzak argitaratzen direnetik hasita. Erreklamazioak han bertan ebatzi eta argitaratuko dira, erreklamazioak aurkezteko epea bukatu ondoko hamar egun balioduneko epean. Ebazpen horien kontra, izangaiak beste erreklamazio bat jar dezake Hezkuntza Departamentuko Ikuskapen Zerbitzuari zuzendua, argitaratu eta hurrengo bost egunetan.

15.–Dokumentazioa gordetzea.

Goi mailako musika ikasketak egiteko sarrera probaren prozesuan sortzen diren agiri guztiak bi hilabetez gordeko dira gutxienez, probak egiten direnetik hasita.

II. ERANSKINA

Eskabidea, 2015/2016 ikasturtean musikako goi mailako arte ikasketetarako sarrera probak egiteko

1. Datu pertsonalak:

Izen-deiturak:

NANa/AITa/Pasaportea

Nazionalitatea:

Jaioteguna:

Jaioterria:

2. Helbidea:

Kalea/Plaza:

Zk./Solairua:

P.K.:

Herria:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

3. Erantsitako agiriak:

NAN/AIZaren fotokopia (bi aldeetatik) edo pasaportearena.

Batxiler-tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren gordekina.

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren agiriaren fotokopia.

19 urtetik gorakoak heldutasun proba gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia.

Musikako titulu profesionalaren fotokopia, batez besteko nota agertzen duena, edo ikasketen ziurtagiri osoa.

Musikako irakasle tituluaren fotokopia 2618/1966 Dekretuaren arabera, eta ikasketen ziurtagiri osoa.

Behar den tarifa ordaindu izanaren gordekina.

Familia ugariaren tituluaren fotokopia, edo Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriarena.

Minusbaliotasun mailaren ebazpena edo ziurtagiria eta irizpen tekniko fakultatiboa.

Denborak eta baliabideak egokitzeko eskaera.

4. Aurkezteko zain:

2014/15 ikasturtean Batxilergoko 2. kurtsoa egiten ari da. Gainditzeko zain.

Betebehar akademikoen ordezko den 19 urtetik gorakoentzako heldutasun proban inskribaturik dago. Gainditzeko zain.

5. Sarrera probak zein musika tresnarekin eginen dituen:

6. Izangaiak probara aurkeztutako lanen zerrenda:

7. Eskatzen dut: 2015/2016 ikasturtean musikako goi mailako arte ikasketetan sartzeko probetarako eskaera hau onar diezadatela, espezialitate hauetan:

1.a

2.a (aukeran)

3.a (aukeran)

Aitortzen dut aurkeztutako datuak eta agiriak egiazkoak direla.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

(Sinadura)

Epaimahaiburua. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa.

III. ERANSKINA

2015/2016 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musikako goi mailako ikasketak egiteko sarrera probak gainditu izanaren egiaztagiriaren eredua

................................... jaunak/andreak, musikako goi mailako arte ikasketak egiteko .......... espezialitateko sarrera probetako epaimahaiko idazkari gisa, .......................... Ebazpenaren arabera,

Ziurtatzen dut:

............................. izangaiak ....................................... puntu lortu dituela musikako goi mailako arte ikasketak ...................... espezialitatean egiteko Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak deitutako sarrera probetan. Ibilbidea: ....................................

Proba horrek 2015/2016 ikasturterako balio du bakar-bakarrik, eta ez du beste ondoriorik.

Eta hala ager dadin, honako ziurtagiri hau sinatzen dut,

Iruñean, 2015eko .........aren ...........(e)an

Epaimahaiburuak O.E.

Idazkaria

Iragarkiaren kodea: F1506324