84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

751/2015 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko lanetan aritzeko zenbait lanpostu huts (azkenean 63) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari amaiera ematen diona. Lanpostu horietatik 4 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 1279/2013 Ebazpenaren bitartez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E taldeko edo mailako 58 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostu horietatik 7 lan araubidekoak ziren, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Deialdia 2013ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1350/2013 Ebazpenaren bidez, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren lehen aipatu ekainaren 10eko 1279/2013 Ebazpena aldatu zen, hiru lanpostu gehiago erantsi baitziren, eta haietako baten destinoa aldatu. Ebazpen hori 2013ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 25ean.

Abuztuaren 26ko 1863/2013 Ebazpenaren bidez (2013ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 10ean), izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta irailaren 30eko 2190/2013 Ebazpenaren bidez (2013ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 15ean), behin betiko zerrenda, deialditik hiru lanpostu kentzen zituela.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1137/2014 Ebazpenaren bidez, 7 lanpostu gehitu ziren eta 2 kendu.

Ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako abenduaren 15eko 2757/2014 Ebazpenaren bidez 15 egun naturaleko epea ireki zen zamekin ibiltzeko baldintzak eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimena, eskaintzen diren lanpostuetarako behar direnak, frogatzeko. Ebazpen hori 2015eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an.

Azkenik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 428/2015 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 15 egun naturaleko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Arestian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko lanetan aritzeko zenbait lanpostu huts (azkenean 63) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari. Lanpostu horietatik 4 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Hona hemen esleitutako lanpostuak:

Gloria Monente Lasterra andreari 8019 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Sustapen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María José Alfonso Goñi andreari 31837 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Rosa María López Oses andreari 1544 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, B mailako gida-baimena eta kargak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoak dira.

María Carmen Malo Recalde andreari 30303 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Barañain BHIri atxikia, Barañainen aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Jone Miren Oscoz Irujo andreari 6321 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María Begoña Rico Beaumont andreari 6469 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, B mailako gida-baimena eta kargak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoak dira.

Alberto Ricarte Lezaun jaunari 1313 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, B mailako gida-baimena eta zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoak dira.

María Ángeles Asiáin Urra andreari 2270 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, B mailako gida-baimena eta zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoak dira.

Francisco Javier Zuazu Pina jaunari 31507 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Josu Jáuregui Ojer jaunari 4988 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Otadiko Kristo Santua Gazteen Aterpetxea Zentroari atxikia, Altsasun aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Mikel Delgado Arbe jaunari 2750 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, B mailako gida-baimena eta zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoak dira.

Antonia Romero Fernández andreari 6324 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Maritxu Subiza Armendáriz andreari 62063 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari atxikia, Iruñean aritzekoa.

María Remedios Pérez Ruiz andreari 35774 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Elortzibar DBHIri atxikia, Noainen aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Elena Goñi Martínez andreari 35795 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, San Juan-Donibane IBri atxikia, Iruñean aritzekoa.

Yolanda Casales Pérez andreari 5402 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Cordovillan aritzekoa. Lanpostu horretarako, B mailako gida-baimena eta kargak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoak dira.

David Fermín Arbiol Lázaro jaunari 37 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Cordovillan aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Carlos Perales Villanueva jaunari, borondatezko eszedentziako egoera administratiboan baitago, 4073 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Eva María Burgos Custardoy andreari 34161 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko ETI IIPri atxikia, Tuteran aritzekoa.

Miguel Ángel Murillo Soroa jaunari 35797 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Donapea IIPri atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Andrés Fernández Salinas jaunari 5002 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Raúl González Sáez jaunari 35798 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Donapea IIPri atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Jabier Sainz Pezonaga jaunari 30842 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Zubiarte euskaltegiari atxikia,Uharten aritzekoa. Lanpostu horretarako beharrezkoa da euskaraz jakitea (2. jakite maila).

Ana Belén Cortes Ducar andreari 38049 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Valle del Ebro BHIri atxikia, Tuteran aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María Teresa Aldaba Legaspi andreari 32417 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Navarro Villoslada BHIri atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Jesús María Urrutia Orella jaunari 69908 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko García Orcoyen Ospitaleari atxikia, Lizarran aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María Jesús Balerdi Arrazubi andreari 2927 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko San Jorge Haur Eskolari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Marta Hervas Muñoz andreari 2923 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko San Jorge Haur Eskolari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María Milagros Devora García andreari 5606 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikia, Burlatan aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María Cristina Latasa Goyenaga andreari 60342 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari atxikia, Iruñean aritzekoa, Noain–Ezkirotz (Galar) industrialdean. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Juana María Lesaca Eseverri andreari 5005 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

José Antonio Roncal Lorente jaunari 38048 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Valle del Ebro BHIri atxikia, Tuteran aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Juan José Calavia Ruiz jaunari 35796 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Valle del Ebro BHIri atxikia, Tuteran aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Juliana Aznárez Fraile andreari, borondatezko eszedentziako egoera administratiboan baitago, 34927 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Quintín Mauleon Prieto jaunari 31806 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Joaquín Romera DBHIri atxikia, Mendabian aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María Elena Burguete Elarre andreari 3293 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako San José Zentroari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Iñaki Beloqui Prieto jaunari 66258 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Miren Arantxa Ibarrola Frías andreari 67947 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Marta Esther Moratinos Nuin andreari, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran baitago, 34224 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Eunate BHIri atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako beharrezkoa da euskaraz jakitea (2. jakite maila).

Iñigo Argandoña Salinas jaunari 38047 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María Teresa Capilla Gómez andreari 2947 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Santa Teresa Haur Eskolari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Javier Sola Guinda jaunari 3202 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako San José Zentroari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Noemí Pascual Litago andreari 3311 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako San José Zentroari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Ernesto Zudaire Burgui jaunari 6593 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako San José Zentroari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María Rosario Fernández Araujo andreari 2973 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Egunsenti Haur Eskolari atxikia, Burlatan aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María Sol Sánchez González andreari, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran baitago, 3197 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako San José Zentroari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Leticia Palacios Bescos andreari 2898 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

José Luis Zabaleta Uriz jaunari 68360 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Josefa Domínguez Martín andreari 2937 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Ninia-Etxea Haur Eskolari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Alfonso Echarri Azpiroz jaunari, eszedentzia bereziko egoera administratiboan baitago, 33949 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Berriozar DBHIri atxikia, Berriozarren aritzekoa. Lanpostu horretarako beharrezkoa da euskaraz jakitea (2. jakite maila).

Juana María Burusco Remondegui andreari 6595 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako San José Zentroari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Marta Arbunies Sánchez andreari 3294 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako San José Zentroari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Olivia Vélaz López andreari 3093 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako El Vergel Zahar Etxeari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Ignacio Goldaracena Catalán jaunari 2811 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako El Vergel Zahar Etxeari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

David Marquínez Mauleon jaunari 62999 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko García Orcoyen Ospitaleari atxikia, Lizarran aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

José Fernández Cuesta jaunari 35800 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko ETI IIPri atxikia, Tuteran aritzekoa.

María Asunción García López andreari 68383 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

María Cristina Mayor Arzoz andreari 2816 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako San José Zentroari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

Juan Luis Cerqueira Montes jaunari 2976 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Niño Jesús Haur Eskolari atxikia, Corellan aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

José Luis Carasusan Merchán jaunari 3017 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolari atxikia, Iruñean aritzekoa. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

2. Lehiatzaileak lanpostu esleituaz jabetuko dira, eta destino berrietan hasiko 2015eko apirilaren 20an. Destino berrien jabetza inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) 2015eko apirilaren 20an, lanpostu berrian hasteko unean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan zerbitzu eginkizunetan dauden lehiakideei une horretan bukatuko zaie aipatutako egoera.

b) Halaber, egun horretan amatasun lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran, oporretan edo lanera joatea eragozten dien beste egoera batean dauden lehiakideen lanpostu berriaz jabetzea 2015eko apirilaren 20an eginen da. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua eman beharko dute, bai eta egoera frogatu ere.

c) 2015eko apirilaren 20an zerbitzu berezietako egoera administratiboan edo eszedentzia bereziko egoera administratiboan dauden lehiakideen lanpostuaz jabetzea 2015eko apirilaren 20an eginen da, tramite gehiagorik egin gabe, eta aurreko egoeran segituko dute, salbu eta egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazten badute. Kasu horretan, egun hori baino lehen adierazi beharko dute Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan.

d) Carlos Perales Villanueva jaunaren eta Juliana Aznárez Fraile andrearen kasuan, lekualdatze lehiaketa honetan borondatezko eszedentziako egoera administratiboan direla parte hartu dutenez, lanpostuaren esleipena behin betikoa da eta lanpostuaz jabetu beharko dute Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileen Erregistro Zentralean, 2015eko apirilaren 20an, eta, horrekin batera, jardunera itzuli beharko dute.

e) Halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren 1. puntuaren bigarren lerroaldean xedatutakoarekin bat, lanaldi partzialeko lan-kontratua duten lehiatzaileak, 2015eko apirilaren 20an lanaldi osoko zerbitzuak egitera pasatzen direnak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario bihurtuko dira, lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik beretik, baina lehendik zuten aurreikuspen sozialeko araubideari atxikita segituko dute.

4. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 57 lanpostu hutsik gelditu dira. Honela daude atxikiak:

–2, Hezkuntza Departamentuan, funtzionario araubidekoak: 35804 zenbakia duena, Valle de Aragón DBHIn eta 35813 zenbakia duena, Bardenas Reales DBHIn.

–3, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

1, Nafarroako Ospitalegunean, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, 68889 zenbakia duena. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

2, García Orcoyen Ospitalean, funtzionario araubidekoak, 62644 eta 69909 zenbakia dutenak. Lanpostu horietarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

–3, Vianako Printzea Erakundea–Kulturako Zuzendaritza Nagusian, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentukoan, funtzionario araubidekoak, 34925, 35814 eta 35810 zenbakia dutenak. Lanpostu horietarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

–3, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuan:

1, Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolan, funtzionario araubidekoa, 3014 zenbakia duena. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

2, Nuestra Señora de Roncesvalles Haur Eskolan, funtzionario araubidekoak, 2907 eta 2971 zenbakia dutenak. Lanpostu horietarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

–45 lanpostu, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzian:

19, El Vergel Zahar Etxean, funtzionario araubidekoak, 3082, 3086, 3090, 3112, 3114, 3124, 3143, 3145, 3189, 6592, 7243, 2812, 2814, 3098, 3111, 3117, 3120, 3122 eta 3177 zenbakia dutenak. Lanpostu horietarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

16, Santo Domingo Zahar Etxean: horietatik, 15 funtzionario araubidekoak, 2822, 2996, 3037, 3043, 2820, 2824, 2995, 3003, 3044, 3060, 3065, 3156, 6587, 6589 eta 6590 zenbakia dutenak. Lanpostu horietarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da. Eta 7725 zenbakia duena, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

10, San José Zentroan: 2, funtzionario araubidekoak, 2803 eta 8477 zenbakia dutenak. Lanpostu horietarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da. Eta 8, lan araubidekoak, lanaldi partzialeko kontratuarekin, 2806, 2807, 6597, 6598, 2804, 2805, 2808 eta 2809 zenbakia dutenak. Lanpostu horietarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

–1, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan, Otadiko Santo Kristo Gazteen Aterpetxean, funtzionario araubidekoa, 4995 zenbakia duena. Lanpostu horretarako, zamak erabiltzeko gaitasuna beharrezkoa da.

5. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko, Hezkuntza Departamentuko, Gizarte Politiketako Departamentuko, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko, Osasun Departamentuko, Sustapen Departamentuko eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkari tekniko nagusiei, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetzari, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Zuzendaritzari, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari, Reina Sofía Ospitaleko Langileria Zerbitzuari, García Orcoyen Ospitaleko Langileria Zerbitzuari eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langilearen Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

6. Esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2015eko apirilaren 8an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1505985