1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
57/2015 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala, 2015eko bainu denboraldia eta Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen laginak hartzeko tokien kontrolerako egutegia.
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko otsailaren 15ean onetsitako 2006/7/EE Zuzentarauak, bainurako eremuen kalitatea kudeatzeari buruzkoak, Europako aurreko araudia indargabetu zuen, eta gure barne zuzenbidean sartu da, Bainurako eremuetako uren kalitatea kudeatzeari buruzko urriaren 11ko 1341/2007 Errege Dekretuaren bidez.
Bainurako eremuak kudeatzeko oinarrizko arau esparrua den 1341/2007 Errege Dekretu horren xedeak dira bainuko uretarako osasun irizpideak ezartzea, ingurumenaren kontserbazioa, babesa eta hobekuntza, eta, arlo horretan, gutxieneko xedapenak ezartzea kontrolerako, sailkapenerako, kudeaketa neurriak hartzeko eta jendeari informazioa emateko.
Errege dekretu horren 3. artikuluan agintarien definizio batzuk sartu dira, besteak beste osasun agintariarena, hau da, autonomia erkidego bakoitzaren esparruan agindu horretan ezarritako osasun arloko baldintzak betearazteko ardura duenarena. Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 134/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluarekin bat, Osasun Zuzendaritza Nagusiari dagozkio osasun agintaritza betetzea eta esku-hartze publikoaren eginkizunak, banakakoen eta gizataldeen osasunaren arloan. Era berean, 14. artikuluak Osasun Publikoaren Zerbitzuari esleitzen dio osasun publikoa babesteko eginkizuna, zentro eta jarduera publikoen osasun eta higiene arloei dagokienez.
Eginkizun horiek direla eta, Osasun Departamentuarena da 1341/2007 Errege Dekretuan araututako zenbait alderdiren gaineko eskumena eta, zehazki, bainurako eremuak, laginak hartzeko tokiak, kontrolerako egutegia eta bainurako denboraldia ezartzea eta zentsu ofizialeko altak eta bajak proposatzea.
Errege dekretuaren 4.2 artikuluan ezartzen denez, urtero, martxoaren 20an beranduenez, agintari eskudunek Bainurako Eremuen Zentsuko gutxieneko informazioa erantsiko dute, Osasun eta Kontsumo Ministerioak 14.1 artikuluan xedatutakoa bete dezan, eta 4.3 artikuluan ageri den gutxieneko informazioa emanen da.
1341/2007 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluak ezartzen du zer maiztasunez egin beharko diren bainurako uren kalitatearen parametroen kontrol analitikoak eta ikusiz zehaztekoak, eta 4.3.b) artikuluak, berriz, ezartzen du urte bakoitzeko martxoaren 20a baino lehen agintari eskudunek zehaztuko dutela laginak hartzeko toki bakoitzeko kontrolerako egutegia.
1341/2007 Errege Dekretuaren 4.4 artikuluak adierazten du hasierako zentsu ofiziala izanen dela errege dekretu hori argitaratu ondoko bainurako lehen denboraldiari dagokiona. Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 653/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu zen.
Horregatik, Osasuneko zuzendari nagusiak eman zuen martxoaren 25eko 653/2009 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuak, 2009ko bainu denboraldia eta laginak hartzeko tokien kontrolerako egutegia onetsi zituena.
Bainurako Eremuetako Batzordean erakunde hauen ordezkariak daude: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Uraren Zerbitzua, Ebroko Ur Konfederazioa, Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloko Ingurumena Babesteko Brigada eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua. Bada, batzorde horrek 2015eko bainu denboraldia antolatzea proposatu du. Bertan proposatzen da aldatzea Osasuneko zuzendari nagusiak eman zuen martxoaren 25eko 653/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala, eta bainurako beste eremu baten alta ematea eta jakinaraztea Osasunaren, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Ministerioari 2015eko martxoaren 20ko data baino lehenago, Osasuna eta Kontsumo Ministerioaren web atariaren bidez (NÁYADE sistema). Gainera, beste laginketa-gune bat gehitzen da, Allozko urtegia 1 (Lerate, Gesalatz) bainurako eremuan; 2015eko bainu denboraldia noiz izanen den zehazten da, baita laginketa-guneen kontrolerako egutegia ere.
Bainurako uren beste eremua da Urederra ibaia 2 izenekoa, “ibaiko igerilekua” laginketa-gunea, Artabiako Kontzejuan dagoena (Allingo udal mugapean), informazio sistema nazionalaren kodea ES22000011C31011A1 eta koordenatuak UTM ETRS89, X: 575187, Y: 4731752.
Laginketa-gune berria Lerateko bainurako eremuan (Gesalatz). 2. laginketa-gunea da, “Playa” izenekoa, informazio sistema nazionalaren kodea ES22000120C31120A2 eta koordenatuak UTM ETRS89, X: 586989, Y: 4730458.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. 1 artikuluan eta Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenean (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen esku zenbait eskumenen erabilera utzi zuen) ematen zaizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala, zeinek biltzen baitu Osasuneko zuzendari nagusiak eman zuen martxoaren 25eko 653/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako zentsua, 2009ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ekoan, argitaratua; bainurako beste eremu baten alta ematen da eta laginketa-gune bat gehitzen da, Allozko urtegia 1 (Lerate, Gesalatz) bainurako eremuan.
Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofizial berria ebazpen honen 1. eranskinaren taulan eman da.
Bainurako uren beste eremua da Urederra ibaia 2 izenekoa, “ibaiko igerilekua” laginketa-gunea, Artabiako Kontzejuan dagoena (Allingo udal mugapean), informazio sistema nazionalaren kodea ES22000011C31011A1 eta koordenatuak UTM ETRS89, X: 575187; Y: 4731752.
Laginketa-gune berria Lerateko bainurako eremuan (Gesalatz). 2. laginketa-gunea da, “Playa” izenekoa, informazio sistema nazionalaren kodea ES22000120C31120A2 eta koordenatuak UTM ETRS89, X: 586989, Y: 4730458.
2. Komunitateko baldintza meteorologiko bereziak direla-eta, bainurako denboraldia 2015ean ondoko hau izanen da:
–2015eko ekainaren 1etik irailaren 15era, bainurako eremu hauetarako: Morea baltsa 1 (Beriain), Manantial agua salada 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).
–2015eko uztailaren 14tik abuztuaren 14ra, bainurako eremu hauetarako: Urederra ibaia 2 (Artabia, Allin), Ezka ibaia 1 (Burgi), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu), Urederra ibaia 1 (Zudairi, Ameskoabarren), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugapea), Anduña ibaia 1 (Otsagabia) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).
3. Foru Komunitateko zentsu ofizialeko bainurako eremuetan ur laginak hartzeko kontrolerako egutegia, 2015eko bainurako denboraldikoa, onestea. Hau da:
–Hasierako laginketa: ebazpen honen 2. puntuan ezartzen den bainurako denboraldia hasi aurreko hamabostaldian bainurako uren lagin bat hartuko da, kontrolatzeko.
Hasierako laginketa honela eginen da:
– 2015eko maiatzaren 26an bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Manantial agua salada 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (laginketa-gune bietan) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).
–2015eko ekainaren 29an bainurako eremu hauetan: Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugapea), Anduña ibaia 1 (Otsagabia) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).
–2015eko ekainaren 30ean bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 2 (Artabia, Allin), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu), Urederra ibaia 1 (Zudairi, Ameskoabarren),
–Kontrol programatua:
2015eko bainurako denboraldian, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, uraren zortzi lagin gutxienez hartuko dira, egun hauetan:
–2015eko ekainaren 2an, 16an eta 30ean, uztailaren 14an eta 28an, abuztuaren 11n eta 25ean eta irailaren 8an bainurako eremu hauetan: Manantial agua salada 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (laginketa-gune bietan) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).
–2015ko ekainaren 2an, 16an eta 30ean, uztailaren 13an eta 27an, abuztuaren 10ean eta 24an eta irailaren 8an Morea baltsa 1ean (Beriain).
Gainerako bainurako eremuetan, 2015eko bainurako denboraldian, uztailean eta abuztuan uraren lau lagin gutxienez hartuko dira, egun hauetan:
–Uztailaren 13an eta 27an; abuztuaren 10ean eta 24an bainurako eremu hauetan: Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugapea), Anduña ibaia 1 (Otsagabia) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).
–2015eko uztailaren 14an eta 28an; abuztuaren 11n eta 25ean bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 2 (Artabia, Allin), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu) eta Urederra ibaia 1 (Zudairi, Ameskoabarren).
4. Informazio osoa honako hauen web orrialdeetan ikusten ahal da: Osasun Ministerioarenean, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna delakoan (“Náyade” Bainuko Uren Informazio Sistema Nazionalaren bidez), Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarenean (“Ura Nafarroan” bainuko urak kontrolatzeko sarearen bitartez) eta Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarenean.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Uraren Zerbitzura, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusira, Ebroko Ur Konfederaziora, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kudeaketako zuzendaritzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.ri (NILSA), Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, Allingo, Ameskoabarrengo, Burgiko, Zarrakazteluko, Lizarrako, Beriaingo, Gesalazko, Nabaskozeko, Otsagabiko, Tuterako eta Uztarrozeko udalei, eta Artabiako, Lerateko, Nabaskozeko, eta Zudairiko kontzejuei, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoari; halaber, aditzera ematea horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen jurisdikzio ordenari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Iruñean, 2015eko apirilaren 9an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaria, María Soledad Aranguren Balerdi.
I. ERANSKINA Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala |
| KONTZEJUA | UDALERRIA | BAINURAKO EREMUAREN IZENA | LAGINKETA-GUNEA | X–UTM ETRS89 | Y–UTM ETRS89 | INFORMAZIO NAZIONALEKO SISTEMAREN KODEA |
1 | Artabia | Allin | Urederra ibaia 2 | Ibaiko igerilekua | 575187 | 4731752 | ES22000011C31011A1 |
2 | | Beriain | Morea baltsa 1 | Morea baltsa | 611707 | 4731866 | ES22000109C31109A1 |
3 | | Burgi | Ezka ibaia 1 | Presa | 663443 | 4731528 | ES22000059C31059A1 |
4 | | Zarrakaztelu | Aragoi ibaia 1 | Presa | 630151 | 4695037 | ES22000067C31067A1 |
5 | | Lizarra | Manantial Agua Salada 1 | Pileta | 578844 | 4724503 | ES22000097C31097A1 |
6 | Lerate | Gesalatz | Allozko urtegia 1 | Alor biribila | 587142 | 4730533 | ES22000120C31120A1 |
| | | | Playa | 586989 | 4730458 | ES22000120C31120A2 |
7 | | Nabaskoze | Benasako arroila 1 | Ibaiko igerilekua | 653819 | 4729984 | ES22000181C31181A1 |
8 | | Otsagabia | Anduña ibaia 1 | Ibaiko igerilekua | 656555 | 4752738 | ES22000185C31185A1 |
9 | | Tutera | Pulguer baltsa 1 | Pulguer baltsa | 607020 | 4656525 | ES22000232C31232A1 |
10 | | Uztarroze | Uztarroze ibaia 1 | Ibaiko igerilekua | 668042 | 4751018 | ES22000247C31247A1 |
11 | Zudairi | Ameskoabarrena | Urederra ibaia 1 | Zentrala | 571209 | 4736463 | ES22000013C31013A1 |
F1505733 |
Iragarkiaren kodea: F1505733