1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
174/2015 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko ikastetxeetan hezkidetzako jardunbide egokien deialdia onesten duena 2013-2014 eta/edo 2014-2015 ikasturteetarako.
Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuak txosten batean proposatu du Nafarroako Gobernuko ikastetxeetan hezkidetzako jardunbide egokien deialdia onestea 2013-2014 eta/edo 2014-2015 ikasturteetarako.
Deialdiaren xedea da Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek hezkidetza integratzeko 2013-2014 eta/edo 2014-2015 ikasturteetan sustatu eta gauzatzen dituzten proiektu didaktikoak edo ekintza puntualak aintzatestea eta balioestea jendaurrean, Nafarroako hezkuntza komunitate osoaren aurrean alegia. Pertsonen garapen osoa sustatzeko eta sexuen artean hierarkiarik eta desberdintasunik gabeko sozializazioa errazteko hezkuntza komunitateak egiten duen lanari aintzatespena ematea da xedea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Gobernuko ikastetxeetan hezkidetzako jardunbide egokien deialdia onestea 2013-2014 eta/edo 2014-2015 ikasturteetarako. Oinarriak I. eranskinean daude.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian (http://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio) argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzura eta Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Deialdi honen eta beronen oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2015eko apirilaren 16an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
I. ERANSKINA
Nafarroako Gobernuko ikastetxeetan hezkidetzako jardunbide
egokien sariak 2013-2014 eta/edo 2014-2015 ikasturteetarako
1.–Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek hezkidetza integratzeko 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan sustatu eta gauzatzen dituzten proiektu didaktikoak edo ekintza puntualak aintzatestea eta balioestea jendaurrean, Nafarroako hezkuntza komunitate osoaren aurrean alegia. Pertsonen garapen osoa sustatzeko eta sexuen artean hierarkiarik eta desberdintasunik gabeko sozializazioa errazteko hezkuntza komunitateak egiten duen lanari aintzatespena ematea da xedea.
2.–Parte-hartzaileak.
Deialdi hau irekia da, bertan parte har dezaten Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleek, 2013-2014 eta/edo 2014-2015 ikasturteetan bakoitzaren ikastetxean hezkidetza integratzeko ekimenen bat gauzatu duten guztiek.
3.–Balorazio irizpideak.
Honako hauek baloratuko dira bereziki:
–Berdintasuna UPOan, eskolako curriculumean eta ziklo eta maila guztien ohiko jardueran sartzea 2013-2014 eta/edo 2014-2015 ikasturteetan.
–Hezkidetzako jardunbide egokitzat hartutako jarduerak egitea ekintza osagarrietan eta gelakoetan.
–Hezkuntza komunitatearen inplikazioa proposatutako jardueretan.
–Egindako lanak kanpoan zabaltzea: hedabideak, Internet, erakusketak, materialak lagatzea beste ikastetxe batzuei, etab.
–Hezkuntza Departamentuko “Coeducando” blogean parte hartzea, ikastetxean egindako jardueren materiala (argazkiak, bideoak, aurkezpenak, testuak, etab.) jarriz besteek ikusteko eta konpartitzeko.
–Hezkuntza Departamentuko hezkidetza taldeak prestatutako hezkidetzako maletak erabiltzea.
–Ikastetxearen eta beste entitate, elkarte eta erakunde batzuen arteko elkarlana.
4.–Epaimahaia.
Batzordeburua:
Andrés Jiménez Abad: Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuko zuzendaria.
Mahaikideak:
José Manuel Blanco Huguet: hezkidetzako koordinatzailea.
Amelia Fdez de Monje Arregui: hezkidetzako koordinatzailea.
Mahaikide idazkaria:
Susana Puyo Villafranca: Irakasleentzako Arretaren, Bizikidetzaren eta Berdintasunaren Bulegoko burua.
5.–Sariak.
Epaimahaiak deialdian jardunbide egokien sari bat, bi edo hiru ematea proposatuko du. Hauek osatzen dute saria:
–Egiaztagiri/ziurtagiri bat parte hartzen duten irakasleentzat.
–“Haziaren Itzala” eskulturaren erreplika txikia saria lortu duen ikastetxerako.
6.–Eskabidea eta lanak aurkezteko modua.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko dute irakasleek:
1. Deialdi honetan parte hartzeko eskabidea, behar bezala betea (II. eranskina). Administrazioa eskabidean agertzen den taldeko arduradunarekin harremanetan jarriko da edozein gauza eskatzeko.
2. Fitxa-memoria (III. eranskina), egindako lana azaltzeko laburpenarekin.
3. Dokumentazio grafikoa, fitxa-memorian zehaztutako jarduerak egin direla frogatzeko: argazkiak, bideoak, estekak, aurkezpenak, USBa, CDa, etab.
4. Erantzukizuneko aitorpena, irakasle guztiek sinatua, aurkeztutako lanak ez duela aurretik inolako saririk jaso eta ez dela argitaratu adierazten duena.
5. Ikastetxeko zuzendariaren egiaztagiria, ziurtatzen duena deialdira aurkeztutako pertsona guztiek (zehaztuta haietako bakoitzaren izena, deiturak, eta identifikazio fiskaleko zenbakia) ikastetxean lan egiten dutela eta/edo lan egin dutela esperientzia gauzatzen ari zen bitartean.
Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu betetzen deialdian eskatutako baldintzak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 70. artikuluan araututakoak, eskatzaileei eskatuko zaie hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko edo aginduzko agiriak eransteko, aipatutako lege testuaren 71.1 artikuluan ezarritakoarekin bat. Epe horretan ez bada zuzenketarik egiten, ulertuko da eskaera bertan behera uzten dutela, eta eskabidea besterik gabe artxibatuko da, arestian aipatutako legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako ondorioekin.
Dokumentazio hau Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko da (Santo Domingo, z.g., 31001 Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako tokietako edozeinetan. Eskabidea posta bulego batean aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
6.–Aurkezteko epea.
Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 2015eko ekainaren 22an bukatuko da.
7.–Lanen publizitatea eta argitara ematea.
Deialdia eta hark eragindako ekintzak, onartu eta baztertutako eskabideak, eta azkenean saria jasotzen duten ikastetxeak publiko eginen dira Hezkuntza Departamentuko web orrian (http://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), Nafarroako Atarian (http://www.navarra.es/home_eu/) eta “Coeducando” blogean (http://coeducando.educacion.navarra.es), interesdunek kontsulta ditzaten. Departamentuak eskatu ahal izanen die talde irabazleei egindako eta/edo erabilitako materiala aurkez dezatela jendaurrean jartzeko egokiak diren ikus-entzunezko euskarrietan edo euskarri telematikoetan.
II. ERANSKINA
Hezkidetzako jardunbide egokien sarietan (2013-2014 eta/edo 2014-2015 ikasturteetarako) parte hartzeko eskabidea (PDF).
III. ERANSKINA
Hezkidetzako jardunbide egokien sarietarako (2013-2014 eta/edo 2014-2015 ikasturteetarako) azken memoria (PDF).
Iragarkiaren kodea: F1505900