4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MADRILGO LAN ARLOKO 31. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 255/2015 prozedura arrunta
Zitazioa agindu duen organoa: Madrilgo Lan arloko 31. epaitegia.
Zein auzitan: 255/2015 judizioa, Eva María Ortiz Sánchez andreak sustatua, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta.
Zitatua: Vino y Gastronomía Comunicación SL, judizio horretan alderdi demandatua den aldetik.
Zitazioaren xedea: adiskidetze-ekitaldian eta judizioan parte hartzea, eta, hala badagokio, Vino y Gastronomía Comunicación SLk judizioko egitate eta inguruabarren gainean eskatutako galdeketa erantzutea, epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.
Non eta noiz agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan agertu behar du (Princesa kalea, 3, 9. solairua, 28008), 1A judizio-aretoan, 9. solairuan baitago, 2015eko maiatzaren 4ko 10:20an.
Legezko ohartarazpenak:
1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ez da galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslari dela deklaratu beharrik izan gabe (LJLaren 83.3 artikulua).
Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (LJLaren 59. artikulua).
2.–Erabili nahi diren frogabide guztiak eraman behar dira judiziora (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 artikulua).
3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore batek nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatu batek ordezkatuta agertzeko asmorik badu, hala adierazi beharko zaio epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (LJLaren 21.2 artikulua).
4.–Agertzen ez bada eta bidezko arrazoirik frogatzen ez bada, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91. artikuluari dagokionez), eta horrez gain, aurrez entzunaldia emanda, 180 eta 600 euro bitarteko isuna jartzen ahalko zaio (PZLaren 304. eta 292.4 artikuluak).
5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.
Zitatuak Epaitegiko Idazkaritzan aztertzen ahal ditu autoak, judizioa egiten den egunera arte.
Madrilen, 2015eko apirilaren 9an.–Idazkari judiziala, Amalia del Castillo de Comas.
Iragarkiaren kodea: J1505969