4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Enkantearen deialdia. 2/2014 betearazpena
Mª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala
Aditzera ematen dut:
Eduardo Cornago García eta Abel Jiménez Carrascosa jaunek eskaturik Electricidad Garci SLren aurka bideratu den 0000002/2014 betearazpen-prozeduran, enkante bidez ondasun hau besterentzea erabaki da:
1. lotea: 3942CVT matrikulako ibilgailua, Renault markakoa, Kangoo modelokoa, prezintatuta dagoena Tuterako Santos Nevot Moracho kalean (Nafarroa), ate gorriko etxabe batean, 3. zenbakiko atariaren parean. Etxabea Tuterako Catarroso Paños kaleko 9. zenbakiari dagokio.
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 1.900 euro.
2. lotea: 9247GNH matrikulako ibilgailua, Renault markakoa, Trafic modelokoa, prezintatuta dagoena Tuterako Tejerias kaleko 53ko etxabeen komunitatean (sarrera Virgen de la Cabeza kaletik, Estíbaliz Gavarri botikaren ondotik).
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 3.400 euro.
–Enkantearen lekua, eguna eta ordua: 2015eko maiatzaren 29a, 10:15ean, organo honen 103. judizio-aretoan (lehen solairua).
Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen egoitzan ikus daiteke.
Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.
Iruñean, 2015eko apirilaren 13an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1505803