4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Enkantearen deialdia. 2/2014 betearazpena
Lourdes M.ª García Ruiz andrea, Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut:
Eduardo Cornago García eta Abel Jiménez Carrascosa jaunek eskaturik Electricidad Garci SLren aurka bideratu den 2/2014 betearazpen-prozeduran, enkante bidez ondasun hau besterentzea erabaki da:
1. lotea: 0911 BRB matrikulako ibilgailua, Citroën markakoa, Berlingo 1.9 D modelokoa, prezintatuta dagoena Tuterako Tejerías kaleko 53an (Nafarroa).
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 3.500 euro.
2. lotea: 5304GNH matrikulako ibilgailua, Chevrolet markakoa, Captiva 2.0 modelokoa, prezintatuta dagoena Tuterako Díaz Bravo kaleko 18-20an (Nafarroa).
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 11.700 euro.
Enkantearen lekua, eguna eta ordua: 2015eko maiatzaren 15eko 10:15ean, organo honen 103. judizio-aretoan (lehen solairua).
Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen egoitzan ikus daiteke.
Egindakoa ikusita, eta adierazitako enkanteak ahalik emaitza hoberena izan dezan ziurtatzeko, Langileen Estatutuaren 32.1 eta 32.3 artikuluek exekuzio honen kredituak lehentasunezkotzat hartzen dituztenez, enkanteko ondasunen salmenta kargarik gabe eginen da, lehentasun hori dela-eta atzeratu egin baita Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren alde enbargoaren oharretan ageri den karga.
Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.
Iruñean, 2015eko apirilaren 10ean.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1505557