83. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 17/2015 falta-judizioa

Elena Recio Sánchez, idazkari judiziala. Aditzera ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den 17/2015 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Nabril Mourjaneri zitazioa egitea 2015eko maiatzaren 14ko 10:45ean ager dadin 302. judizio-aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan alderdi gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaio agertzen ez bada eta ez agertzeko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota gera dadin eta Nabril Mourjaneri zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko apirilaren 17an.–Idazkari judiziala, Elena Recio Sánchez.

Iragarkiaren kodea: J1505926