4. PROZEDURA JUDIZIALAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
1534-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa,
Nafarroan kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzen dituen abenduaren 2ko 24/2014 Foru Legearen aurka
Konstituzio Auzitegiak aurtengo apirilaren 14ko Osoko Bilkuran emandako probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 1534-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Gobernuko lehendakariak abenduaren 2ko 24/2014 Foru Legearen kontra sustatua. Foru lege horren bidez Nafarroan kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzen dira. Eta aditzera ematen da Gobernuko lehendakariak Konstituzioaren 161.2 artikulura jo duela, eta horrek etenda utzi dituela aurkaratutako legearen indarraldia eta aplikazioa, errekurtsoa jarri zen egunetik aurrera –2015eko martxoaren 16a– prozesuko alderdientzat, eta ediktua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, hirugarrenentzat.
Madrilen, 2015eko apirilaren 14an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.
Iragarkiaren kodea: J1506117