83. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2015eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 16an.

Iturenen, 2015eko apirilaren 16an.–Batasuneko burua eta Zubietako alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

I. ERANSKINA

Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Udaletako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileen plantilla organikoa

Funtzionarioak.

1.–Kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35; lanpostuko osagarria: %19,14. Euskaraz jakitea: berariazko betebeharra. Gradua: 3 (203/2001 Foru Dekretua), Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den bertze bat. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda.

Kontu hartzailea: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda.

Aitor Navarro Aristorena. Kontu-hartzailea.

Iragarkiaren kodea: L1505906