2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
UO-9 xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2015eko apirilaren 16ko ebazpenaren bitartez, Utergako Udalak hasiera batez onetsi zuen Utergako U.O-9 xehetasun azterlana, bolumen eraikigarriak berriz ere definitzeko xedearekin. Espedientea jendaurrean dago Udal Idazkaritzan eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Utergan, 2015eko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Pedro María Nagore Lanas.
Iragarkiaren kodea: L1505918