2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Udalaren “Comercializadora Urdazubi Sociedad Limitada” izeneko merkataritza sozietatearen eraketa.
Behin betiko onespena.
Urdazubiko Udalak, 2015eko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, legez eskatutako quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:
1. Rafael Moral Labayen Mascotenak, Jose Miguel eta María Josefa Labayen Mascotenaren izenean eta haiek ordezkatuz, eta Agustina Damboriena Damborienak, Venta Peio, S.L. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako alegazioei erantzutea, energia merkaturatzeko merkataritza sozietate bat sortzeko espedientea dela eta, horretarako oinarri hartuta txosten teknikoa, energia elektrikoa merkaturatzeko udal sozietate bat sortzeko eratutako Batzorde Bereziko teknikariek prestatua.
2. Behin betiko onestea (4 boto alde, bertan ziren guztiak bat etorrita) energia elektrikoa merkaturatzeko merkataritza sozietatea eratzeko espedientea, “Comercializadora Urdazubi Sociedad Limitada” izenekoa izanen baita.
3. Behin betiko onestea (4 boto alde, bertan ziren guztiak bat etorrita) Comercializadora Urdazubi Sociedad Limitada sozietatearen Estatutuak.
4. Onestea (4 boto alde, bertan ziren guztiak bat etorrita) “Comercializadora Urdazubi Sociedad Limitada” sozietateari hiru mila eta hirurehun euroko kapital soziala ematea (3.300 euro), sozietateko 110 partaidetza banaezin eta metagarritan zatitua. Partaidetza bakoitzak 30 euroko balio nominala dauka. Denak mota eta serie berekoak dira eta erabat harpidetu eta ordainduta egonen dira.
5. Izendatzea (4 boto alde, bertan ziren guztiak bat etorrita) “Comercializadora Urdazubi Sociedad Limitada” sozietatearen Administrazio Kontseiluko kideak, Estatutuen 16. artikuluan adierazitakoari jarraikiz:
–Santiago Villares Otheguy, Urdazubiko Udaleko alkate udalburua, Kontseiluko burua izanen baita.
–Juan José Suhas Laurencena, Urdazubiko Udaleko zinegotzia.
–Andrés Francisco Diharassarry Orgambide (Urdazubiko Udaleko zinegotzia).
6. Alkatetzari ahalmena ematea (3 boto alde, abstentzio 1) erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.
7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Erabaki horren kontra aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Urdazubin, 2015eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L1505919