83. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aipatu ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Indarrean diren xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (IKTak) Kudeatzeko Zentroan, Tuterako Udaletxeko 2. solairuan, Plaza Vieja, 1. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2015eko apirilaren 13an.–IKTak Kudeatzeko Zentroko zinegotzi delegatua, Joaquim Torrents.

Iragarkiaren kodea: L1505767