83. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

“Aldaketa puntuala, Tafallako HAPOko AR-2 sektoreko UB-8ko birzatiketan”. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen aldaketa puntuala behin betiko onestea Tafallako HAPOko AR-2 sektoreko UB-8ko birzatiketan, UB-8ko lurzati guztiek ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako ezarria duten zortasun iraunkor eta betierekoa kentzeko xedez.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2015eko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1505827