83. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

AR-2ko plan partzialeko UB-3ko UB-3.1etik UB-3.6ra bitarteko lurzatien xehetasun azterlanaren eranskina. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea AR-2ko plan partzialeko UB-3ko UB-3.1etik UB-3.6ra bitarteko lurzatietan (32. poligonoko 556.etik 561.ra bitarteko lurzatiak, katastroko datuen arabera) Martin Resano Lópezek sustatu duen xehetasun azterlanaren eranskina, 2014ko abenduaren 5ean (erregistroko 4.968 sarrera zenbakia).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2015eko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

ARAUDI BERRIA

Arestian aipatutako lurzatien jabeek banandu nahi badute dotazioetarako 193. lurzatitik 3,50 metroko gehieneko altuera duen horma eraikiz eta horma horri zati zeharrargiak paratu nahi badizkiote, itxitura horiek determinazio hauek bete beharko dituzte:

–Gutxieneko 2,40 metroko altueraren eta gehieneko 3,2 metroko altueraren arteko eremuan kokatuko dira.

–Zati zeharrargi horiek horizontalak izanen dira eta neurri hauek izanen dituzte: 0,60 metro altu eta 3,60 metro zabal gehienez.

–Erabiliko den materiala: beira-pabesa, kolore neutroa, 20 cm x 20 cm formatua.

–Zati horiek ondoko lurzatien mugetatik 3 metrora kokatuko dira.

Plano argigarria erantsi da.

Iragarkiaren kodea: L1505826