2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Xehetasun azterlana, AR-2ko plan partzialeko UB-11ko 31. poligonoko 479. lurzatitik 489.era bitarteko eta 457. lurzatitik 467.era bitarteko lurzatietarako. Behin betiko onespena
Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko martxoaren 31n egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen ondoko lurzati hauen xehetasun azterlana: 31. poligonoko 457. lurzatitik 467.era eta 479. lurzatitik 489.era (katastroaren arabera), guztiak ere AR-2aren Plan Partzialeko UB-11ri dagokionez. Roberto García Gilek sustatu du, unitateko fatxada guztien lerrokadurak ezartzeko eta jabetzaren muga guztietan lurzatiko itxituren ezaugarriak arautzeko.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Tafallan, 2015eko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.
ARAUDI BERRIA
–Lerrokadura orokorrak:
Eraikuntzaren lerrokadurak gehieneko lerrokadurak izanen dira:
- Aurrealdeko fatxadako lerrokadurak lurzatiaren itxituratik 4,00 m-ko atzeraemangunea dauka.
- Atzealdeko fatxadako lerrokadurak 12,00 metroko gehieneko sakonera du, beheko solairuan eta lehenengoan.
- Atikoaren lerrokadurak hiru metroko atzeraemangunea izanen du aurrealdeko eta atzealdeko fatxadatik. Muga honetatik kanpo egoten ahalko dira eskailera-kaxak eta komunikazio bertikaleko elementuak.
- Izkinan dauden lurzatietan, zeharkako lerrokadurak gehieneko lerrokadurak izanen dira:
–Lurzatiaren itxitura.
Eremu publikora ematen duen lurzatiaren itxitura gehienez ere 2,00 metroko altuerakoa izanen da. Zokaloak 0,45 metroko altuera izanen du eta hormigoi armatuko hormatxoa izanen da. Gainerako itxitura, bi metroraino, metalezko profileria izanen da, erantsitako planoei jarraituz.
Ostiko itsuak egonen dira kontagailuak jartzeko eta etorkizunean sarbidea egiteko izan daitekeen erreserba eremura; horiek ere ez dituzte 2,00 metroak gaindituko.
Zokaloaren altuera mailakatua izanen da eremu publikoaren maldaren arabera. 0,45 metroko altuera izanen du gehienez ere edozein puntutan.
Lurzati mugakideetara ematen duen itxitura eginen da gehienez ere 0,45 metroko altuera duen hormigoizko zokaloarekin eta gainerakoa, 2,00 metrora bitarteko altueraraino, bihurdura bakuneko hesi galbanizatuarekin.
Bistako hormigoizko zokaloaren altuera handitu ahalko da lurzatien arteko desnibelaren arabera, eta horma horrek lurrei eusteko funtzioa izanen luke. Lurzati txarrenean edo gorenean 45 cm-ko altuera egonen da, hormak lurrei eusteko lana egiteari uzten dionetik hasita.
Azalpen planoak erantsi dira.
Iragarkiaren kodea: L1505823