2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
Aldaketa hilerria arautzen duen udal ordenantzan.
Hasierako onespena
Erronkariko Udalak, 2015eko apirilaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
1. Aldaketa hasiera batean onestea Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.
2. Espedientea gutienez ere hogeita hamar egunean edukitzea jendaurrean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Erronkarin, 2015eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Cabodevilla Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L1505903