2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Faktura elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea
Pitillasko Udaleko Alkatetzak, 2014ko abenduaren 29ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen FACE plataformari atxikitzea (Estatuko Administrazio Orokorraren Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra), sistema hori gainerako administrazio publikoen eskura jartzen den heinean, plataforma hori erabiltzeko baldintzei jarraikiz. Horrela Pitillako Udalak formatu elektronikoko fakturak jasotzeko gaitasuna izanen du. Halaber, 2015eko apirilaren 13ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluko aurreikuspena erabiliz, erregelamenduz gaitu da faktura elektronikoa luzatzeko eta igortzeko betebeharra kentzea Pitillasko Udalaren izenean 5.000 eurorainoko faktura luzatzen duten hornitzaileei. Hori guztia, 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera, aipatutako abenduaren 27ko 25/2013 Legean biltzen diren gainerako baldintza eta salbuespenekin bat.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Pitillasen, 2015eko apirilaren 13an.–Alkatea, Amador Jiménez Herrero.
Iragarkiaren kodea: L1505766