2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
U.I. XIX unitateko S2 sektoreko M6 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko apirilaren 14an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 14-ABR-15 (6/UV).
“Ikusirik espedienteko agiriak, eta Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2015eko martxoaren 17an eman txostenarekin bat,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batez onestea U.I. XIX (gasolindegia) unitateko S2 sektoreko M6 lurzatiaren xehetasun azterlana, Josecho Velaz Ballesterosek Telco C. Estación de Servicio Milagrosa, S.L. enpresaren izenean tramitera aurkeztua.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.”
Iruñean, 2015eko apirilaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1505905