2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MUNETA
Oihan enkantea
Munetako Kontzejuak (Allin), behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
ESPEDIENTEA: 284/14 | LOTE BAKARRA |
Zuhaitz mota | Larizio pinua |
Kokalekua | Muneta, 3. poligonoko 103B eta 103D lurzatiak |
Jarduketaren azalera | 10.64 ha |
Oin kopurua | 4.995 |
Batez besteko diametroa (cm) | 21.6 |
Batez besteko bolumena (m³/oina) | 0,23 |
Enbor txikirako bolumena* (m³) | 502 |
Zuraren bolumena **(m³) | 671 |
BOLUMENA GUZTIRA (m³) | 1.173 |
BOLUMENA GUZTIRA (estereoak) | 1.862 |
BALORAZIO EKONOMIKOA (euroak) | 16.260 euro |
(*) Enbor txikia: 18 cm-tik beheitiko diametroa. (**) Zura: 18 cm-tik goitiko diametroa. |
Hasierako prezioa da 9 euro/estereoa. Erosteko eskaintza estereoetan egin beharko da. Aipatutako hasierako prezioa baino eskaintza txikiagorik ez da onartuko.
Behin-behineko fidantza: %2.
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Munetako Kontzejuko Idazkaritzan, Kale Nagusia, 16, Muneta (Allin).
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Munetako Kontzejuko buruari eskura eman beharko zaizkio, hitzordua aurretik eskaturik, telefono hauetan: 699 87 96 34 / 948 54 03 14 / 606 76 26 88, 2015eko apirilaren 24tik maiatzaren 9ra.
Proposamenak noiz irekiko diren: 2015eko maiatzaren 16an, 11:00etan, helbide honetan:
Etxabarriko Kontzejua. Las Eras kalea, 19, 31290 Etxabarri, Allin (Nafarroa).
Munetan, 2015eko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, José Navarro García.
Iragarkiaren kodea: L1506203