83. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Udal ordenantza, Seme-alaba ikasleak goiko mailako ikasketetan edo unibertsitatekoetan dituzten familiendako laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2015eko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Seme-alaba ikasleak goiko mailako ikasketetan edo unibertsitatekoetan dituzten familiendako laguntzak arautzen dituen Ezporogiko Udalaren ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agezan, 2015eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1505769