83. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdi publikoa, gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteendako 2015ean diru-laguntzak emateko

–Xedea: diruz laguntzea gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko jarduera puntualak garatzen dituzten proiektuak. Ekintza edo jarduerak herritarrak Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, asistentzia, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa. Hori guztia, espedientean jasotako oinarri arautzaileetan ezarritakoari jarraituz.

–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 14.813,00 euro.

–Laguntzak eskatzeko epea: 20 egun, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lizarrako Udaleko Erregistroan.

–Onuradunak: irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza edo helbidea bertan badute.

–Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eta Udalaren web orrian: http://www.estella-lizarra.com/es/ayuntamiento/actualidad/.

Lizarran, 2015eko apirilaren 14an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1505770