82. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 177/2013 betearazpena

Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Esteban Fernández Lorente, Félix Sáenz Olloqui, Nicomedes Ríos Lorenzo eta Ángel Sevilla García jaunek eskaturik, Beltrán Valgañón Promociones SL enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 177/2013 prozeduran, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da 2015eko martxoaren 23an:

Betearazpenpeko alderdiaren, hots, Beltran Valgañon Promociones SLren kaudimengabezia partziala deklaratzea 37.912,43 eurori aurre egiteko; behin-behineko kaudimengabezia da, ondorio guztietarako.

Jarduketak artxibatzea, liburu egokian idatzoharra egin ondoren, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedura berrirekitzea, betearazpenpeko alderdiaren ondasun gehiagoren berri jakiten bada.

Inskriba bedi dagokion erregistroan.

Igor bedi behar den ziurtagiria Errioxako Lurralde Gerentziara, autoetan perituek egindako jarduketari buruz.

ETJ 54/14 autoen berri eman bekio Errioxako Lan arloko 2. Epaitegiari.

Jaso bedi jatorrizkoa dagokion liburuan, eta egin bedi horren ziurtapena jatorrizko prozeduran.

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez diren bitartean; haiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da ebazpena eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, ebazpenari egozten zaion arau-haustea azalduz (LJLaren 188. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Banestoko bulego nagusiko 4191/0000/ kontuan, kontzeptu gisa errekurtsoaren aipamena jarriz, eta jarraian “31-Lan arloa-Berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, “errekurtsoa” idatzi behar da, eta jarraian “31-Lan arloa-Ebazpenen berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Eta Beltrán Valgañón Promociones SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, salbu autoenak, epaienak eta epatzeenak.

Logroñon, 2015eko martxoaren 23an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1504836