1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
39/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Juan Jesús Guitarte Goñi jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obren, Ekipamenduen eta Mantentze-lanen Zerbitzuko buru izendatzen duena.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretu bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINDU DUT:
1. Juan Jesús Guitarte Goñi jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obren, Ekipamenduen eta Mantentze-lanen Zerbitzuko buru izendatzea.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, zuzendari kudeatzaileari, Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari eta Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1504666